Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Motxila bizkarrean, naturan baitako mendizaleak mendian oldeka sartu eta txangoan ibili dira belaunaldi askotan, hau da, egun trekking deitzen den horixe praktikatuz
Prezioen aldearen (are kirol-jarduera berean) zergatia nekez uler daiteke: egun osoko eskalada, laguneko, 2.100 pezetatik 8.000 pezeta bitarte kosta dakioke bezeroari; parapentean ordubetea, 5.000 pezetatik 11.000 pezetaraino; delta hegoan ordubete ibiltzea, 9.000tik 15.000 pezeta arte, zerbitzuak zein enpresarekin kontratatzen diren. Kirol garestiena delta hegoa da: 11.500 pezeta orduko. Prezio handikoak, era berean, parapentea (8.000 pezeta) eta rafting-a, trokarte-jaitsiera, hidrospeed-a eta ur azpiko jarduerak, denak ere 5.000 pezeta kostatzen baitira lagun eta eguneko.
Prezio handikoak, era berean, parapentea (8.000 pezeta) eta rafting-a, trokarte-jaitsiera, hidrospeed-a eta ur azpiko jarduerak, denak ere 5.000 pezeta kostatzen baitira lagun eta eguneko. Kirol-jarduerak praktikatzeko denbora-tarteak ere biziki desberdinak direla nabarmendu behar dugu: puenting-a da merkeena, denetan: 3.000 pezeta, eguneko. Datu hauek irakurtzeak zerbait erakusten du, argi eta garbi: horrelako kirol-praktika bat planifikatzeko unean informazioa jasotzea komeni da, enpresen prezioak elkarren artean aldedratzeko, alde gaitzak baitaude batetik bestera. Halaz ere, prezioak ez du izan behar kontuan hartzeko alderdi bakarra, badira beste zenbait elementu funtsezko, hala nola kirol-proposamenaren kalitatea, monitoreen kualifikazioa eta hauek jendeari ematen dioten tratua, enpresak dituen aseguruak, eskaintzen diren ikastaroak, kirolariak aurkituko dituen instalazio eta zerbitzuak, etab. Enpresa bat baino gehiagok, seguruenik, zerbitzu egokiak prezio onean eskaintzen ditu: zaletuaren eginkizuna da orain enpresa horiexek aurkitzea.
Erabiltzaile askok bizilekutik bidaia egin beharko du aukeratutako abentura-kirola praktikatzeko toki egokiraino; horrek aparteko gastua eragiten dio: lekualdaketa, lojamendua, janariak, etab. Asteburu osoa, lojamendu eta pare bat eguneko kirolaldiak (rafting-a eta rokarte-jaitsiera ohiko bikotea da) 12.000 pezeta inguruko kostua izan dezake, monitore eta ekipo egokia alokatuta, baina bidaiak, janariak eta antzeko gastuak sartzeke.
Aragoi burutzen ari da orain autonomi erkidego horretan abentura eta turismo aktiboaren enpresen jarduera arautuko duen dekretua: honek, kirol-elkarte eta -federazioek antolatzen dituzten jarduerak salbuetsi egiten ditu, eta enpresa behartuko du erregistro batean izen ematera eta erabiltzaileari egiazko informazio osoa ematera. Enpresek, gainera, erantzun zibileko asegurua (100 milioi pezetakoa) izenpetu beharko dute eta titulu ofiziala dutenak bakarrik enplegatu ahal izango dituzte. Dekretua onetsitakoan, enpresak eta bezeroak kontratua sinatu beharko dute. Neurri horrek egungo abentura-kirolaren panorama aldarazi egingo du: sarregi, bi alderdien (erabiltzailea eta enpresa) arteko lehen harremana jardueran hasi baino minuturen bat lehenago gertatzen da eta dagoen dokumentu bakarra faktura izaten da.
