Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Ordaindu gabeko kuotak ezkontide ohiari ere badagozkio

Banketxearen demanda iritsi zait, nire senar ohiak duela bost urte baino gehiago auto bat erosteko eskatu zuen mailegu baten kuotak ordaindu gabe dituelako, mailegua bion artean sinatu baikenuen. Gaur egun senarra eta biok bananduta gaude epai bidez, ez dugu ondasunik elkarrekin eta autoa berak duenez, gure arteko hitzarmen arautzailearen arabera senarra da mailegua ordaintzearen arduradun. Hala ere, bioi bidali digute demanda, bakoitzari bere etxera. Zerbait egin behar al dut?

  Prozedura judizialean aurkezteko abokatu batekin hitzordua jartzea gomendatzen dizugu. Seguruenik epaiketa exekutiboa izango da eta, jaramonik egingo ez bazenu, berehala banketxeko kontuak, nomina edo zure jabetzako beste ondasunen bat bahiturik izango zenuke. Baliteke epaiketa exekutiboa ez izatea, deklaratiboa baizik. Kasu horretan, demandari erantzun egin ahal izango zenioke, horretarako zeure defentsarako dituzun argudio guztiak alegatuz. Edozein modutan ere, epaiketan aurkeztea da garrantzitsua. Bestela auziak jarraitu egingo luke eta ordaintzeko kondena jaso ahal izango zenuke.

Hitzarmen arautzailean senar ohiak mailegua ordaintzeko konpromisoa hartu izanak ez du esan nahi gure irakurleak finantza entitatearen aurrean zorrik ez duenik. Edozein kasutan ere, etorkizunean epai batek bankuari kopuru hori ordaintzera behartuko balu, senarraren aurkako demanda jarri ahal izango luke banaketa sententzia irmo bidez erabakitakoa bete ez duelako, bankuari ordaindu behar izan diozun kopurua itzul diezazun. Auzia ebitatzeko, senar ohiarekin eta finantza entitatearekin ados jartzen saiatzeko aukera ere badago. Hori ezinezko balitz, behar dena baino kopuru handiagoa eskatzen dizutela alegatu ahal izango zenuke. Kasua hala balitz, iraungipena, zor den kopuruaren jakinerazpenik ez zaizula egin eta abar ere erreklama zenezake.

Kasuko gorabehera konkretuen arabera izango da hori eta zure abokatuak aztertu beharko du. Gogora dezagun epai bidez erabakitako hitzarmen arautzaile bidez senar ohiak maileguaren kuotak ordaintzeko konpromisoa hartu izanak ez duela irakurlea erantzukizunik gabe uzten banketxearen aurrean, hitzarmenak sinatzaile biak - emakumea eta senar ohia- baino ez baititu lotzen. Emakumearen diru sarrerak lanbide arteko gutxieneko soldataren bikoitza baino txikiagoak badira, ofizioko abokatua eta prokuradorea eskatu ahal izango ditu eta prozedimendu judiziala gelditu horiek izendatu artean.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du