Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Jabeen Elkarteko bozketak eta erabakiak

Jabeen Elkarteko bozketei buruzko zalantza batzuk ditut, Jabego Horizontalaren Lege berriak aldaketa batzuk sartzen dituela uste baitut. Hona hemen nire galderak: Nola egiten dira bozketak, lokalka, etxebizitzaka ala partaidetza kuotaren arabera? Botoa beste norbaiti delegatzeko aukerarik badago? Kasu horretan, zer egin behar da? Boto eskubidea izateko derrigorrezkoa da ordainketetan egunean egotea? Zein ehuneko behar da proposamen bat onar dadin?

Lehen galderari eta azkenari dagokienez, jabe bakoitzak boto bat emateko eskubidea izango du Jabeen Elkartean, etxebizitzaren nahiz lokalaren jabe izan. Gehiengo sinplea botoen erdia gehi batekin lortuko da, baina boto pertsonalek ere partaidetza kuoten gehiengo sinplea osatu behar dute. Hau da, gehiengo bikoitzeko sistema dago indarrean: botoak eta kuotak, eta bi elementu ponderatzen dira, bata pertsonala eta bestea ekonomikoa.

Horrela, jabe bat etxebizitza bat baino gehiagoren jabe baldin bada, boto bakarra izango du jabeen gehiengoa osatzeko, baina bere jabetzako etxe guztien partaidetza kouta izango da kontuan bigarren gehiengo mota osatzeko. Beste gehiengo mota bat ere zehazten du legeak, gehiengo sinpleaz gain: 3/5ena (boto eta kuotetan), igogailu, atezaintza eta antzeko gaietako erabakietarako eta gehiengo sinplea (jabeena eta kuotena), arkitektura oztopoak kentzeko. Bigarren deialdian baliozko izango dira bertaratuen gehiengoak hartutako erabakiak, baldin eta bertaratuen kuoten erdian baino gehiago ordezkatuta badaude.

Guztien adostasuna, berriz, eratze-titulua edo estatutuak aldatzeko erabakietan baino ez da eskatzen. Botoak zenbatzerakoan, hartutako erabakiaren aldeko boto kontsideratzen dira bertan ez daudenen botoak, baldin eta erabakia jakinarazi ondoren hilabeteko epean lehendakariari edo idazkariari desadostasuna jakinarazten ez badiote. Bigarren eta hirugarren galderari dagokionez, legearen 15. artikuluaren arabera, Pertsonalki edo legezko ordezkaritzaz edo borondatezko bidez parte hartu ahal izango da batzarrean eta horretarako aski izango da botoa ordezkaritzan ematen duen jabearen izena eta etxebizitza eta ordezkariaren izen-deiturak, eguna eta sinadura adierazten duen idatzia aurkeztea. Hau da, borondatezko ordezkaritzaren mekanismo horren bidez eman daiteke ordezko bidea. Baita legezko ordezkaritza bidez ere. Batzarra hasteko unean komunitatearekiko ordainketa guztietan egunean ez dauden jabeak eta zor horiek edo horien kontsignazio judiziala edo notariala egin ez dutenek eskubidea izango dute eztabaidan parte hartzeko, baina ez dute boto eskubiderik izango. Batzarreko aktan jasota geratuko da eskubide hori zein jaberi kendu zaion eta, horrenbestez, ez bera ez bere partaidetza kuota ere ez dira kontuan hartuko legeak ezarritako gehiengoak lortzeko.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du