Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Kreditu-txartelak: Dudagabeko erosotasuna, erabiltzailearen kontura

Eskaintzen duten erosotasuna medio, ezinbesteko bihurtu dira baina abantailak komisioen truk ordaindu behar ditu erabiltzaileak

 Kreditu-txartelak 1971 urtean abiatu ziren bidean espainiar Estatuan. Handik hogeita hamar urtera ezbairik ez dago: erabiltzaileak onartua du ordainketa-modu hori eta, bestetik, txartela baliatzeak herritarren azturetan eta pentsamoldean eragin izan dituen aldakuntzak. 1999 urtean zehar, Visa txartelaren erabiltzaileak Estatu espainiarrean batez beste 36,5 transakzio egin zituen, laguneko 378.619 pezeta gastatuz.

Espainiar txartelen merkatuaren banaketa, berriz, honela geratu zen: %56 Visa-rentzat, %23 6000/Maestro/Mastercard izenekoentzat eta gainontzekoak, azkenik, 4B/Mastercard-entzat. Dudarik gabe txartel hori finkatu den arren, oraindik ere finantza-tresna gisa erabiltzeak kezkak eta zalantzak harrotzen ditu. Aurreikusi gabeko komisioen kobraketagatik, informaziorik ezagatik, txartel baten lapurreta edo galeraren ondoriozko arazoengatik eta beste makina batengatik kexu dauden erabiltzaileak ez dira gutxi.

Espainiar merkatuan hedapen handienekoak diren Visa eta Mastercard txartelak aztertu ditu CONSUMERek, hainbat banka eta aurrezki-kutxak kobratzen dituzten komisioak ikertuz. Horrez gain, erabiltzaileen zalantza ohikoenei erantzuna eman diegu.

Kreditu ala zor

"Kreditu-txartel" esakunea txartel elektroniko guztiak bertan biltzeko erabiltzea ez da zuzena. Bi txartel mota daude, oinarriz: kreditu-txartelak eta zor-txartelak. Aurrenekoaren (kreditu-txartelaren) bitartez, erabiltzaileak ordaindu eta dirua jaso egin dezake, kontuan une horretantxe dirurik ez badu ere, kobraketa hilabetea geroratzen baita. Zor-txartelak, aldiz, egiten diren karguak berehala kargatzen ditu erabiltzailearen kontuan, kontu horretako fondoak ahitu bitartean, printzipioz.

Estatu espainolean hedatuenak Visa eta Mastercard txartelak dira. Kreditu-txartelak titularrari hamaika aukera ematen dizkio, baina eskainitako erosotasuna komisioen bidez ordaintzen da: kutxazain automatikoetan jasotako diruagatik, kopuru horren %2a ordaindu beharko du, sare bereko kutxazainean aritu baldin bada, eta %4raino, berriz, beste sare batekoan jardun ondoren. Erabiltzaileari ondasun eta zerbitzuak hilabetekako kuotetan ordaintzea ahalbideratzen dion geroratutako ordainketa moldeak ere, %0,7tik %1,75era bitarteko interesik ordaintzea ondorioztatuko dio, finantza-erakundearen arabera.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du