Aragoiko Gobernua eta 22 konpainiak osatzen duten Kirol Turismoaren Enpresen Elkartearen arteko akordioa jasoa zuen zirriborroa geldiarazi egin dute, segurtasun eta inguruari dagozkion betebehar batzuk erantsi baitzaizkio testuari. Zatika bada ere, 1991 urteaz geroztik Katalunian aplikatzen den dekretuan oinarriturik dago oraingo hau. Galiziak eta Kantabriak ere badituzte antzeko arautegiak. Galizian, esate baterako, testu hura indarrean jartzeak abentura-turismoan ziharduten enpresa ia guztiak desagertzea ekarri zuen eta Kantabrian, berriz, enpresa erregistro batean izen ematea bakarrik betearazten du Dekretuak. Askoz ere informazio ugariago (hamaika kirol-jarduera hauen azalpena, haietako bakoitzean aritzeko aholkuak eta abar) hurrengo orrian aurkituko duzu: www.consumer-revista.com
| Kirol mota | Requisitos1 | Entrenamiento previo | Evaluación de la preparación de los participantes2 | Posesión de un seguro para los usuarios3 | ¿Acompaña el personal de la empresa a los clientes?4 |
|---|---|---|---|---|---|
| Ala delta | Oso gaizki | Oso gaizki | gaizki | Oso ongi | bikain |
| Eskalada | Oso gaizki | ongi | ongi | bikain | bikain |
| Flysurf | Oso gaizki | Oso ongi | Oso ongi | bikain | bikain |
| Kayac | Oso gaizki | Ongi | erdipurdi | bikain | bikain |
| Puenting | Oso gaizki | Oso ongi | erdipurdi | bikain | bikain |
| Parapente | Oso gaizki | gaizki | erdipurdi | Oso ongi | bikain |
| Rafting | Oso gaizki | Ongi | erdipurdi | Oso ongi | bikain |
| Barranko jaitsiera | Oso gaizki | Oso ongi | Bien | bikain | bikain |
| Erorketa librea | erdipurdi | Ongi | bikain | Oso ongi | Oso ongi |
| Hidrospeed | gaizki | Oso ongi | erdipurdi | bikain | bikain |
| Urpekaritza | erdipurdi | gaizki | bikain | bikain | bikain |
| Kirol mota | Betebeharrak con Behar bezalako titulua duten monitoreak | Irtetean erabiltzaileak que daramatzan osagarriak5 | Kontrol meteorologikoa | Tituludun bakoitzeko, gehieneko bezero- edo txalupa-kopurua Osoko nota | |
|---|---|---|---|---|---|
| Ala delta | Oso ongi | gaizki | Oso gaizki | Oso gaizki | erdipurdi |
| Eskalada | Oso ongi | gaizki | Oso gaizki | gaizki | erdipurdi |
| Flysurf | bikain | gaizki | Oso gaizki | - | erdipurdi |
| Kayac | Oso ongi | gaizki | Oso gaizki | bikain | erdipurdi |
| Puenting | Oso ongi | gaizki | Oso gaizki | - | erdipurdi |
| Parapente | bikain | gaizki | gaizki | bikain | erdipurdi |
| Rafting | Oso ongi | gaizki | Oso gaizki | bikain | erdipurdi |
| Barranko jaitsiera | bikain | gaizki | Oso gaizki | Oso ongi | ongi |
| Erorketa librea | bikain | Oso gaizki | gaizki | - | ongi |
| Hidrospeed | Oso ongi | gaizki | Oso gaizki | bikain | ongi |
| Urpekaritza | bikain | gaizki | Oso gaizki | bikain | ongi |
* Balorazioak, kirol mota bakoitzean azterturiko enpresen batez bestekoari dagozkio. Guztira, 93 enpresa aztertu ziren baina haietako askok kirol bat baino gehiago praktikatzeko aukera ematen dute.
1. Egoera fisikoa, adina, berariazko tituluak, gairen bati buruzko berariazko ezagutza, osasun-egiaztagiriak....
2. Hau da, abentura-kirola praktikatuko duten bezeroen egoera psikologiko fisikoa enpresak ebaluatzen ote duen.
3. Enpresak kontrataturiko erantzukizun zibileko asegurua, istripurik gertatzekotan, adibidez, hainbat erantzukizun estaltzeko.
