Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Medikuak ez zituen behar adina aztertu gaixoaren aurrekariak

Asma bronkiala zuen gaixo bati aspirinaren intolerantzia diagnostikatu zioten eta horrelakorik ez zuela hartu behar esan zioten. Urte batzuk geroago larrialdi zerbitzura joan zen lunboziatikak jota. Larrialdietako medikuak ez zuen gaixoaren historial klinikoaren berririk eta gaixoak berak edo familiak esandakoa sinestu beste biderik ez zuen. Horrenbestez, gaixoak asma bronkiala zuela esan zioten eta botiken alergiarik ote zuen galdetzean, ezetz erantzun zuten. Ez zien galdetu hantura-kontrako ez esteroideekiko bateraezintasunik ote zuen, eta asma bronkiala duten eta horrelako hantura-kontrakorik eta aspirinarik hartu ezin duten botika baten errezeta egin zien medikuak.

Botika hartu ondoren gaixoa hil egin zen. Gorenak dio, 2000ko martxoaren 9ko epaian, medikuak sakonago aztertu behar zituela, gaixotasuna kontuan hartuta, gaixo ezezagun baten aurrekariak. Gorenaren ustez, ez dago zuhurtziagabekeria ausartegia, baina bai arina. Hori dela eta, berretsi egin zuen medikua zuhurtziagabekeria arineko delitua egiteagatik zigortzen zuen epaia.

Atal honetan auzitegien epaiak jasotzen ditugu. Gogoan izan antzeko gertaeren aurrean, frogen arabera, aldeen zirkustantzia konkretuen arabera, eta epaitegiaren arabera, epaia ezberdina izan daitekeela.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du