Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Asma bronkiala zuen gaixo bati aspirinaren intolerantzia diagnostikatu zioten eta horrelakorik ez zuela hartu behar esan zioten. Urte batzuk geroago larrialdi zerbitzura joan zen lunboziatikak jota. Larrialdietako medikuak ez zuen gaixoaren historial klinikoaren berririk eta gaixoak berak edo familiak esandakoa sinestu beste biderik ez zuen. Horrenbestez, gaixoak asma bronkiala zuela esan zioten eta botiken alergiarik ote zuen galdetzean, ezetz erantzun zuten.
Ez zien galdetu hantura-kontrako ez esteroideekiko bateraezintasunik ote zuen, eta asma bronkiala duten eta horrelako hantura-kontrakorik eta aspirinarik hartu ezin duten botika baten errezeta egin zien medikuak. Botika hartu ondoren gaixoa hil egin zen. Gorenak dio, 2000ko martxoaren 9ko epaian, medikuak sakonago aztertu behar zituela, gaixotasuna kontuan hartuta, gaixo ezezagun baten aurrekariak. Gorenaren ustez, ez dago zuhurtziagabekeria ausartegia, baina bai arina. Hori dela eta, berretsi egin zuen medikua zuhurtziagabekeria arineko delitua egiteagatik zigortzen zuen epaia.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa