Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Aterpetxeko balkoi batetik bestera salto egiten saiatzean hil egin zen

Frantsesezko ikastaro bat egiteko aterpetxe batean oporretan zegoela, neska gaztetxo bati afaritarako dei egin zioten, eta beste lagun baten logelan zegoen. Errietarik ez entzutearren, bere logelara joateko balkoitik balkoira salto egitea erabaki zuen, metro bateko tartea zegoen arren. Salto egitean erori eta hil egin zen. Balkoiak aterpetxeko atzeko aldera begira zeuden eta eskubanda zuten, baina inolako oztoporik ez batetik bestera salto egiteko, ez baitzuten alboetako babesik; akats hori zuzendu egin zen istripuaren ondoren. Auzitegi Gorenak, 1999ko abenduaren 30eko epaian, adierazi zuen neskak 13 urte zituenez bazuela adina balkoi batetik bestera salto egitearen arriskuaz jabetzeko, baina hala ere, Institut Catalá de Serveis a la Joventut erakundea ere ez dela ardurarik gabe geratzen, ez baitzuen behar adina segurtasun neurri hartu, erabiltzaileak gazteak direla eta arriskuaren aurrean arinkeriaz joka dezaketela jakinda. Auzitegiak dio gazteekin lan egiten duen erakunde batek edozein gertaera txar ekiditeko behar diren segurtasun neurriak izan behar dituela. Beraz, Institut jotzen du istripuaren erantzule, hildakoarekin berarekin batera. Epaiak ez du zehazten kalte-ordainaren zenbatekoa.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du