Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Abentura-kirola: 93 enpresa eta kirol mota, aztergai: Hobetzeko modukoa: segurtasunean, asko; erosotasunean, aski

Motxila bizkarrean, naturan baitako mendizaleak mendian oldeka sartu eta txangoan ibili dira belaunaldi askotan, hau da, egun trekking deitzen den horixe praktikatuz

 Oinezko ibilaldiaren ostean eskia, alpinismoa, hipika, txirrindularitza eta bela etorri ziren ondoren. Tradiziozko jarduera horiei, egun, beste batzuk erantsi zaizkie: moderno hauen funtsa, inondik ere, denbora-tarte motz batean kirol jarduera jakin bati ahalik eta zuku gehien ateratzea da, jarduera horiek berezkoa duten arriskua eta ondoriozko beldurra gainditzea pizgarri izaki. Ibai eta arroilak jaistea, parapente edo delta hegoan paseatzea, puenting edo rafting kirola praktikatzea, bakanen bat baizik ez aipatzearren, egungo kirolen zerrendako osagai berriak dira. Urterik urte ugaltzen da jarduera horien zaletuak, eskarmentua eta monitoreak eskaintzen dituen enpresa aritu eta aditu baten eskutik, gehientsuenetan.

Kirol-jarduera berri horiek zein baldintzatan praktikatzen diren, arrisku-faktoreak noraino kontrolatzen diren eta 13 urteko bizitza baizik ez duen sektorean diharduten enpresa horien profesionaltasuna nolakoa den arakatu du CONSUMER-ek. Oraingoan, espainiar Estatu osoan urpeko jarduerak, parapentea, delta hegoa, jausketa librea, eskalada, trokarte-jaitsiera, piraguismoa, rafting-a, hidrospeed-a (hau da, ur biziko ibaietan barna plastikozko lera antzekoetan jaistea), flysurf-a (parakaidismoa, ohol eta guzti) edota puenting-a praktikatzeko aukera ematen duten 93 enpresa aztertu dira. Delta hegoan egun pasa egitearen kostua 15.000 pezetaraino igo daitekeen bitartean, rafting-ean emaniko eguna 3.500 eta 8.000 pezeta bitartean kostako zaio erabiltzaileari. Jakina denez, horrelako kirol-jarduerak praktikatzeko ohiko garai egokia uda da.

Azterturiko 93 enpresen batez besteko balorazioa, beraiek harturiko segurtasun-neurrien eta eskaintzen dituzten zerbitzu eta prestazioen arabera, aprobatu hutsa baizik ez da. Haietako erdiek baino gehiago aitortzen dutenez, bezeroarekin ez dute kontratu bidezko inongo harremanik, nahiz betebehar hori autonomi erkidego batzuk horrelakoak bete daitezen agintzen hasiak diren. Osotasunez, banan-banan konparatzen badira (zerbitzuaren segurtasun eta kalitatea) naturako kirol-enpresa horien %26ak ez du aprobatzen eta %30etik gora erdipurdiko aprobatu hutsean geratu dira. Guztien %30ak edo, onak direla esan dezakegu eta oso ongi agertzen dira enpresa guztien %12ak bakarrik. Azterketa eta erabilitako metodologiaren fitxa teknikoari buruzko informazioa: www.consumer-revista.com

Abenturako kirol horien praktikak gizakia natur mundurako itzulerarekin omen du zerikusia, baina ez da hori bakarrik: metropoli eskergan estresaturik bizi den gizarteak badu "adrenalina erretzeko" premia galanta. Eliteko kirolariek burututako azainek zein bestelako mentura-kirolezko ekitaldiek ere badute eraginik, nola ez, praktika udatiar horietan: motibazio behinena eragozpenak gainditzea da.

