Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Kreditu-txartelak: Dudagabeko erosotasuna, erabiltzailearen kontura

Eskaintzen duten erosotasuna medio, ezinbesteko bihurtu dira baina abantailak komisioen truk ordaindu behar ditu erabiltzaileak

Kreditu-txartelen erabilerak sortarazten dituen ohiko zalantzak

Bankak zein aurrezki kutxak kontratuan aurreikusi gabeko komisioak edo aurreikusi baino komisio handiagoak kobratzen dituenean zer egin dezaket?

Kobraturiko komisioak kontratuan agertzen ez badira, Banco de España erakundeak erabakiko du kargu horiek banku-praktika onek aginduriko gardentasunaz kontrakoak direla. Beste horrenbeste gertatzen da kontratuan finkaturiko komisioen kobraketarekin. Bidez kontrako komisio-kobraketa erakundean bertan erreklamatu ahal izango du erabiltzaileak, hitzez. Bide hori asebetetzekorik gertatuko ez balitzaio, banka edo aurrezki kutxa horretako Bezeroaren Defendatzailearengana jo beharko luke, idatziz. Akordio batera ez iristekotan, Banco de España erakundeak duen Erreklamazio Zerbitzuan erabiltzaileak arazoaren zergatia idatziz aurkeztu ahal izango du.

Banku edo aurrezki kutxa gauza al da bere kabuz txartela blokeatu edo baliogabetzeko?

Mugagabeko iraupeneko kontratuak direlarik, Banco de España erakundeak aukera hori ere onartua du baina, halaz ere, erakundeek hainbat baldintza bete behar dituzte:

  • Erabakiak zergati objektiboetan oinarritu behar dute;
  • Erabakiaren berri txartelaren titularrari aurretiaz jakinarazi behar dio;
  • Txartela erabiltzearren ordaintzen den urteko kuotaren proportziozko zatia titularrari itzuli behar dio erakundeak.

Baja eman ondoren, txartel batekin eginiko gastuak kobra al ditzakete?

Lapurreta edo galeraren berri eman ondoren titularrak txartelaren erantzukizunik ez duenez, horren kontuan ez litzateke egin beharko zor-idazketarik, bajaren jakinarazpena egin ondoren. Horrela (izan ere, askotan gertatzen den bezala) egitekotan, titularrak banku edo aurrezki kutxan erreklamazioa aurkez dezake eta, horrela, Banco de España erakundeko erreklamazio-zerbitzuraino edo auzitegietaraino iristeko aukera izango luke, bidez kontra kobratu zaion dirukopurua erreklamatzeko.

Txartela galduta, beste norbaitek oker erabiltzen baldin badu, bezeroak zein diru-kopururi egin behar dio aurre?

Europar banka-sektorearen Jokamolde Onaren Kodeak honela dio: "150 ecu (25.000 pezeta) baino galera handiagoak ez dira titularraren konturakoak izango, baldin eta iruzurrez edo negligentzia larriz jardun ez badu". Praktikan, erakunde askok ez dute artikulu hori aplikatzen, titularrak negligentzia larriz jardun duela argudiatuz: jokaera horrek, arazoa Banco de España erakundeko Erreklamazio Zerbitzuraino edota auzitegietaraino iristaraz lezake, iruzurra nahiz negligentzia larria egon den ala ez erabakitzeko. Erakundeek negligentzia larria alegatu baina zuritzen ez badute, Banco de España erakundeak banka-praktika onen kontrakotzat jo ahal izango du, auzi horiek epaitegiek juzkatu behar dituztela berresten duen arren.

Txartelaren titularraren kontuak behar bezainbesteko saldoa agertzen ez duenean, finantza-erakundeak titularraren beste deposituen kontuetara joz kobratu egin al dezake zorra?

Kontratuek daukaten klausula batek kutxari baimena ematen dio zorra beste kontu, eperako ezarpen, titulu, balore mobiliario edota, titular nagusi edo erantsiaren izenean, finantza-erakunde horretan dauden kontu edo deposituen karguz konpentsatzeko. Zor-konpentsazioa legezkoa izango bada, Banco de España erakundeak agindutakoaren arabera, bi baldintza betetzea da ezinbestekoa: konpentsatzen diren kontuen titularren erabateko berdintasuna eta konpentsatzeko ahalmena kontratuan jasotzea.

Kreditu-lerroa nola areago daiteke?

Finantza-erakundearekin harremanetan sartuta, muga altxatzea eskatu behar da. Areagotze horren onarpen edo gaitzespena erakundearen eskuduntzakoa da. Kasuren batean, gehikuntza horren kontzesioa egun batzuetan geroratu izan da.

Atxikitako establezimendu edo kutxa batek txartela bidez ordaintzea onartzen ez badigu, zer gerta daiteke?

Txartelaren titularrak atxikitako establezimenduari txartelaren bidez ordaintzeko asmoa agertzen dionean, establezimenduaren aurreko eskubidea betearazten ari da. Honek ordainketa-tresna onartzeari uko egiten badio, obligazioaren urraketa gertatzen da; honelako zerbait, zenbait kasutan, titularrarengan kalte-galerak sorrarazteraino irits liteke. Horrela bada, kalte horiek egiaztatzeko paradan dagoen erabiltzaileak Kode Zibileko 1.101 artikuluan xedatutakoaren arabera, ordainketa esigitzeko ahalmena izango du.