4. Hau da, kirol jarduerak garatzen ari diren bitartean, bezeroak enpresako monitoreen laguntza etengabe jasotzen duen.
5. Botikina, komunikatzeko tresneria, mapak, ipar-orratza, larrialdietarako elikagai energetikoak, prismatikoak....
| Kirol mota | Aldagelak basean | Dutxak basean | Ezinduentzako jardueren eskaintza | Kontratuak sinatzea | Conoci- miento de las limita- ciones medio- amongit. que rigen en la comunidad autónoma | Batez- besteko orokorra |
|---|---|---|---|---|---|---|
| Eskalada | Oso gaizki | gaizki | Oso gaizki | Oso gaizki | bikain | gaizki |
| Barranko jaitsiera | gaizki | gaizki | Oso gaizki | Oso gaizki | bikain | gaizki |
| Kayac | gaizki | gaizki | Oso gaizki | Oso gaizki | bikain | gaizki |
| Puenting | gaizki | gaizki | Oso gaizki | Oso gaizki | bikain | erdipurdi |
| Parapente | Oso gaizki | Oso gaizki | Oso gaizki | gaizki | bikain | erdipurdi |
| Flysurf | erdipurdi | erdipurdi | Oso gaizki | Oso gaizki | bikain | erdipurdi |
| Urpekaritza | gaizki | gaizki | Oso gaizki | Oso gaizki | bikain | erdipurdi |
| Delta hegoa | Oso gaizki | Oso gaizki | Oso gaizki | ongi | bikain | erdipurdi |
| Jausketa librea | Oso gaizki | Oso gaizki | Oso gaizki | gaizki | ongi | erdipurdi |
| Rafting | erdipurdi | ongi | Oso gaizki | Oso gaizki | bikain | erdipurdi |
| Hidrospeed | ongi | Oso ongi | Oso gaizki | Oso gaizki | bikain | ongi |
* Balorazioak, kirol mota bakoitzean azterturiko enpresen batez bestekoari dagozkio. Guztira, 93 enpresa aztertu ziren baina haietako askok kirol bat baino gehiago praktikatzeko aukera ematen dute.
| kirol mota | Tarifa ertaina | Tarifa garestiena | Tarifa merkeena |
|---|---|---|---|
| Piragüismo o Kayac* | 1.200 pezeta* | 1875 pezeta * | 473 pezeta* |
| Puenting | 3.013 pezeta | 5.000 pezeta | 1.600 pezeta |
| Eskalada | 4.369 pezeta | 8.500 pezeta | 2.100 pezeta |
| Erorketa librea | 4.667 pezeta | 6.000 pezeta | 3.000 pezeta |
| Urpekaritza | 4.973 pezeta | 8.500 pezeta | 1.500 pezeta |
| Hydrospeed | 5.007 pezeta | 6.750 pezeta | 3.800 pezeta |
| Rafting | 5.100 pezeta | 8.000 pezeta | 3.500 pezeta |
| Barranko jaitsiera | 5.153 pezeta | 8.000 pezeta | 3.000 pezeta |
| Flysurf1 | 6.000 pezeta | - | - |
| Parapente | 7.962 pezeta | 11.000 pezeta | 5.000 pezeta |
| Delta hegoa | 11.500 pezeta | 15.000 pezeta | 9.000 pezeta |
*Piraguismoan izan ezik (bertan agertzen den prezioa jarduera-ordukoa baita), gainerako kirol-jarduerei dagokien prezioek iraupen zehatz eta mugatua duten jarduera osoei dagozkie. Prezio horien barnean kirol-jarduera hutsari dagokiona bakarrik sartzen da, ekipoen alorgera eta monitoreen laguntza barne.
1. Azterturiko 93 enpresetatik flysurf bakar batek eskaintzen zuen.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa