Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Enpresa banatzailea erantzule propano gasaren eztanda batean

Etxebizitza alokatu bateko propano gasa eztanda baten ondorioz, kalteak gertatu ziren hainbat etxebizitzatan eta eraikin osoan. Jabeen Elkarteak eta beste kaltetu batzuek bide zibiletik demanda jarri zuten gas propanoaren enpresa banatzailearen aurka eta lehen instantzian kondenaturik gertatu zen, istripua bonbonaren eraztun elastikoaren arrakalak eragindako gas ihesaren ondorioz gertatu zela esanez.

Lehen instantziako epaitegiak arriskuagatiko erantzukizunaren teoria eta kontsumitzaile eta erabiltzailearen defentsarako arauak (Kontsumitzaileen Lege Orokorreko 28. artikulua) ezarri zituen. Hainbat errekurtsoren ondoren, Auzitegi Gorenera iritsi zen gaia eta 1999ko abenduaren 23ko epaian, frogatutzat eman zen kaltearen eta banaketa prozesuaren kontrol eta zainketaren arteko erlazioa.

Gorenak dio banatzaile komertziala fabrikatzaile eta ontziratzailea ere bazela eta horrek jardueren gaineko kontrol eta zainketa berezia eskatzen duela. Produktuaren arriskua kontuan izanda, egiaztatu egin behar zuen bonbonaren egoera eta arretarik handienaz zaindu biltegian eta garraioan gorabeherarik ez gertatzea. Halaber, arreta neurriak gehiago zaindu behar ziren produktua jaso behar zuten pertsonei begira: bezeroak erroldaturik ez bazeuden, banatzaileak ez zuen baimenik gasa eramateko. Hala ere, leherketa gertatu zen etxeko maizterrak ez zuen gas propanoaren hornidura jasotzeko kontraturik (jabeak bai, baina baja eman zuen etxea alokatzean) eta hala ere, inolako kontrolik gabe saltzen zitzaizkion bonbonak. Enpresako banatzaileak adierazi zuen ez zutela kontratua erakusterik eskatzen eta bonbonak eskatzen zituzten guztiei eramateko agindua emana ziela enpresak. Hau da, lantegian bonbonak behar bezala aztertuak zirelakoan kargatzen zituztela, inolako kontrolik gabe banatzen zirela eta ez zela instalazioaren aldian behingo ikuskapenik ere egin. Auzitegi Gorenaren aburuz, bistakoa zen enpresa banatzailearen zabarkeria eta, beraz, berretsi egin zuen Madrilgo Entzutegiaren epaia, banatzailea kalte-ordainak ematera zigortzen zuena.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto