Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Telefonia mugikorra: Aurki, sekulako aldakuntzak

Oso litekeena da gure irakurleak ere Estatu espainiarrean telefonia mugikorraren bezero diren multzo izugarri (18 milioiraino!) horretako kide izatea

 Oraingoz zerrenda horretan ez badira ere, aurki sartuko dira, telefono mugikorren hirugarren belaunaldiaren (UMTS) inguruan sortu diren espektatiba gaitzak ikusirik: teknologia berri hori, iragarpen baikorrenen arabera, 2001 eta 2003 bitartean izango dugu eskuartean.

Ordurako azken belaunaldiko eskuko aparailua ez daukana nekez geratuko da gainean dugun iraultza teknologiko horretatik kanpo, nekez egingo dio uko UMTS telefonoa edukitzeko tentazioari. Izan ere, horrelako teknologiak izango omen dituen erabilera guztietatik erdiak bakarrik betetzen baldin badira, telefono horiek gabeko bizitza aurrehistoriakoaren parekoa izango da, ia-ia.

Bien bitartean, bigarren (GSM) eta hirugarren (UMTS) belaunaldien arteko trantsizioa hasia zaigu eta teknologia analogikoa (lehen belaunaldia) agortzear dago, kontsumitzaileak noraezean tarifa telefonikoak aldatu eta aldatuz ari dira, horrelako telefonoen igorpen elektromagnetikoen balizko arriskuaz eztabaidak sortu dira han-hemen -behin-betiko ondorioetara iristeke, dena den-, eta erabiltzailea galdezka ari zaio bere buruari oraindik: "Nola bizi ote nintekeen horrelako tresnarik gabe!". Egun ezinezkoa izango luke, noski.

UMTS teknologiarako estreinako lizentziak eman dituen Europako lehen Estatua espainola izan da. Egungo operadoreak (Telefonica, Amena eta Airtel) lau baimenetatik hiruez jabetu ziren eta laugarrena Xfera firmak eraman zuen: enpresa horrek, GSM teknologiaren bidezko zerbitzurik eskaintzea ezinezkoa izango duelarik, azpiegitura-sarea hedatzen hasteko UMTS teknologia erabat garatu arte itxoin beharko du. Telefonia mugikorrean gertatuko den iraultzaren aitzindari, aparailu zelularrek beste erabilera bat izango dute, oraingoz: WAP (Wireless Aplication Protocol) izenekoari esker, telefono bidez Interneterako sarbidea zabaldu da.

GPRS: trantsizioa

Egungo mugikorrak eta hirugarren belaunaldikoen artean antzekotasunik ez da izango, ia, ez itxuran ez eta prestazioetan ere. Bien arteko trantsizio gisa, adituen artean 2,5 B edo GPRS (General Packet Radio Service) izenaz ezagun dena sortua da dagoeneko: horrek, Internet eta bestelako zerbitzu batzuetarako hari gabeko sarbidea ematen die mugikorrei. Telefonia mugikorreko erabiltzaileak, era horretan, sarean konektaturik egoteko aukera izango du egunean 24 orduetan, transferitutako informazio-bolumena ordainduta (ez, ordea, komunikazioak iraun duen denbora osoa). GPRS teknologiak abantaila handiak ditu: Sarean berehala konexioa egiteko aukera eta datuak igortzeko abiadura gaitza, oraingoa baino askozaz ere azkarragoa. Teknologia hori gure komertzioetan aurtengo bigarren seihilekoan egongo omen da, itxaropenen arabera.

Wapmania: mugikorrak eta Internet

Sakelako telefonoa eta Interneten arteko bateratzea egia bihurtzen ari da. WAP (ingelesez, "hari gabeko aplikazioen protokoloa" esakunearen akronimoa) teknologiari esker, Sarean barrena nabigatzeko aukera dute internautek, telefono mugikorretik bertatik. GSM aparailuen aplikazio berria baliatu nahi dutenek, teknologia hori daukan aparailu berria eskuratu beharko dute.

WAP terminalek badute akatsik, dena den: oraingoz behintzat, ordenadorean agertzen den bezala ezin da web orrialdea ikusi telefonotik; aparailu hauen hasierako kostua 20.000 eta 45.000 pezeta bitartekoa izango da, baina ez oso epe luzera prezioa jaitsi eta egungo telefono mugikorren parean geratuko da; azkenean, on-line ordainketarik egiterik ez dagoela aitortu beharra dago, gaurkoz bederen. Merkataritza elektronikoa ongi baliatzeaz ari garela, muga horrek dezenteko murrizketa ezartzen dio zerbitzuari. Dena den, sistemaren berria gogoan izaki, hasierako eskaintza horrek osatu samarra dirudi. Beste aldetik, WAP terminalaren funtzionamendua erraz-erraza izateaz gain, albisteak jaso, banka-eragiketak egin, Burtsa arakatu, posta elektronikoa eta faxak igorri eta hartu, hotelean gela hartu eta beste hainbat gauza egiteko balio du.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto