Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Gizarte Segurantzaren erabiltzaile elbarri batek (buruko paralisia zuen, baina eskuineko eskuan behar adinako mugikortasuna zuen gurpildun aulki elektrikoaren palankari eragin ahal izateko), salaketa jarri zuen Insalud-en aurka eta erakunde horren kontura osasun laguntza osagarria jasotzeko eskubidea eskatu zuen, hain zuzen ere motor elektrikodun gurpil-aulkia izatekoa. Lehen instantzian auzia irabazi egin zuen arren, Gaztela eta Leongo Epaitegi Gorenak atzera bota zuen ebazpena eta demandatzaileak Gorenaren aurrera eraman zuen auzia. Gorenak, 2000ko urtarrilaren 26ko epaian dioenez, gurpil-aulkiak protesi bereziak dira eta horiek ematea araudiaren menpe dago. Gaur egun 1996ko urtarrilaren 20ko 63/1995 Errege Dekretua eta urtarrilaren 18ko Ministerioaren Agindua daude indarrean. Arau horiek prestazio osagarri gisa aurreikusten dituzte ortoprotesikoak eta horien artean elbarrientzako ibilgailuak.
Ministerio Aginduak gurpil-aulkiak muineko lesioa eta hendekapenezko gaixotasun neuromuskular aurreratuak dituzten gaixoentzat bakarrik mugatzen baditu ere, eskatzaileak duen gaitza sar daiteke, Auzitegiaren aburuz, bigarren elbarritasun mota horretan, edozein elbarritasun motatan gaixoari eragiten dion ondorioa baita funtsezkoena. Horrenbestez, gaixoari bere gaitzak mugitzea eragozten diola onartzen du. Gainera, bere gaitza Ministerioaren Aginduan aipatzen denaren aldean desberdina den arren, elbarritasun ondorioak antzekoak dira eta beraz, Kode Zibileko 4.1 artikulua ezarriko litzateke ("arauak analogiaz ezarri ahal izango dira horietan kasu zehatz bat jaso ez arren antzeko bat arautzen baldin bada, horien artean zergatian antzekotasuna ikusten denean"). Esandako guztiagatik, Gorenak Insaluden erabiltzailearen aldeko epaia eman zuen eta erakunde horrek gurpil-aulki elektrikoa eman beharko dio eskatzaileari.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa