Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Emaztea hil ondoren alargun pentsioa eskatu zuen

1991ko urtarriletik, emakume alargun batek pentsioa jasotzen zuen Gizarte Segurantzatik, senarraren heriotzagatik. 1998ko apirilean, eta berrogeita hamazortzi urte zituela, berriro ezkondu zen eta handik bi egunera hil egin zen. Bigarren senarrak, emaztearen oinordeko gisa, bi milioi eta erdiko kalte-ordaina eskatu zion Gizarte Segurantzari, emazteak kopuru hori jaso behar baitzuen 1967ko otsailaren 13ko Ministro Aginduaren 11. artikuluari jarraituz. Agindu horren arabera, alarguntasun pentsioa iraungi egiten da berriro ezkondu edo egoera erlijiosoa hartuz gero.

Kasu bietan, eta egoera aldaketa hirurogei urte bete aurretik gertatzen bada, alarguntasun pentsioaren titularrak eskubidea du jasotzen ari den pentsioaren hogeita lau hilabeteko ordainaren pareko kopurua jasotzeko. Senar alargunak kopuru hori eskatzen zuen. Euskal Herriko Justizia Auzitegiaren aurrean erreklamazioa aurkezturik, 1999ko irailaren 28ko epaian Auzitegi horrek dio alarguntasun pentsioa jasotzeko eskubidea konpentsatzeko kalte-ordaina dela eta alargunak eskubide hori bereganatu zuela ezkondu zen egunean. Auzitegi Gorenaren arabera, eskubide hori ez da izaera pertsonalekoa, ekonomikoa baizik eta, beraz, herentzia bidez eskualdatzen da eta oinordekoek eskura dezakete, bigarren senarrak kasu honetan.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du