Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Abentura-kirola: 93 enpresa eta kirol mota, aztergai: Hobetzeko modukoa: segurtasunean, asko; erosotasunean, aski

Motxila bizkarrean, naturan baitako mendizaleak mendian oldeka sartu eta txangoan ibili dira belaunaldi askotan, hau da, egun trekking deitzen den horixe praktikatuz

Jendearenganako arreta, oinarrizkoegia

Enpresa horiek dezente dute hobetzekoa, abenturazko kirola eta erosotasun pittin bat elkarren etsai ez direla pentsatzen duen bezeroa asebete nahi badute, bederen: enpresen %47ak suspentsoa darama CONSUMER-ek ezarritako azterketa eta %19a aprobatu hutsean geratu da. Datu kezkagarri bat: 93 enpresa horietako arduradunen %62ak aitortzen duenez, bezeroari ez dio kontratu bidezko inolako harremanik eskaintzen, betebehar hori erkidego batzuk arautzen hasiak badira ere. Sinatzen duten (hau da, legez onartzen duten konpromiso) bakarra, gehienez ere, enpresak ezarritako obligazioak bezeroak, jabeturik, onartzen dituen agiria da, jarduera aldez aurretik ordaintzetik hasita, istripurik gertatzekotan enpresak inolako erantzukizunik ez duela aitortzeraino.

Beste aldetik, enpresa horien erdiek bakarrik antolatzen dituzte ezinduentzako jarduerak. Enpresa horien %8ak, antolatzen dituzten jardueren aurreko ikastarorik ez du eskaintzen, besteren esku utzita. Gainontzekoek ikastaldiak dituzte paratuak. Konpainia horien profesionaltze-mailaren adierazgarri bat: hirutik bik urteko hamabi hilabeteetan ateak zabalik ditu eta gehientsuenek bezeroak beharrezkoa duen ekipo osoa alokatzen diote. Azpiegitura asebetetzekoa izatetik urrun dago, halarik ere: enpresen %62ek bakarrik dute jarduera gauzatzeko basea edo instalakuntza egokia edo egokitua. Baina gune horien erdiak ez du ibilgailua aparkatzeko tokirik eta %13ak ez du aldagelarik, ez eta dutxarik ere; %44ek ez dute ezindu fisikoentzat egokitutako instalaziorik eta hauetako %17ak, amaitzeko, zerbitzu osagarririk (kafetegia edo telefono publikoa, adibidez) ez du.

Jendearenganako arreta-alorrean kirol eskasenak eskalada, trokarte-jaitsiera eta kaiak dira. Bakar batek (hidrospeed-a) lortu zuen "ongi" kalifikazioa, gainerakoak erdipurditzat geratu zirelarik; rafting-a, berriz, "ongi" notaren ertzean agertu zen. Alderdi larrienak, oro har, inolako kontraturik ez izatea da (eta horrek ondorioztatzen duena: bezeroaren aurrean, enpresak inongo konpromisorik bereganatu ez izana), ezinduentzako instalaziorik eza eta, kirolak garatzen diren tokietan zein enpresak egoitza duten lekuetan dauden azpiegituren eta zerbitzuen txirotasuna dira. Kaiak edo piraguismoa eta flysurf-a dira, denboraz, gutxien praktika daitezkeen kirolak eta jausketa librea, delta hegoa edota ur azpiko jarduerak, aldiz, urte osoan zehar praktika daitezkeenak.

Ikastaro gehien eskaintzen dituen jarduera urpekoa da eta aukera gutxienekoa, jausketa librea eta kaiak. Jausketa askean dituzte ezinduek aukera gehien eta zeharo kontrakoa gertatzen da delta hegoa eta puenting-ean. Beste aldetik, hydrospeed-ak eta delta hegoak base-eskaintza oparoagoa dute, mendi-kirolen aldean: eskalada eta trokarte-jaitsiera, gaizki hornituta daudelako hauek. Jausketa askeak ditu parking gehienak erabilgai. Kontratu gehien egiten dituzten konpainiak, berriz, delta hegoa eskaintzen dutenak dira eta zerrendaren beste muturrean piraguismo edo kaiak antolatzen dutenak dira.

Istripua jasan duenaren asistentzia: laguntzea bai, baina zentzuz

Natur jarduera horiek praktikatzen duten kirolari gutxik egingo luke duda zauritutako edo gaixo bati asistentzia eman edo garraiatzeko orduan, bere taldeko kidea izan edo ezezaguna izan. Laguntzeko obligazio moralaz zalantzarik ez dago. Halaz ere, horrelako egoeretan osasun-laguntza ematea erabakitzen dutenek legezko erantzukizun zehatzak bereganatuak dituzte. Estatuen arabera, egoera legalak aldatu egiten direnez, istripu batean bere burua tarteko ikusten duenak, her4rialde horretantxe nola jardun behar duen jakin behar luke. Larrialdian dagoen gizakiari laguntzeko obligazioa estatu bakan-bakanek ezarria dute. Arriskutan --are bizi-arriskutan-- dagoen pertsona laguntzeari uko egin diezaioke mendizale batek. Natur mundu horretako obligazioak moralak edo azturakoak ohi dira, ez dira lege bidezkoak. Trafiko-istripuetan, aldiz, zeharo bestelakoa jazotzen da.

Asistentzia medikoa eta bestelakoa emateko obligazio legala dago lagun dezakeen horixe izan baldin bada ezbeharraren errudun, eragile edo arduraduna. Osasun-asistentzia ematea erabakitzen denean -legez xedaturik ez badago ere--, horrelako egoeran pertsona arrunt eta zuhurrak jardungo lukeen bezalaxe aritzea komeni da. Istripua jasan duenari laguntza ematen dionak kalteturik ikus baitezake bere burua, zaurituari kalteak eragiteko akusaziopean, behar bezalako zaintza gauzatuz gero kalte horiek ebita balitez. Zauri eta gaitz batzuek, gainera, basoan bertan eta tresneria egokirik gabe eman daitezkeenak baino tratamendu konplexuagoa, xehekapen handiagoko ardura eta kualifikazio pertsonal handiagoa izatea eskatzen dute. Abentura-kirola praktikatzen duenak lehen sorospenen teknikak sakonki ezagutu behar ditu. Legez eskatzen den arreta edo zaintza, dena den, arazoak gertatzen diren egoera horretako gizabidezkoak dira. Biktimaren egoera, laguntzera doakion pertsonak izan ditzakeen arriskuak, baliagarri dagoen ekipoa eta taldearen egoera fisikoa hartzen ditu legeak kontuan. Halaz ere, inoiz edo behin judizio-auturen bat sortarazten badute ere ez da ohiko kontua istripua jasan duenari laguntza ematea lege-arazoen sortzaile izatea. Naturan bertan, gaixo edo zaurituei borondate onez laguntza eskaintzen duena ia inortxok ez du salatzen. Nahiz eta, elkartasunaren elkartasunez, laguntza eman duena oker bazegoen ere.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto