Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Zurgagailu konpaktuak: Denak baleko, aldeak alde

Merkatuan dauden zurgagailu edo aspiradore mota ugarien artetik, modelo konpaktuek tamaina txikia eta pisu arina dute bereizgarri

Lera modeloko zurgagailuak, banan-banan

Moulinex 12.460 ptas.

  • Kalitate-prezio erlaziorik egokiena. Zorroa beteta dagoela adierazten du.
  • Erabili, mantendu eta garbitzeko erraz-erraza, erabilera orokorrari ongi egokitua.
  • Zurgatze-eraginkortasunik hoberenekoa (batez beste %94koa). Moketan nabarmentzen da (%95): honetan, gainontzekoek gutxiago zurgatzen dute.

Samsung 11.566 ptas.

  • Asetzeko moduko tamaina eta maneiakortasuna. Haria eta ekintza-eremua, luzeak (8,5 m).
  • Zorroa beteta dagoela adierazten du; zorroa bere tokian egon ezean, blokeo-sistema dauka.
  • Erabili, mantendu eta garbitzeko oso erraza, erabilera orokorrari ongi egokitua. Zurgatze-eraginkortasun ertainekoa (%90ekoa).
  • Lurzoru artekatuan nabarmentzen da.

Bosch 16.900 ptas.

  • Garestiena den arren, merezi du, hein batez. Osagarri gehien eta zorroaren edukiera handienekoa (3 litro).
  • Zorroa beteta dagoela adierazten du eta, zorrorik ezean, blokeo-sistema dauka. Zarata gutxien eragiten duten bietako bat (81 dezibelio).
  • Berme-agiria ez da zuzena. Zurgatze-eraginkortasunez, bigarrena (%92koa). Moketan nabarmentzen da (%93).

Taurus 10.295 ptas.

  • Merkeena eta energia gutxien kontsumitzen duena. 36 hilabeteko bermealdia ematen du (aurreneko 12etan, erabatekoa).
  • Ukondo birakaria dauka. Eginkizunera oso ongi egokitua. Ez du potentzia erregulatzeko gailurik.
  • Ekintza-eremua (6,9 metro) eta zorroaren edukiera (1,8 litro) txikienak. Zaratatsuena (90 dezibelio). Zurgatze-eraginkortasun ertaina: %90ekoa.
  • Moketan gutxien zurgatzen duenetako bat (%82) baina lurzoru artekatuan ongi (%90).

Ufesa 11.930 ptas.

  • Astunena (4,4 kilo). 36 hilabeteko bermealdia ematen du (aurreneko 12etan, erabatekoa).
  • Ukondo birakaria eta zorroa betetzearen adierazgailua dauka. Zarata gutxien egiten duten bietako bat. Erabili, mantendu eta garbitzeko erraz-erraza, erabilera orokorrera ongi egokitua.
  • Zurgatze-eraginkortasun ertaina: %88koa, denetan txikiena (alde txikiagatik, dena den). Moketan gutxien zurgatzen duenetakoa (%81).

Solac 14.900 ptas.

  • 36 hilabeteko bermealdia ematen du (aurreneko 12etan, erabatekoa).
  • Zorrorik ezean blokeatzeko sistema dauka. Bi zaratatsuenetako bat. Energia gehien kontsumitzen duten bietako bat.
  • Zurgatze-eraginkortasun ertaina: %89koa. Moketan gutxien zurgatzen duenetako bat (%82).

Panasonic 10.900 ptas.

  • Arinena (3,7 kg) eta bigarren merkeena eta arinena. Zorrorik ipini ezean blokeatze-sistema dauka, baina potentzia erregulatzekorik ez.
  • Zorroaren edukiera txikienekoa (1,8 litro). Zurgatzearen batez besteko eraginkortasuna: (%89), bigarren okerrena.
  • Lurzoru artekatuan, gutxien zurgatzen duena (%83). Moketan (%91), ongi.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du