Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Aholkuak

Λ

Produktu freskoak eta elikadura-segurtasuna: Udan elikagaiak erosi, gorde eta erabiltzeko

Udako hilabeteetako tenperaturek elikagaietan bakteriak ugaritzea eragiten dute eta, ondorioz, baita toxikazio gogaikarriak gehitzea ere

Janariekin ezusteko desatseginik ez izateko, horiek erosi, kontserbatu eta manipulatzeko ohitura jakin batzuk hartu besterik ez dago. Gogoan izan:

  • Germenak izugarrizko abiaduran ugaritzen dira: hamabi orduan 20 milioi aldiz biderka daiteke germen bat. Horregatik, janari galkorrak hozkailuan, hotzetako bitrinan edo izozkailuan gordetzea komeni da, berehala kontsumitu behar ez badira behintzat.
  • Funtsezkoa da elikagaiak behar bezala manipulatzea. Norbere higienea zorroztu beharra dago: komunera joan ondoren eskuak garbitu, ilea, azkazalak eta arropa garbi eduki... Elikagaiak prestatzeko erabiltzen diren lokalen garbitasuna ere ezinbestekoa da, sukaldeko tresnak ere ahaztu gabe; horiek xaboi-urez garbitu behar dira.
  • Euli, eltxo eta antzeko intsektuak ugaritu egiten dira beroarekin eta germenen hedatzaile izaten dira. Elikagaiak estali aluminio paperez edo film gardenez.

Arrautzak

  • Erostean, oskola eta mintza osorik eta garbi dutenak aukeratu. Ontziratze eta iraungitze data adierazten badute, hobeto.
  • Leku hotzean gorde eta tenperatura handia bada, sartu hozkailuan zalantzarik gabe.
  • Ez garbitu, oskoleko geruza babeslea desegingo zenieke.
  • Tortillak ondo egin eta arrautza irabiatu duzun plater berean ez utzi.
  • Arrautza erabiliz berorik gabe prestatzen diren jakiak (kremak, maionesak, irabiakiak...) arriskutsuak dira prestatu ondoren giroko tenperaturan utziz gero.
  • Maionesa etxean egiten baduzu, behar duzun kopurua bakarrik prestatu. Hondarrik ez gorde.

Barazki eta frutak

  • Zaindu barazki eta fruituen tenperatura eta hezetasuna eta arreta berezia jarri manipulazioan. Garbitu ondo kontsumitu aurretik. Barazkiak gordinik jan behar badituzu, eduki minutu batzuetan uretan elikadurarako lixiba tanto batzuekin eta ondoren, garbitu ur txorrotan.
  • Erosi eta astebete baino lehen jan, nutrigarriak galdu ez daitezen. Hotzean hobeto gordetzen dira bitaminak, C bitamina batez ere.
  • Entsaladarako barazkiek kolore berde distiratsua eduki behar dute, ertz marroirik eta hosto ustelik gabe. Ez erosi lizundutako fruiturik, gainerakoak kutsa daitezke eta.
  • Baia erako fruituak (marrubi, mugurdi eta ahabiak) berehala hondatzen dira eta berehala jan beharra izaten da. Kolore bizia dutenak aukeratu.

Arraina

  • Egiaztatu itxura distiratsua eta erakargarria dutela eta haragia trinko eta azalari eta hezurrari ondo itsatsita dagoela. Ezkatek ez dute solte egon behar eta zakatzek kolore gorrixka edo arrosa izan behar dute.
  • Arraina ahalik eta freskoena erosi. Ez erosi usain handia duen arrainik.
  • Izoztu behar baduzu, lehenbailehen egin, arraina oso erraz usteltzen baita.
  • Arrain mota bakoitza aparte bildu. Ez izoztu izotzetan zuzenean, bilduta baizik. Bestela galdu egingo ditu nitrigarriak -izotzetara joaten dira- eta zaporea.
  • Arrain freskoaren etsairik handiena beroa da. Hozkailuan ere ez du arrainak bi edo hiru egun baino gehiago irauten. .

Itsaskiak

  •  Ukitzean trinkoa izan behar du, kolore zuri edo arrosa eta itsaso usaina eduki behar du. Usain larri edo desatsegina itsaskia hondatzen ari den seinale da.
  • Ez jan itsaskirik gordinik. Amoniako usaina baldin badu, itsaskia ez dago jateko moduan.
  • Ahal dela, itsaskia bizirik erosi. Hil eta 24 orduren barruan egosi behar da.
  • Ondo egosi: itsaskien ehun gramo bakoitzeko minutu bateko irakinaldia eman. Bi edo hiru egun baino lehen jan.
  • Ez erosi arazketako etiketarik ez duten moluskurik.

Okela eta hegaztiak

  • Okela freskoa gorria izaten da, itxura leun gorrixka izaten du eta ez marroia. Gantzak zuria izan behar du, ez horixka.
  • Okela babestu egin behar da berotik eta hezetasunetik. Hozkailuan gorde.
  • Oilategiko hegaztiek malguak izan behar dute, lepoa leuna eta paparra potoloa eta kolore argia. Hegazti freskoak ez ditu ondo jasaten argia eta beroa. Ez utzi 6 egun baino gehiago prestatu gabe hegaztia osorik baldin badago eta 5 egun baino gehiago ez papar, izter edo antzekoen kasuan. Hozkailuan gorde.

Bestelakoak...

  • zozkia hartzen baduzu, ez dadila urtu eta jan behar duzun unera arte eduki izozkailuan. I
  • Esnekiak, irekitzen direnean hozkailuan gorde behar dira eta berehala kontsumitu. Gazta freskoak hozkailuan gorde eta saihestu tenperatura aldaketa handiak. Giroko tenperaturan edukita dezente laburtzen da gazta mota horren iraupena.
  • Oliba, pepinilo, tipuleta antzekoak leku fresko eta lehorrean gorde, hezetasunetik eta argitik babestuta.
  • Hestebeteak babestu hezetasunetik eta tenperatura aldaketa bortitzetatik.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto