Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Osoko Bilkuraren erabakiz, Familiako Epaitegiko epaile bati berrehun mila pezetako isuna jarri zitzaion, hiru prozedura (banaketa eskaera, dibortzioa eta neurrien zuzenketakoa) tramitatu eta ebazpena ematen atzerapen justifika ezina izan zuelako. Gorenak dio, 1999ko azaroaren 24ko epaian, banaketako prozedura 1989ko martxoan hasi zela eta 1989ko urrian epai zain zegoela, baina sei urte pasa arte ez zela ebazpenik eman.
Dibortzio prozedura 1992ko maiatzean hasi zen eta 1993ko urtarrilerako bukaturik zegoen, epai zain, baina epaia bi urte eta erdi beranduago eman zen. Azkenik, neurriak aldatzeko prozeduraren kasuan epaitzeko gertu geratu eta ia hiru urtera eman zuen epaileak erabakia. Gorenaren aburuz justifikaziorik gabeko atzerapena gertatu da hiru prozesu horien tramitazioan eta horrek guztiak garrantzi handiko ondorioak izan ditu harreman pertsonal eta familiakoetan eta ezkontideen egoera ekonomikoan, baita eragin larria adin txikiko seme-alabengan ere.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa