Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Gasaren erabilpena: Nahigaberik ez izateko, arreta

Gasa (butano, propano edo naturala) energia iturri nagusia da milioika etxetan. Zure etxeko erosotasuna bermatzeko ez duzu segurtasun neurri batzuk jarraitu besterik, eta instalazioaren berrikuspena egin, lau urtean behin gas naturala badaukazu, edo bost urtetik behin butanoa edo propanoaren kasuan.

Kontuz!

  • Aldian behingo errebisioak Industria Zuzendaritza Nagusiak baimendutako langileen bitartez egin. Azterketaren ondoren, instalazioa zuzen dagoela dioen egiaztagiria eman beharko dizu.
  • Kontu izan instalazioak berrikusi edo hodiak aldatzeko aitzakiz etxera datozenekin. Eskatu egiaztagiria eta egiaztatu benetakoa dela.
  • Ez erabili gas-hodiak euskarri gisa. Ez zintzilikatu ezer hodietatik.
  • Ez jarri hodiak kable elektrikoak ukitzen eta ez erabili tresna elektrikoen lurrerako hartune gisa.
  • Ez jarri material suharbera edo korrosiborik gasezko aparatuaren sugarretik edo hodietatik hurbil.
  • Ahal bada, jarri estankotasun kamera duten aparatuak, erreketako gaiak lokalean bertan gera ez daitezen.
  • Gasezko tresnak dituzten gela edo lokalek aireztapen sareta egokiak izan behar dituzte, kanpora irekita. Ez itxi sareta horiek.
  • Edozein arrazoirengatik gas usaina baldin badago, ez piztu etengailu eta tresna elektrikorik, ez eta pospolo edo supiztekorik ere. Eta, jakina, ez erre. Ireki ate eta leihoak etxea egurasteko. Itxi gasaren giltza eta deitu langile baimendu bati instalazioa berrikusi eta konpon dezan.
  • Zaindu sukaldeko hodi malguaren iraungipen data eta egoera.
  • Gomazko konexio-hodia erabiltzen baduzu, ez dezala azalera berorik edo erraz bero daitekeenik ukitu. Egiaztatu gas hodiaren eta gasezko aparatuaren arteko lotunea baldintza egokietan eta besarkaderak ongi estututa daudela.
  • Gomendagarria izaten da gomazko hodiaren ordez metalezko segurtasun hodi malgua jartzea. Hodi horiek luzaro irauten dute eta nahi gabe konektatuz gero gasa eteten duten dispositiboa izaten dute.
  • Euskailuetan kalte, herdoil, deformazio edo hausturarik antzemanez gero, abisatu enpresa instalatzaileari. Ez ausartu zeure kasa brikolajea egiten.
  • Gogoratu lapikotik likidoa isurtzeak edo aire korronte batek sua itzal dezakeela eta gasa irteten hasiko dela, erre gabe. Kontuz!
  • Noizean behin jarri erregailuak minimoan eta begiratu itzaltzen diren.
  • Zaindu sukaldeko ontziak. Keak belztu egiten baditu, gasa ongi erretzen ez den seinale.
  • Ur-berogailuko edo sukaldeko sugarrak erreketaren kalitatea erakusten du. Erreketa ona bada, sugarra bizia, egonkorra eta urdinska izango da. Zaratatsua, ezegonkorra eta punta horiduna bada, ez du ongi erretzen eta aparatua errebisatu egin beharko duzu.
  • Berogailu katalitikoak ez jarri gortina, oihal eta antzeko material suharberetatik hurbil, eta ez sekula piztuta utzi lotan zauden artean.
  • Hainbat egunetarako etxetik alde egin behar baduzu, itxi gasaren giltza guztiak.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du