Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Hogeita bi zoologiko eta aquarium bisitatu eta azterturik: Animalien kontserbazioaz, gaizki; ingurugiro-heziketaz, eskas

Esparru babestu eta basa faunan espezialista diren biologo batzuek, CONSUMER aldizkariko teknikarien laguntzarekin, aurtengo otsail eta martxoan era eta tamaina askotako hogeita bi zoologiko eta aquarium bisitatu dituzte Estatu espainiarrean zehar

 Lau atal hauek osatu dute azterketa: batetik, bezero-bisitariarenganako arreta, zentroaren segurtasuna eta prestazio ludikoak; bestetik, zoologikoak egiten duen ingurugiroari buruzko heziketa; hirugarrenik, animalien ongizatea eta hauen bizitokien kalitatea, eta espezien kontserbazioan zentroak egiten dituen ekarpenak aztertu dira. Azkenik, establezimenduak egiten duen ikerkuntza eta antzeko beste zentroekin eta erakundeekin dituen harremanak hartu izan dira kontuan, parke horien kudeatzaileek duten asmo-gogo zientifikoa eta konpromiso sozialaren adierazgarri baitira.

Txostenak argi eta garbi agertzen du: Espainiako aquarium eta zoologikoen egoera etsitzeko modukoa da (azkeneko batez besteko kalifikazioa aprobatuaren ertzean geratu da, baina azpialdetik), batetik bestera alde handiak dauden arren: bakarra dago ia eredugarria, bakan batzuk onak dira, erdipurdiko askotxo eta baten bat, azkenik, oso-oso eskasak.

Berariaz sorturiko metodologia abiagune harturik, ikerketak egiaztatu du 22 zoologiko eta aquariumetatik zortzi ez direla aprobatura iristen. Hona horiek hemen, kalitatez eskasenetik hoberenera: Kordobako Parke Zoologikoa, Madrilgo Aquarium Terrarium, Vigoko Zoologikoa, Río Safari Elche, Alacanteko Safari Aitana, Los Molinos Parke Ornitologikoa (Araba), Safari Madrid eta Alacanteko Safari Park Vergel. Aprobatu hutsean lau geratu dira: Guadalajarako Udal Zoologikoa, Bartzelonako Marineland, Valentziako Zoologikoa, Santillana del Mar-eko Zoologikoa (Kantabria), Beste bostek "nahikoa" baino ez dute merezi: Mallorcako Natura Park, A Coruñako Aquarium Finisterre, Bartzelonako Parc dels Aus, Bartzelonako L´Aquarium eta Madrilgo Zoologiko Aquarium. "Ongi" notarekin geratu da Mallorcako Marineland. Honez gero zentro hoberenak datoz, basa animaliak gatibu dauzkan esparruak gaur egun izan behar duena ongi betetzen dutenak. "Oso ongi" kalifikazioaz, Kantabriako Cabárcenoko Parkea, Donostiako Aquarium eta Bartzelonako Zoologikoa agertzen dira. Bikaina bakarra da Estatu osoan: Jerez de la Frontera-ko Zoologikoa.

Zoologiko eta aquarium horietako onargarriena bisitarienganako arreta eta ingurugiroari buruzko heziketa den arren, batez besteko kalifikazioa aprobatu hutsera baizik ez da iristen. Kontserbatzea funtsezko eginkizuna (gatibutzako hazkuntza-programak, animalien ongizatea, etab) izaki, ez da aprobatura ere heldu, oro har.

Ikerkuntza zientifikoari dagokionez, berriz, suspentso erabatekoa: hiru zentrotatik bakarrak aprobatu du eta. Horrenbestez, espainiar zoologiko gehientsuenak oraindik iraganean bizi direla ondoriozta dezakegu, XXI. mendeko gizarteak adierazten dizkien helburuak bete gabe segitzen dutelako. Animaliak erakusten dituzten esparruei buruzko legea (Estatu osoan indarra izango lukeena) ez izatea da, hein batez, egoera horren zergatia.

Beranduenik ere, 2002ko apirilean Espainiak bere legerian Europako Arau Nagusi bat (1999/22/CE) sartu behar du: zoologiko baten helburua herri-heziketa, zientzi ikerkuntza eta espezieen kontserbazioa dela adierazten duena, hain zuzen. Arau horrek, zoologiko eta aquariumetan maiztasun jakin batez ikuskaritza egitera behartzeaz gainera, bertan xedatutako baldintzak betetzen ez dituzten instalazioak ixteko aukera ere aurreikusten du.

Arazo nagusiak

Salbuespenak salbuespen, zoologiko eta aquariumek bisitariari arras informazio eskasa eskaintzen diote instalazioen barrualdean eta animalien bizitokietara oso arreta gutxi bideratzen dute. Hogeita bi zentroetako zazpitan, animalien balizko erasoetatik jendea babesteko segurtasun-neurriak hobetu egin behar dituzte eta lau zentrotatik bakarra dago bezero ezinduen premietara egokiturik.

Hona beste ondorio batzuk: bisitariari eragin diezaioketen gorabeherak sendatzeko osasun-zerbitzurik ez dago zentroen erdietan eta askok ez dute plan egokirik larrialdi bati (sutea, uholdea, etab.) aurre egiteko. Kezkagarriena, ordea, beste kontu bat da: hiru zentrotatik batek ez omen ditu bertako animaliak behar bezala zaintzen (eginiko bisitan horrela hauteman zen, behintzat). Bestetik, galtzeko arrisku gorrian dauden espezieak gatibu hazteko edo naturan berriro sartzeko programarik ez dute zoologiko hauek, egiaztatu den bezala. Beste horrenbeste esan dezakegu ikerkuntza zientifikoaz: aztertu diren aquarium eta zoologikoetatik hamaika baino gutxiagotan baino ez zen onartzeko modukoa. Bost zentrotan, dena den, ez da inolako ikerketarik egiten.

Zoologiko batek duen eginkizun behinenetako bat, eskuarki, bidaiatxo bat egin eta esparruan sartzeko sarrera ordaindu behar izaten duen bisitari horri aisialdirako alternatiba polita eskaintzea da. Halaz ere, bezeroak eskatutako eginkizun ludiko horretan ere, hiru zentrotatik batek ez du inongo ahaleginik egiten. Alderdi horretan kalifikazio hoberena Bartzelonako Zoologikoak irabazi zuen eta okerrena, berriz, Kordobakoak. Zentroek ingurugiroaz ematen duten heziketari goazkiola, herenak suspentso eraman du. Txarrena Madrilgo Aquarium Terrarium izan zen eta onena Jerez de la Fronterakoa.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto