Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Pisua kontrolatzeko barratxo dietetikoak: Balekoak, behin-behingoz bakarrik

Udako lehen egunak iristean, gorputzaren pisua azkar-azkar jaistea helburu edo kezka duten pertsonek, eginkizun hori betetzea agintzen duten produktu-zerrenda luzea dute aurrean.

Hurrengo orrira joan: Laburbilduz

  • Pisua kontrolatzeko metodotzat merkaturatzen diren txokolate zaporedun barra dietetikoen bost lagin (Biocentury, Slimbel, Gerlínea, Biomanán eta Controlday) aztertu dira. Otordu bakoitzeko, honelako bi barratxo kontsumituz, janari bat edo bi ordezkatzea proposatzen da.
  • Nutrigarrien ekarpena orekatua da eta pisua murrizten lagungarri gerta daitezke baina bromatologi heziketarik ez dute eskaintzen: dieta honekin kiloak jaistea lortzen dutenek pisu hori berreskuratzen dute, elikabidea aldatzean. Pisua era iraunkorrean kontrolatzeko modu bakarra, gehiegizko pisua sortarazi zuten okerreko azturak zuzentzea da.
  • Barratxoak sakarosa, esne-proteina eta bestelakoek osatzen dituzte. Makronutrigarriak (karbohidrato, proteina eta gantzak), zuntz, bitamina eta mineralak proportzio egokian izateko diseinatu dira, kalori ekarpen txikia eginez.
  • Batez beste, 430 kaloria aportatzen dute ehun gramoko eta otordu bat ordezka dezakete, likido ugarirekin hartzen baldin badira. Janari osasuntsu baten aldean (barazki menestra, txahal-xerra plantxan errea eta jogurra), bi barratxok (335 kaloria) energiaren %30etik %40ra bitarteko aurrezkia eragiten dute. Barratxo horien kontsumoa elikagai konbentzionalez osatu beharra dago egunero.
  • Lagin bakar batek ez du betetzen legeriak bitamina eta mineralen edukiaz xedatutako minimorik eta ez du errespetatzen pisua kontrolatzeko produktu dietetikoei buruzko araua, proteina eta gantzetiko energiaren mugak eta bitamina, mineral eta funtsezko gantz-azidoen gutxienekoak finkatzeari dagokionez.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto