Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Eskolako motxila gurpildunak: Eginkizuna denek bete bai, baina bada alderik, batetik bestera

CONSUMERek zazpi gurpildun motxila edo karromotxila-lagin aztertu ditu; dena den, haietako bat (Mickey) ez da motxilatzat hartu behar, tiranterik ez duenez, karro gisa bakarrik erabil daitekeelako

  Motxila horien egikera eta osakeraren ezaugarriak aztertu dira, etiketan ematen duten informazioa jasorik. Horien gainera, zazpi laginak ezarri dira hainbat erresistentzi probaren aurrean, nola gainditzen dituzten ikusteko. Osoko emaitzak kontuan izaki, kalitate-prezioen erlaziorik egokiena Pepsi omen da, merkeena izaki oso emaitza politak agertu dituelako, urraketaren aurreko erresistentzian okerrenetako bat bada ere (dena den, atal horretan aprobatu egin zuen). Edonola, Jaimarc eta Head dira azterturiko laginen artean hoberenak.

Busquets (garestiena bera) ere agertu zen onenen artean, ekarriaren aurreko erresistentzia onartzekoa baizik ez duen arren. Egikera osoenekoa eta praktikoena da: bizkarralde osoa sendotua dauka, heldutokia erauzgarria du eta azpiko euskailuak, metalezkoak. Mickey (4.595 pezeta) aurrekoak bezain ona ez bada ere, prestazio egokiak eskaintzen ditu. Safta (5.200 pezeta) eta, nabarmenago, Brinco (6.450 pezeta) laginek, karga-proban besteek baino agerpen okerragoa egin zuten azken horren gurpilak okertu egin baitziren. Bezeroaren itxaropenak beteko dituzte hauek, oro har, baina karga-proban huts egin zuten bi karromotxilen salbuespenaren berri jaso behar da hemen: Brinco eta Safta laginena, alegia.

Erresistentzia handikoak izan behar

Karromotxila batek, diseinuz hartu behar lukeen karga baino handiagoa eraman beharko du maiz, eskolako joan-etorrietan. Erresistentzia handikoa izatea ezinbestekoa du edukiontzi horrek, arrunt trataera maitagarria ematen ez diolako beti eskola-umeak: herrestan garraiatu, autobus eta autoan sartu, atera, erori, zeinahi tokitan uzten dira... Egoera onean ahalik eta denbora gehien iraun behar dute. Alderdi hau frogatzeko helburuz, zazpi karromotxilak jarri ditugu hainbat eresistentzia-probaren aurrean. Lehenengoa hauxe izan zen: fabrikaziozko oihalak urraketaren aurrean nolako erresistentzia erakusten duen probatzea. Jasotako emaitzetan gorabehera handiak hauteman ziren: ahulena Pepsi (17,5 newton bakarrik jasan zuen urratzeke) izan zelarik, ondotik Mickey etorri zen. Halaz ere, atal honetan biak ere onartzeko modukotzat jo ziren. Brinco, Busquets eta Safta markakoek kalifikazio ona eraman zuten arren, Jaimarc eta Head (honek 87 newton jasan zuen, hau da, Pepsi laginaren lau halako) izan ziren proba hau hobekien gainditu zutenak. Boligrafoak, konpasak, guraizeak edo bestelako eskola-tresnaren batek azkenean motxila zulatzea ez litzateke harritzeko kontua. Objektu zulatzaile baten eragina jasan behar izan dute laginek laborategian, urraketaren aurrean ehunak nolako erresistentzia duen agertzeko. Head markakoa nabarmendu da ostera, bera baita gogorrena. Gertutik Pepsi datorkio eta ondotik Jaimarc, Brinco eta Busquets, denak ere zulaketaren aurrean egokiak. Mickey eta Safta, aldiz, atal honetan onartzeko modukoak baizik ez dira.

Tiranteak, heldulekua, kremailerak eta gurpilak, ahulgune

Erabileraren poderioz, karromotxilak hainbat ahulgune agertzen ditu, hortik hasten baita hausten: kremailerak ez badira, tiranteak desjosi edo heldulekua hausten da. Pieza hauei noziarazitako erresistentzia-proban ikusi zen zenbateko indarra pairatzen zuten, hautsi aurretik. Onartzeko balioa 130 newton (indar-unitatea) izan zen tiranteei zegokienez, eta 260 newton, aldiz, kremaileren kasuan. Proba lagin guztiek gainditu zuten, batetik bestera alde handiak agertu baziren ere. Pepsi nabarmendu zen, oso emaitza onak lortu zituelako bai tiranteen saioan, bai kremailerakoan ere. Head laginak agertu zuen kremaileraren erresistentzia handiena eta tiranteetan, berriz, maila ona.

Bi elementuek ere portaera polita erakutsi zuten Jaimarc markakoan. Brinco, Mickey eta Safta laginek, ordea, indar gutxien pairatzen duten kremailerak dauzkaten arren, erakutsi zuten indarraren aurreko erresistentzia onartzeko modukotzat jo zen. Bestetik, Brinco eta Safta laginen tiranteak onak dira erresistentziaren aurrean (Mickey laginak ez du tiranterik). Busquets markakoaren kremailera oso erresistentea bada ere, tiranteak -onartzeko modukoak izaki- ez dira horrenbestekoak. Maiz antzean motxilak behar baino karga handiagoa jasan behar izaten du, gehiegizko pisu horren eramaileak gurpilak eta tiranteak izanik. Motxilak 25 kilorekin kargatuta egin zen hurrengo proba (hau da, karromotxila hauek gehienez ere eraman beharko luketen kargaren bikoa), helduleku, tirante eta gurpilak diren alderdi kritikoen erresistentzia aztertzeko. Heldulekuan zein tiranteetan arazorik ez. Brinco laginaren gurpilak, berriz, okerturik geratu ziren eta Safta markakoaren errodadura ez zen uniforme. Gainerakoek ez zuten arazorik agertu. Beraz, Safta eta Brinco gehiegizko kargako proba gainditu gabe geratu ziren. Azpimarra dezagun, bidebatez, gehiegizko kargaren biktima nagusia ez dela motxila bera, erabiltzailearen bizkarra baizik: honek, neurriz kanpoko pisuak eraman behar dituelarik, molestiak ez ezik, lesioak ere jasan ditzake eta.

Euri zein beroarekin, arazorik ez

Mendiko motxilak aztertzeko baliatzen den euri-simulazio teknikoa zazpi laginek pasa behar izan zuten: bi orduz eduki ziren motxilak "euri-dosi" ber-beraren azpian, dezenteko presio atmosferikoan. Ehunek ur tantarik iragazi ez zuten arren, lagin guztien jostura eta poltsikoetatik sartu zen urik. Probaren gogorra eta karromotxila hauek, diseinuaren arabera, izan behar duten erabilera kontuan izaki, emaitzak onartzeko modukoak izan ziren, kasu guztietan. Beste aldetik, 70º C-ko tenperatura pairatu behar izan zuten karromotxilek lau orduz, beroaren aurreko erresistentzia egiaztatzeko: laginik deformatu ez zenez, azterketa denek ongi gainditu zuten.

Babesgailuarekin erosoago eta seguruago

Motxilaren armazoia goma-aparrezkoa dute Safta, Busquets, Jaimarc eta Brinco laginek, eta plastiko zurrunezkoa Pepsi, Head, eta Mickey marketakoek. Motxila bizkarrean daraman erabiltzailearentzat erosoago eta konfort handiagokoa gertatzearren, goma-aparrezko armazoia hobetzat hartu da azterketan. Produktu honen maneiaketaren konfortean bilatzen dugun garrantzi handiko xehekapenetako bat, giltzurrun-aldean motxilek duten sendogarria da. Adiera honetan Busquets da hoberena, giltzurrun-aldean sendotua baitu motxilaren bizkarralde osoa. Okerrena Mickey da, inongo sendogarririk ez baitu. Gainontzekoek giltzurrun-aldea bakarrik du sendotua. Tiranteez eta, karrotxoa bailitzan (eginkizun astun horretatik bizkar osoa askaturik) motxila eramateko daukan kirtenaz gainera, Pepsi eta Brinco laginek izan ezik, gainerako karromotxila guztiek heldulekua zeukaten goialdean. Era berean, (Mickey laginak izan ezik) motxila gisa bizkarrean eramateko tirante egokigarriak ere badituzte.