Segurtasuna: gaizki ez dagoen arren, hobetu beharra dago

Azterturiko 93 enpresetatik, %36 "ongi" daude segurtasun aldetik. Suspentsoa lortu dute %16ek eta %19a aprobatuan geratu da; %27ak, azkenik, notablea irabazi du. Meteorologia alorrean dute gehienek bekatu larriena (denen %6ek aitortu bezala, ez dute inolako neurririk hartzen eta %38ek oso kontrol xumea daramate), nahiz eta istripu batzuen sorburua -arroilen jaitsieran edo airezko kiroletan, adibidez- fenomeno meteorologikoetan datzan.

Bezeroei betebeharrak eskatzeko unean (egoera fisiko eta aldarte egokian daudela bermatzearren) ere, ez dabiltza sendo: guztien %11ak ez du inongo betebeharrik eskatzen eta %15ek betetzen dute atal hori, baina oso oinarritik. Ekipoko osagarriei ez zaie eskaintzen arreta berezirik (%21ak ia ez darama horrelako materialik, hau da, botikina, komunikagailua, ipar-orratza edo larrialdietarako elikagaiak). CONSUMER-ek eginiko balorazioaren arabera, azken hiru alderdi hauetan enpresa guztien batez besteko kalifikazioa suspentsoa da. Nolanahi ere, bezeroa beti laguntzen du gehienetan behar bezalako prestakuntzaz edo tituluaz hornitutako (%11etan, horrela gertatzen ez den arren) monitore batek. Bestetik, enpresa guztiek diotenez, badute erantzukizun zibileko asegurua eta, bidezko osagarri, asistentzia sanitarioko aseguruaren zerbitzuak ere kontratatuak ditu bakarren batek.

Ohikoa da, beste aldetik, esku hartu ahal izateko bezeroa alderdi psikiko zein fisikotik prest dagoen ala ez, enpresek nola edo hala -behapenez edo elkarrizketaren bidez- balioztatzea; halaz ere, haien %21ek ez dute inongo neurririk hartzen adiera horretan eta, benetako kirol-jardueran aritu aurretik, erdiek ez dute egiten batere saiakerarik. Dena den, monitore bakoitzari dagozkion bezero edo (ur-kirolen kasuan) txalupa nahiz ontzien gehieneko kopurua dela eta, enpresek agerturiko zorroztasuna ereduzkotzat jo dezakegu, alor honetan ere salbuespenak ditugun arren: kirol-eskaladan diharduten enpresak aprobatuaren ertzean geratu dira, Estatu espainiarreko Goi Mendiko Eskolak ematen dituen ikastaroetan xedatutako baremoekiko.

Horixe da, izan, legeak araututa ez dagoen arriskudun kirol-jarduera bakanetako bat, baina hutsune horri konponbidea aurkitzeko urratsak eman dira, Hezkuntza Ministerioak eta autonomi erkidegoetako mendi federazioek horretan baitihardute egun. Hemen azterturiko hamaika kirol-motak beraien artean alderaturik, segurtasun-gaietan enpresek emaniko xedapenek "erdipurdi" baino kalifikazio hoberik ez dute jaso delta hego, eskalada, flysurf, kaiak, puenting, parapente eta rafting-ean. Gainerako lauak (trokarte-jaitsiera, jausketa libre, hidfrospeed eta urpeko jarduerak) nota hobexea dute: "ongi" daude baina, halaz ere, atal batzuetan (meteorologiaren kontrolean edota irteeran bezeroak daramatzan osagarriak, adibidez) suspentsoa eraman dute. Arreta gutxien hartu duten segurtasunari buruzko bi parametroak dira aipaturiko biak eta bezeroei exigitzen zaizkien betebeharrak.

Praktikatu nahi duenari galdakizun gehien aurkezten dizkiona urpeko jarduera da, ondoren jausketa librea datorkiola. Biak dira, izan ere, atal honetan aprobatu duten bakarrak, gainerakoek suspentsoa jaso dutelako. Jausketa librea da bezeroaren prestakuntza xehetasun handienez ebaluatzen den kirola, ondotik urpeko jarduera datorrela.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto