Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Uholdeak instalazioetan autobidearen eraikuntzako akatsen eraginez

Erabiltzaile batek erreklamazioa jarri zuen Herrilan Ministerioaren aurka, CN-323 errepidearen eraikuntza-lan eskasen erantzukizuna eskatzeko. Errepidearen akatsen eraginez eraikin pribatu batean kalteak izan ziren ur zaparrada handi baten ondoren. Adituen txostenaren arabera, autobidea egiten ari zirela zati horretan zazpi ubide natural aurkitu ziren. Gainera, errepidea eraikitzean ez ziren kontuan izan Confederación Hidrográfica del Guadalquivir erakundearen hainbat kalkulu. Perituaren ustez, gainera, norabide biak bereizten zituen hasierako proiektuko erdibitzailea kendu egin zen eta ondorioz, baita euri urak biltzeko erdiko areka ere. Erdibitzailearen ordez etenik gabeko hesia jarri zen eta hesi horrek eragotzi egin zuen ekaitzean eroritako urari hustea eta hesia haustearen ondorioz, indar suntsitzaile handiko ur emana sortu zen.

Entzutegi Nazionalak, 1999ko urriaren 1eko epaian, ebatzi zuen zazpi ubide natural zituen zati horretarako Administrazioak ez zituela konponbide tekniko egokiak aurreikusi. Egin ziren lanen ezaugarriek, dio gainera Entzutegiak, ur putzu handia sortu zuten eta horren eraginez izan zuen urak halako indar suntsitzailea. Horregatik, jabetza pribatuko eraikinean izan ziren kalteen arrazoi bakarra errepidearen eraikuntzako akatsak izan ziren entzutegiaren ustez, hau da, zerbitzu publiko baten funtzionamendu eskasaren eraginez eta kaltetuak ez zuen kalte hori jasan beharrik. Kalteak ia bi milioitan baloratu zirenez, ontzat eman zen kopuru hori kalte-ordain gisa, interes legal eta kostuak gehituta.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du