Erakunde emaileek kreditu-txartelen kontratua bere kabuz aldatzeko eskuduntza al dute?

Txartela emititzen duenak bere buruarentzat gordetzen du kontratuko interesen, komisioen, gastuen eta gainontzekoen baldintzak aldatzeko gaitasuna. Emisoreak bere kabuz aldatzeko gaitasuna bere buruarentzat uzteko klausula hori, berez, ez da abusuzkoa, Kontratazioari buruzko Baldintza Orokorren Legearen arabera. Lege horrek dioenez, esandako klausula abusuzkoa izan ez dadin, hurrengo baldintzak bete behar dira:

  • Interes-mota eta bestelako gastuen kopurua aldatzea, legezko indize bati baldin datxezkio, tipoaren aldaketa-modua deskribatzen denean.
  • Aldatzeko zergatia baliozkoa izatea, bezeroari informazioa lehenbailehen jakinarazteko obligazioa badu eta honek kontratua desegiteko eskumena baldin badauka.

Internet bidezko erosketetan ere kreditu-txartelarekin ordain ahal daiteke?

Sarearen bitartez erostea ez da komeni, erabiltzaileak ez baldin badauka SET edo TES (Secure Electronic Transactions, Trantsakzio Elektroniko Seguruak) egiaztagiria eta erosketa egin den web-ak ere horrelako beste bat ez badu. Horrelakoetan lasaitasun osoz egin ahal izango da salerosketa. Kreditu-txartel bidez eskuratutako artikuluen itzultzeak onartzeari uko egin ote diezaiokete komertzioek? Itzultzeak egin edo ez, komertzioaren eskuduntzakoa da: berak erabakiko du horrelako egoeretan nolako politika bete behar duen; dena den, diruz eginiko eragiketetan eta txartelen bitartekoetan baldintza ber-berak izango dira indarrean eta, areago, txartelez ordainduriko eragiketak ezingo dira diskriminatuak izan.

Txartelen bitarteko ordainketari atxikitako komertzio batek, beherapenetan, txartel bidezko erosketak onartzeari uko egin al diezaioke?

VISA edo MASTER CARD markarekin adierazita duten komertzioek, salgai dituzten produktu guzti-guztiak (prezio, denboraldi edo aurkez dezaketen beste zeinahi arrazoirengatiko bazterkuntzarik gabe), aipaturiko marketako txartelen bidezko ordainketa onartu beharra dute, diru bidezko ordainketak lehenetsi gabe.

Ordaintzeko unean kreditu-txartela erabiltzearren, establezimendu batek errekargua kobratzen baldin badu zer egin daiteke?

Establezimenduek daukaten txartel-onarpenari buruzko kontratuak hala xedaturik, txartelen titularrei komisiorik edo gainezkako diru-kopururik kobratzea zeharo debekatua dute. Horrelakoa gertatuko balitz, erabiltzaileak uko egin beharko dio gehiegizko kopuru hori ordaintzeari baina, komertzioak ezarpen hori berresten badu eta bezeroa erosketa horren premian baldin badago, komisioa fakturan ager dadin exigitu behar du. Erakunde emisoreari jakinarazi ondoren, bidez kontra kobratu zaion diru-kopurua berriro eskuratzeko lagungarri izateaz gain, erreklamazio horri esker, neurriak hartu eta iruzurrezko jarduera horiek zeharo suntsitzeko probak agerian gertatuko dira.

Legea eta kreditu-txartelak

Txartel elektronikoek berealdiko hedapena lortu duten arren, ikerlan juridikoak oraino gutxiegi dira: horretaz daude kexu epaitegiak eta aitorturiko agintaritza. Txartel-kontratua atipikoa da eta, noski, atxikipenezkoa: bera sinatzeak, bertan agertzen diren baldintzak onartzea ondorioztatzen du, negoziatzeko aukerarik izateke. Berariazko arautegirik eza da bereizgarri nabarmena, baina kredituko finantza-erakundeen eta kontsumorako kreditu-erakundeen diziplina eta antolamenduari buruzko arau zenbaitetan jasorik dagoen arren. Hona hemen kreditu-txartelei aplika dakizkiekeen lege eta arautegietako batzuk:

  • Kode Penala: honek txartelak giltzatzat jotzen ditu, gauzen indarrezko lapurretak tipifikatzean; era berean, txanpontzat ere hartzen ditu, moneta eta tinbredun efektuen faltsuketa-delituak jorratzean.
  • Kreditu-erakundeak eta bertako bezeroen arteko harremanak arautzen dituzten xedapenak
  • Kontsumitzaile eta Erabiltzailearen Defentsarako Legea eta Kontratazioaren Baldintza Orokorrei buruzko Legea.
  • Kontsumorako Kredituaren Legea, aplikatzeko eremu aldrebes eta murritza duena.
  • Txikikako Merkataritza Antolatzeari buruzko Legea

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto