Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

8 babes-indizedun eguzki-kremak, aztergai: Lau laginetik bakar batek ematen du iragarritako babesa, eginiko probek egiaztatu dutenez

Duela hamarkada batzuez geroztik, betierekoa omen den moda estetiko baten aginduei jarraiki, udan irudi osasuntsua islatu eta, noski, itxura erakargarria agertu nahi duenak larruazal beltzarana erakutsi behar du

En síntesi

  • Bere burua 8 babes-faktorekotzat jotzen duten zortzi eguzki-krema aztertu dira. Litroko, 3.750 pezeta (Zeozon) eta 9.800 pezeta (Isdin) kostatzen dira. Bi proba egin dira, krema horiek aztertzeko: lehendabizikoan, bakoitzaren batez besteko babes-indizea zehaztea; bigarrenean, krema hauen ezaugarriei (aplikatzeko erraztasuna, kremaren trinkotasuna, etab) buruzko iritziak eskatu zaio erabiltzaile-talde bati.
  • Etiketan adierazitako babesa PizBuin eta Johnson's laginek bakarrik ematen dute (egindako proba-metodoaren arabera: honek, nazioartean entzute hoberenekoa izan arren, gutxi gorabeherako batez besteko balioak besterik ez du agertzen). Delial, Nivea eta Nenuco 6 inguruan dabiltza; Chen Yu, Zeozon eta Isdin ez dira 5,5era ere iristen. Batez besteko babes- edo zaintza-indizearekin ia zerikusirik ez du laginen prezioak.
  • Erabiltzaile taldearen iritziz, Delial laginaren lurrina zen nabarmentzeko modukoa. Johnson, Chen Yu eta Nivea dira krema trinkoenak eta Nivea, berriz, dermisean azkarren sartzen dena eta aplikatzeko errazena. Larruazala leunen utzi dutenak Delial, Chen Yu eta Johnson´s dira. Erabilera-proba horietan, Piz Buin ("egokia" baizik ez) izan ezik, krema guztiak asebetetzeko modukoak gertatu ziren.
  • Kalitate-prezio erlazio egokiena Johnson's da.
  • Eguzki-babes faktoreari dagokionez, 15etik gorakoa erabiltzea eta, azala zenbat eta argiago izan, orduan eta altuagoa baliatzea gomendatzen dute dermatologoek. Uraren aurrean, erresistente edo iragazkaitz agertzea, erabateko espektro izatea eta UVA eta UVB erradiazio ultramoreetatik azala babestea ezinbesteko lagungarri dute.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto