Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Elikadura

Λ

Elikabide orekatua: Uda gainean dugula eta... noiznahi zaindu behar dugu elikadura

Zenbat eta uda gertuago izan, orduan eta pisua arintzeko obsesioak bizikiago itotzen gaitu, geure itxura fisikoa hobetu eta ingerada liraina agertu nahi baitugu

Nutrizio-azterketarik xumeena ere gaindituko ez luketen era guztietako dietak egiten ditugu gehiegizko kilo horiek kentzearren. Espezialisten iritziz, elikadura ez da orekatua organismoak bizi-funtzioak betetzeko behar dituen bezainbeste energia eta nutrigarri (karbohidratoak, proteinak, lipido edo gantzak, bitaminak eta mineral gatzak, alegia) aportatzen ez dituenean. Betiko leloa errepikatzea baizik ez izan arren, berriro gogoratuko dugu: pisu egonkor eta egokia eduki nahi badugu, jokabide zuzena ez da elikaduraz uda aurreko hilabeteetan bakarrik kezkatzea. Gerora ere, urte osoan zehar mantenduko ditugun elikabide eta aztura egokiak geureganatzen ahalegindu behar dugu, eredu orekatsuari jarraituz eta bizimodu osasuntsua eginez.

Erregaiaren premia du organismoak

Egunero gure gorputzak baliatzen duen energiak bi premia betetzen ditu: jarduera edo ariketa fisikoa eta metabolismo basala, hau da, organismoaren bizi-funtzioak (odol-punpaketa, arnasketa, liseriketa, gorputzaren tenperatura mantentzea, giltzurrunen jarduera eta nerbio-tonua, alegia). Bizirik irautea bakarrik bideratzen ez duten funtzio horiek mantentzeak eguneko premia guztien %70eraino "gastatzen" du. Energi gastu hori ulertuko dugu, adibidez, motorra martxan duela baina geldirik dagoen makinarekin konparatzen badugu.

Horrenbestez, organismoaren jarduera arriskutan ez jartzeko, egunero ezinbestez elikagai batzuk hartu behar ditugu. Dena den, energi premiak aldatu egiten dira pertsona batetik bestera eta, ondorioz, elikatzeko beharrak ere desberdinak dira. Gorabehera berezi horien arrazoiak era askotakoak dira: sexua, adina (urteetan aurrera egin ahala, metabolismo basala ahulago bilakatzen da), etapa bereziak, hala nola hazkuntza, haurtzaro eta nerabezaroa, haurdunaldia edo edoskitzaroa, jarduera fisikoaren ezaugarriak, etab. Hitz gutxitan, dietako elikagaiek aportatzen duten energia eta pertsonak egiten duen gastua antzekoak izango dira, gorputzaren pisu egonkorrari eutsiko bazaio. Bestela, obesitate (arazo ohikoena) edo gabeziazko nutrizioaren arriskuak gainean izango ditugu.

Nutrigarrien eginkizunak

Funtzio organiko horiek normaltasunez garatu ahal izateko, elikagaiek dituzten sustantzia baliagarriak atzeman behar dira: nutrigarriak dira horiek, eta mota askotako eginkizunak betetzen dituzte:

  • Bizi-funtzioak eta muskuluen mugimendua egiteko energia aportatzen dute. Energi iturri diren aldetik, nutrigarri nagusiak hurrengoak dira: karbohidratoak (automobileko gasolina) eta gantz edo lipidoak (automobileko gasolina-depositua).
  • Gure organismoaren eraikuntzak ezinbesteko duen materiala aportatzen dute. Organo eta ehunen (muskuluak, hezurrak, etab.) hazkuntza ahalbideratzen dutelako eta gaitz eta infekzioei buru egiteko, sistema egoera egokian mantentzearren, proteina (autoaren txapa, motorra, bujiak... bezalatsukoak) ugari daukaten elikagaiak hartu beharra dago.
  • Organismoko prozesu guztiak erregulatzen dituzte. Bitaminak, mineral gatzak, zuntza eta ura kopuru txikitan premiazkoak dira hazkuntzan, biziaren mantentzean eta ugalkuntzan. Metabolismoaren erregulazioaren arduradun dira: organismoan jazotzen diren prozesu guztiak harmoniaz gertatzearen bermea, alegia.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto