Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Ondorio larriak gimnasia eskolako istripuan

Tranpolin elastikoaren gainean jauzi egitean gaizki erori eta koltxoneta jo zuen kokotsez BBBko lehen ikasturteko ikasle batek eta "elbarritasun handiko" sekuelak izan zituen. Ikasleak demanda jarri zuen gimnasiako irakaslearen, Institutuko zuzendariaren, Andaluziako Juntako Hezkuntza Sailburuaren eta ikastetxeko aseguru etxearen aurka. Epaitegi Gorenak, 1999ko abenduaren 22ko epaian, istripua ariketa agindu eta gidatzen zuen irakaslearen zorroztasunik ezak eragin zuela ebatzi zuen. Epaiaren arabera, irakasleak ez zituen hartu arriskurik ez izateko zuhurtziak agintzen dituen arreta eta segurtasun neurriak. Besteak beste honako hauek aipatzen ditu epaitegiak: ikasleen adina, aparatu mota, ariketaren arriskua -izaten den erorketa kopurua eta ikasleek ariketa horren aurrean izaten duten beldurra kontuan izanda- ariketa oso zaila dela, ariketa egiteko teknikarik eza eta horren ondorioz ahozko azalpen hutsa baino prestakuntza hobearen beharra, salto egin ezean ikasgaia ez gainditzeko beldurra eta irakaslea salto egiten zen lekutik hurbilago ez egotea. Ondorioz, entzutegiak 120 milioi pezetan finkatu zuen kalte-ordainaren kopurua ikasleari geratu zitzaizkion sekuela fisiko eta psikiko larriak kontuan izanda.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du