Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Etxaldeko administratzailearen betebeharrak

Gertatu zena Jabetza horizontaleko eraikin batean nahitaezkoa al da Etxalde Administratzaile bat kontratatzea? Indarrean dauden legeen arabera kontratatu duen bizilagunen elkartearekiko administratzaile batek zer betebehar duen jakin nahi dugu.

Nola jokatu Jabetza Horizontaleko Legearen arabera, ez da derrigorrezkoa Etxalde Administratzaile baten zerbitzua kontratatzea. Idazkari eta administratzaile lanak komunitateko presidenteak egingo ditu, estatutuek xedatu edo jabeen batzarrak gehiengo sinplez kargu horiek bereiztuta izatea erabaki ez baldin badu. Beraz, administratzaile kargua presidenteak berak edo beste edozein jabek bete ahal izango du. Hala ere, komunitateak hala nahi eta gehiengoz erabakitzen badu, jabe ez den edozein pertsona fisiko ere izenda dezake administratzaile, behar bezalako prestakuntza profesional legez onartua baldin badu. Pertsona juridiko bat ere izenda daiteke.

Bigarren gaiari dagokionez, administratzaileak komunitatearekiko dituen betebeharrak direla eta, ondorengo hauek dira bere funtzioak: etxearen eta bere instalazio eta zerbitzuen funtzionamendu ona zaintzea, aurreikus daitezkeen gastuen plangintza behar adinako aurrerapenez prestatu eta Batzarraren onarpenera aurkeztea eta etxearen kontserbazioa zaintzea, premiazko diren konponketa eta neurriak erabakiz. Gainera, administratzaileak betearaziko ditu obra kontuetan hartutako erabakiak eta behar diren ordainketa eta kobraketak egingo ditu. Eta, beharrezko balitz, idazkari gisa, komunitatearen agiriak zaindu eta titularren eskura jarriko ditu. Azkenik, jabeen komunitateak ematen dizkion gainerako eginkizunak ere izango ditu.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du