Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKI CONSUMEReko kanalak
Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Psikologia
La guztiok izaten gara oporrak noiz iritsiko irrikaz, sarritan tentsio-iturri izan arren
Bestelako zerbait proposatu behar dugu orrialde hauetatik: opor egunetan ordu banaka batzuk kontenplazioan ematea. Hitza bera, hasteko, ez zaigu agian erakargarri egingo eta gure bizitzeko moduarekin kontraesanean dagoela irudituko zaigu: ezer ez egitearekin, ilargian egotearekin edo monjeen bizitza espiritual eta barnerakoiarekin lotzen dugu.
Honela definitzen du hiztegiak kontenplatzea: "burua gauza material edo izpiritual batean arreta osoz eta gogotsu jartzea". Hona hemen proposamena: opor hauetan oreka emozionala berreskuratzeko ariketak egitea. Presaka bizi gara eta eraginkortasunez eta emaitza onekin lan egiteaz oso kezkatuta, ekonomikoki aurrera egiteko edo, gutxienez, gure gastuak ordaindu eta atseden hartzeko aukera emango diguten diru-sarrera batzuk lortzeko, gero lanean jarraitu ahal izateko. Amaierarik gabeko zurrunbiloa da eta gure gizarte honek, ez daukagunaren atzetik ibiltzera eta desioa gure bizitzako ardatz bihurtzera bultzatzen gaitu etengabe (batzuetan ohartu gabe).
Daukagunaren eta eduki nahi genukeenaren arteko distantzia horrek frustrazioa eragin dezakeen tentsioa sortzen du eta horixe da gogo-gabetze etengabearen eta gure oreka jaten duten hainbat neurosiren jatorria; izan ere, ia ez dugu astirik hartzen benetan gogoko duguna egiteko (ibilaldi bat, elkarrizketa lasai bat, presarik gabeko gogoeta sakona, hodeiertzera begira goxo-goxo denbora ematea...), daukaguna dastatu eta gozatzeko, hortxe daukagulako dirurik eta esfortzurik eskatzen ez duena hori gozatzeko: gauzak, paisaiak eta gure inguruko gizakiak. Baina zoritxarrez, lortzen ditugun gauzak ere, lortu ahala sarritan ez zaizkigu interesatzen, gure bildumako gauza bihurtzen baitira, eta irentsi edo erabat gozatu barik bazterrera uzten ditugu. Eta pertsonekin ere jarrera horixe bera izaten dugu zoritxarrez sarritan: ohituraren eta errutinaren eraginez, pertsonarik maiteenak ere ez dira estimulagarri, ez dute gugan sorpresarik eragiten eta elementu inerte bihurtzen dira, inguruan ditugun gainerako gauza guztiekin batera. Eta falta ditugunean baino ez gara jabetzen familiako eta lagunen garrantziaz. Honetan ez gara aldatzen, urteak joan arren.
Gure bizitzari ematen diogun abiadura zorabiagarri da zentzugabe horrek izan dezake bere kontrapuntua ere, denbora moteldu eta kontenplatzera gelditzeko gai bagara. Eta oporrak aukera paregabea dira ariketa osasungarri horretan saiatzeko. Kontenplazioa gauzak eta pertsonak lehen aldiz ikusi edo sentituko bagenitu bezala aurkitzea da, kanpoko munduaz ohartzea, gauzekin eta izakiekin harreman sentsorial sakonean sartzea, orain eta hemen: ikusten, entzuten, ukitzen, usaintzen, dastatzen duguna... baina barne-bizitzara ere aplika daiteke kontenplazioa. Nire larrupean sentitzen dudana, giharretako tentsioak, mugimenduak, sentimendu eta emozioen adierazpen fisikoa, ondoez edo atsegin sentsazioak... Bizitza berriz aurkitzeko oporrak aprobetxatzea da inora eramaten ez gaituen tentsio eta esfortzuz beteriko eguneroko bidaia horretan galdutako denbora guztia berreskuratzeko modurik onena. Izan ere, zoriona eta oreka pertsonala norbere baitan daude eta lan egin behar da horiek aurkitu eta elikatzeko; eta horretarako paregabeko laguntza dugu inguruan: paisaiak, gauzak, animaliak eta, jakina, garrantzitsuena: pertsonak.
Opor hauetan kontenplazioa praktikatzeko ariketa xume batzuk aurkezten dizkizugu, oreka emozionala eta buruko osasuna berreskura ditzagun:
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa