Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Editoriala

Λ

CONSUMERen iritzia: Listeria eta osasuna

Listeriosi brote batek zazpi hildako eragin ditu Frantzian eta alerta piztu du Europako Batasunean, epidemia hori hainbat jakirekin erlazionatzen baita. Drama honen atzean dagoen bakterioa oso ezezaguna da oraindik. Hitz egin dezagun bakterio horretaz.

Listeria monocytogenes oso presente dago naturan (lurrean, hondakin-uretan, ibaietako uretan, ganadu-jatekoan, intsektuetan, gizakiaren hesteetan...). Horregatik, berarekin bizi beharra dugu, baina zoritxarrez, elikagaien industriako osasun kontrolak ez dira erabat eraginkorrak bakterio horren aurka. Hainbat elikagaitan antzeman da listeria: barazkietan, esne gordin eta eratorrietan, izozkietan, arrautzetan, haragi gordin edo gutxi egindakoetan, arrain gordin eta keztatuetan eta plater onduetan.

Listeriak osasun arazo larriak eragin ditzake, batez ere emakume haurdun, haur txiki, adineko, diabetiko, minbizidun, transplantatu eta hiesa edo beste inmunoeskasiak dituztenengan. Arrisku talde horiei gazta fresko eta krematsurik eta jaki gordin edo ongi egin gaberik ez hartzea gomendatzen zaie. Eta aurrez prestaturiko platerak ia irakite puntura arte berotzea kontsumitu aurretik.

Egia esan, listeriak oso toxikazio gutxi eragiten du gizakietan. Eta bakterio patogeno horren kopuru handiak izan behar dituzte hori gertatzeko; kopuru txikiak ez du arazorik sortzen. Bakterioa izateko arriskurik gehien duten produktuak ugalketarako baldintzetan ez edukitzen saiatu beharko dugu, beraz. Funtsezkoa: hotz-katea ez etetea jakien elaborazio eta banaketan eta kontsumitzailearen etxean. Baina hori ez da nahikoa; elikagaien elaborazio guneetan gutxitu egin behar da listeriaren presentzia. Presazkoa da industriak eta agintari publikoek behar diren neurriak hartzea bakterio horrek kontsumitzaileen osasunean arazo gehiago sor ez dezan.


Eduki honen erlazioak


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto