Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Banketxeak ez zion eman finantziazio kontratuaren kopiarik

Sinatu nuen finantzaketa kontratu baten kopia eskatu nion duela denbora hainbat denbora banketxeari. Kontratua galdu egin zitzaidan eta orain beste kopia bat behar dut banketxe horren bidez finantziaturiko erosketa egin nuen dendaren aurkako demanda jarri ahal izateko. Enpresa horrek, kasualitatez, maileguak gestionatzen ditu banketxe horren bitartez. Hainbat hilabete da kopia eskatu nuela baina oraindik ez didate eman. Arauren batek behartzen al du banketxea eskatzen diedana ematera?

Enpresa saltzailearen aurkako auzia hasi duzun ala ez zalantza dugunez, bi jokaera proposatzen dizkizugu, epaitegian banketxearen aurkako demandarik jarri baduzu edo ez baduzu, bide bata edo beste aukera dezazun. Lehen kasuan, kontratuaren kopia lortzeko epaitegiaren aurrean froga dokumental gisa proposa dezakezu. Hitz egin abokatuarekin, aukera hori azter dezan.

Horrela, epaitegiak berak eskatuko dio banketxeari kontratua epaitegian aurkeztea. Oraindik gaia auzitara eraman ez baduzu, ondorengo urratsok ematea gomendatzen dizugu: aurkeztu pertsonalki bankuaren sukurtsaleko zuzendariari kontratuaren kopia bat, idatzi baten bitartez (ez ahaztu eguna jartzea). Eraman eskaeraren kopia bat eta eskatu zigilatuta itzultzea. Edo, nahiago baduzu, bidali gutuna egiaztaturik eta hartu izanaren egiaztapenarekin. Adieraz iezaiezu epe jakin batean erantzunik jasotzen ez baduzu Bezeroaren Defendatzaileari idatzizko kexu bat aurkeztuko diozula. Banketxeak eta Bezeroaren Defendatzaileak behar adinako erantzunik emango ez balizu, Espainiako Bankuaren Erreklamazio Zerbitzura jo dezakezu idatziz, honako hauek adierazita: izen-deiturak, helbidea eta NAN zenbakia, erreklamazioa aurkeztu duzuneko entitatearen izena eta gertaerak zein bulegotan izan diren, eskaeraren zergatiak -erreklamazio judizialik ez dela aurkeztu adierazita- entitateko bezeroaren defendatzailearen aurrean erreklamazioa noiz aurkeztu zen -agiri bidez egiaztatuta- eta lekua, data eta sinadura.

Zure arrazoiak oinarritzeko 1989ko abenduaren 12ko Agindua alega dezakezu, mailegu entitateen bezeroentzako informazio eta publizitateari buruzkoa; izan ere, agindu horren zazpigarren artikuluak dio bezeroak eskatzen duenean entitateak eman egin beharko diola kontratuaren ale bat. Irailaren 7ko 8/1990 Zirkularreko seigarren araua ere aipatu, bezeroak eskatzen duenean kontratu agiriak derrigorrez emateko betebeharra jasotzen duena.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du