Behealdean eta gurpilez gainera, lagin hauek guztiek dituzte motxila zutik mantentzeko moduko euskailuak. Busquets markakoak metalezkoak ditu euskailuak eta gainerako guztiek, plastikozkoak. Beste aldetik, Busquets da kirtena erosotasunez erauzteko moduan daukan bakarra: horrenbestez, motxila huts bezala ager daiteke. Beste alde batetik, motxila guztiek bukaera zuzena erakusten zuten, akats nabarmenik gabe. Hitz gutxitan, egikera eta ezaugarri fisikoei goazkiela Busquets (garestiena) da nabarmenena, bizkarreko sendogarria, kirten erauzgarria eta behealdeko euskailu metalikoa dituelako. Karromotxila hauen kanpoko gaiak, oro har, plastiko eta zuntz sintetikoen nahasteak dira: nylon eta PVC (Safta eta Mickey), poliester eta PVC (Brinco eta Busquets), poliester plastifikatua Jaimarc, nylon plastifikatua Head, eta poliesterra Pepsi laginean. Neurriak ere antzekoak dira, oso: 40 -45 zentimetroko altuera eta 30 - 33 cm-ko zabalera eta sakonerak ere, berdintsu: 13 eta 20 cm bitartekoak. Edukiera, berriz, aldatu egiten da batetik bestera: 17 litro txikienek (Safta, Busquets eta Head) eta 27 litro handienak: Brinco. Mikey, Pepsi eta Jaimarc laginek edukiera ertaina dute: 22 eta 24 litro artekoa. Segurtasunaz ari garela, EN 071/1 Europako arauaren arabera, hainbat alderdi aztertu dira: elementu zurrun eta tolesgarrien, ertz, juntura eta finkaduren segurtasuna. Alderdi honek berebiziko garrantzia du, haur eta gaztetxoen eskuetan egongo baita: lagin guztiek zehazki betetzen dute, dena den.

Etiketa, zuzen

Artikulu honi dagokion etiketa-araua, azken kontsumitzaileari saltzen zaizkion industri produktuei dagokiena da. Ez du berariazko legeriarik (elikagaiek, kosmetikoek eta ehunek ez bezala, alegia) eta karromotxilaren etiketak, gutxien-gutxienez, hurrengo alderdiok jakinarazi behar ditu: produktuaren izena eta fabrikatzailearen, inportatzailearen edo saltzailearen nortasuna (izena eta helbidea).

Horiez gainera, eta arauari jarraiki, kasu jakin batzuetan adierazi behar da produktuaren osakera (kontsumitzeko modukoa izatea, fabrikazioan baliaturiko gaiek baldintzatzen dutenean, hau da, produktuaren kalitate, eraginkortasun edo segurtasunaren berri emango digun ezaugarri erabatekoa), erabiltzeko epe aholkatua eta baliatzeko, mantentzeko eta segurtasunari buruzko argibideak (baldin eta honelako informazioa produktua behar bezala eta segurtasunez erabiltzeko premiazkoa denean).

Karromotxilen etiketak agertu behar duen informazioa hau da: fabrikatzailearen izen eta identifikazioa. Ez dirudi, produktu honen segurtasun edo kalitateaz ari garela, egikera hil ala biziko faktorea denik. Arauaren gainerako atalak ez lirateke hemen aplikagarriak. Karromotxila guztiek fabrikatzailearen datuak ematen dituzten arren, Safta, Head eta Pepsi laginek ez dute produktuaren izena agertzen. Bakarren batek informazio osagarria eskaintzen dute: Safta, Mickey eta Busquets laginek gaien osakera eta mantentzeko argibideak gaztigatzen dituzten bitartean, Safta markakoak produktua muntatzeko argibideak ematen ditu.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto