Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Saski-naski

Λ

Naturan orientatzeko gaitasuna: Mendian galtzea, abentura txar ebitagarria

Uda oso garai egokia da oinez ibili eta mendira irteteko

 Ibiltari gehienak nekatuta eta pozik etxeratzen dira, gailurren bat egitea edo parajeren bat ezagutzea lortu dutelako, baina beste zenbait etsita ere bueltatuko da, ustekabekoren bat izan badu. Azken horiei dagokienez, mendizaleen esku izaten da mendian gertatzen diren arrisku egoeren %90 ebitatzea. Eta maizen gertatzen den arazoa orientaziorik eza izaten da. Horregatik, edozein lekutan orientatzen jakitea bertutea da, baina oso bakan ikusten dena, gehienon bizimodu urbanoaren ondorioz. Ez da segurua sen hutsez edo lekua apur bat ezagutzen delako orientatzeko gaitasuna izatea eta erraza da galtzea.

Mapak irakurtzen jakitea

Lur eremu baten zatiaren errepresentazio grafikoa da mapa. Mapa batzuk, armadakoak eta argitaletxe espezializatuetakoak esaterako, orientaziorako tresna zehatzak dira eta zuzen erabiliz gero, oso baliagarri izaten dira. Zeinu konbentzionalak agertu ohi dira mapetan, topografikoak, lur-eremuaren hainbat ezaugarri adierazten dituztenak, orrialdearen ertzetan marraztuta. Zeinu horiek ezagutuz gero, oso erraz irakurriko dugu mapa, ikur konbentzionalak etxe, bide, mendi eta abarrekin erlazionatuta. Zeinuak bi talde handitan banatzen dira: planimetrikoak -bideak, landareak, hidrografia eta eraikinak errepresentatzen dituztenak- eta altimetrikoak, lur-zoruaren desnibelak jasotzen dituztenak, altuera bereko puntuak paperean lerroen bidez bilduz. Karta topografiko oso batek lur-eremuaren planimetria eta altimetria adierazten ditu. Karta topografiko hauek, planoa iparraldetik hegoaldera eta ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duten lerroz osatutako kuadrikula-sarez osaturik daude. Lerro horien arteko distantziak 1.000 edo 4.000 metro adierazten du, eskalaren arabera eta leku geografiko jakin bat seinalatzen du. Eskala, lur-eremuko distantzia errealaren eta paperean dagokionaren arteko erlazio iraunkorra da eta oso lagungarri izaten da lekuak zehazteko.

Iparrorratza, iparra galdu gabe ibiltzeko

Iparrorratza oso garrantzitsua izaten da herrietatik asko aldentzen direnentzat. Beti iparra seinalatzen duen metalezko barra txiki imanduna da. Iparrorratzik onenek, plaka graduatua izaten dute zenbakidun disko birakari batean, zerotik 360 gradura gehitzen dena ondoren zehazten den eran: Iparraldea = 0 gradu, Ekialdea = 90 gradu, Hegoaldea = 180 gradu, Mendebaldea = 270 gradu. Iparraldeari 360 gradu edo 0 gradu esaten zaio. Iparrorratz magnetikoa norabideak lortzeko tresnarik erraz eta zehatzena izaten da eta inguruneko karta topografikoarekin batera, orientaziorako oinarrizko elementua. Oso erabilerraza da: metalezkoa ez den gainazal lau batean jarri eta orratza edo disko graduatua gelditu arte itxoin besterik ez dago eta bilatzen den norabidea irakurri gero. Metalezko masa edo eremu magnetikoetatik urruti eduki behar da iparrorratza erabiltzen den bitartean, neurketa aldatu egingo litzateke eta. Sarritan gertatzen da "despistaturen" batek eskuzko iparrorratz batekin orientatu nahi izatea autoaren barruan edo irrati transistore baten alboan. Halaber, urruti erabili behar da metalezko tresnetatik ere, arma, linterna, labana eta antzekoetatik.

Puntu kardinalen bitartez orientatzeko

Puntu kardinalak zehaztea ezinbestekoa da lur-eremuan orientatu ahal izateko. Galtzerik gertatuz gero, ez da norabiderik gabe aurrera egiterik komeni: zalantzarik gabe, orientazioa gehiago galdu eta nekea etorriko zaigu eta gainera, galdutako pertsonaren egoera okerragoa izango da. Hona hemen norabidea berreskuratzeko antzinako pista bat: gogoratu eguzkiak ekialdetik irteten duela eta mendebalde edo sartaldetik sartzen dela, eta ipar aldea eguerdian adierazten duela. Motxilan iparrorratza eta mapa topografikoa eramaten dituztenentzat, badira orientatzeko beste modu batzuk ere. Lehen neurri gisa, tresna biak gainazal lau baten gainean jarri behar dira eta lekuko Iparra paperekoarekin bat jarri. Ondoren, lekua begiz ezagutu ahal izango da eta mapan ageri direnak ikusi egin ahal izango dira (mendiak, ibaiak etab.). Horrela, karta topografikoan kokatu ahal izango dugu gauden tokia. Gero, jarraitu beharreko bidea erabaki besterik ez da egin beharko.

Distantzia kalkulatzea

Batzuetan, urrutira ikusten den puntua zein distantziatara dagoen jakin beharra sortuko da ibilaldian zehar. Taldean gabiltzanean, eta inork neurketarako tresnarik ez badu, ondorengo sistema erabiltzea izango da onena, barregarri ere badirudien arren, funtzionatu egiten du eta: kide bakoitzak puntu horretara zein distantzia dagoen esaten du. Gero, kopuru horiek guztiak batu eta emaitza, kalkuluan parte hartzen duten pertsona kopuruaren artean zatitzen da. Horrela, gutxi gorabeherako batezbestekoa aterako da. Hala ere, kontuan izan beharko da baldintza atmosferikoek eragina dutela kalkulu horietan. Benetakoa baino distantzia handiagoa kalkulatzen da eguzkia aurrez aurre denean, eguraldi euritsua, lainatu denean, iluntzean, azalera zuzenetan (bideetan, itsasertzean) eta maldan gora denean eta alderantziz, espazio txikiagoak ikusten dira egun argi eta gardenetan, eguzkia atzean dela, leku lauetan (hondartzan, gatzagetan, uretan, elurretan...) eta aldapa behera denean.

Global Positioning System (GPS)

Tresna hori duenarentzat eta laguntza eskatzeko transmisorea edukiz gero, sistema paregabea da luzera, latitudea eta altimetria berehala kalkulatzeko. Baina akatsa da GPS batek kartografiaren eguneroko erabilpena ordezka dezakeela uste izatea.

  • Lortu ezazu aukeratutako lekuari buruzko bibliografia zehatza.
  • Eramazu patrikako telefonoa; galduz gero, non zauden jakinarazi ahal izango duzu, gutxi gorabehera behintzat.
  • Laino itsua badago, ez mugitu jaso arte.
  • Hurbileneko agintariei eman zure asmoen berri: aukeratu duzun ibilbidea, kanpalekua etab.
  • Galdetu zure proiektua ona den; horrela, eragozpen larriak ekidingo dituzu.
  • Abenturazko bidaia egiteko asmoa baduzu, lortu leku horretako karta topografikoa eta kalitatezko iparrorratza. Bestela, bertakoren bat hartu lagun.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto