Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Aireportutik auto bat lapurtu zutela eta, jabeak AENA (Aeropuertos Españoles y Navegación Aérea) eta bere aseguru etxearen aurkako demanda jarri zuen eta bost milioi eta erdi pezeta gehi interesak eta kostuak eskatu zituen. Autoaren jabeak irabazi egin zuen auzia lehen instantzian baina AENAk eta aseguru etxeak apelatu egin zuten Valentziako Lurralde Auzitegian, aparkaleku zerbitzua dohainik zenez ez zutela ibilgailua zaintzeko betebeharrik (autoaren jabea senadorea zen eta salbuetsita zegoen ordaintzetik).
Auzitegiak dio, 2000ko urtarrilaren 26ko epaian, autoaren jabeak AENAk emandako doako txartel bat zuela senadore karguagatik, baina horrek ez zuela kontratua aldatzen ezta ibilgailua aparkalekuaren barruan zegoen denboran zaintzeko betebeharra ere. Auzitegiak dio Epaitegi Gorenak, 1996ko urriaren 22ko epai bidez, aparkaleku kontratuan alde bien betebeharrak jaso zituela: "Erabiltzailearen betebehar nagusia kanona ordaintzea da eta titularrarena ibilgailua itzultzea, ondorioz zainketa betebeharrarekin, ordaindu duen bezeroa autoa jasotzera doanean...".
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa