Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Haur programazioa: Kalitate tekniko kaskarra eta arreta gutxi hedatzen diren baloreen inguruan

Ikerketa nola egin den. Metodologia eta konparaketako taula

Azterketako hamaika telebista kateetako bakoitzean, larunbat, igande eta lanegunetan ematen diren haur eta gazte programak aztertu dira. Zehazkiago esanda, martxoko lehen hamabost egunetan zehar emitituriko programak grabatu ziren, 103 ordu guztira. CONSUMER ekohan teknikariek guztira 38 programa aztertu dute, marrazki bizidunetako 182 film eta irudi errealeko 26 telesail. Azterturiko eduki horretan 18 programa desberdin daude, irudi errealeko 20 telesail desberdin eta marrazki bizidunetako 101 film desberdin.

Honako kateok aztertu dira: TVE 1, La 2, Antena 3 eta Tele 5. Gainerakoak erkidegoetan emititzen dira, Valentziako telebista, eta horren barruan Canal 9, eta Kataluniako telebistan Canal 33. Andaluzian Canal Sur eta Euskal Telebistan ETB 1. Txosten honetan Telemadrid eta Galiziako telebista ere sartu dira. Canal Plus katearekin osatzen da azterturiko kateen zerrenda.

Azterketatik kanpo utzi dira helduentzat bakarrik diren telebista saioak eta ikus-entzule guztiei zuzenduriko programa edo telesailak eta baita gaueko hamarretatik goizeko seietara bitartean emitituak, ordu-zerrenda hori teorian behintzat 4 eta 12 urte arteko ume bati dagokionetik kanpo geratzen da.

Telebistako programa eta serie bakoitza aztertzeko galdetegi bat bete da programei buruz eta beste bat marrazki bizidun eta irudi errealeko telesailei buruzkoa. Galdetegiak prestatu eta CONSUMEReko ,teknikariek bete aurretik, galdetegi horretako galdera bakoitzaren planteamenduak Dolores Rico haurren programazioko adituak eta telebista kate bateko parrilako Marketing arduradunak aztertu zituzten. Marketing arduraduna horren eginkizun nagusia audiometriak eta kate horretako programazio estrategiak egitea da. Gainera, haur psikologiako adituekin kontsultatu da eta baita CONSUMER aldizkariko Azaleko Gaietarako hainbat urtez aholkulari den Append ikerketa eta marketing enpresa ere.

Balorazio sistemak bi zutabe nagusi ditu: kalitate artistiko eta baloreenganako interesa (elkartasuna,. berdintasuna, adiskidetasuna, askatasuna, ingurugiroarekiko errespetua, desberdina denaren integrazioa ...) eta hedatzen dituzten kontrabaloreak (indarkeria, sexismoa, desberdina denaren bazterketa, arrazakeria, xenofobia, kontsumismoa...). Gainera, haur programazioaren bidez haurrei iristen zaien publizitatea ere aztertu da.

Edukien interesa eta kalitate artistikoa hiru ataletan antolatzen da: gidoia, errealizazioa eta produkzioa eta hizkera.

Gidoian, halaber, bost puntu aztertu dira: elkarreragin maila edo aurkezleek publikoarekin harremanetan izateko duten maiztasuna, programaren barruan sartzen den erreportaje edo elkarrizketa kopurua, tarte bakoitzean jorratzen diren gaiak eta programaren barruan tartekatzen diren lehiaketetako gaiak. Azkenik, marrazki bizidun eta irudi errealeko telesail kopurua. Hizkuntzari dagokionez, beste hiru aldagai aztertu dira. Lehena ahozko espresioa da, -aberatsa, erdipurdikoa ala pobrea den-; beste bat gramatikaltasunari eta hiztegiari dagokiona - beti zuzenak edo kasu banaka batzuetan edo modu orokorrean akastunak diren. Hirugarren aldagaia koletilen erabilpena eta maiztasuna da. Azken batean, atal honetan kontuan izan da programako aurkezleek ikusleekin duten harremana eta elkarreragin horren kalitatea. Irizpide berbera jarraitu da programaren barruan sartu diren erreportaje eta elkarrizketekin ere.

En Gune horietako bakoitzaren barruan sartzen diren gaiek balorazio desberdina jaso dute asmoen arabera. Ez dira berdin baloratu entretenimendua besterik bilatzen ez duen telesaila edo programa eta ingurugiro edo kultura arloko gaiak edo gai hezitzaileak jorratzen dituena. Era positiboan baloratu da programa beraren barruan marrazki bizidunetako eta irudi errealeko telesailak sartzea, ona baita estilo biak bateratzea eta fantasiazko pertsonajeak bakarrik ez emititzea, irudi errealeko telesailak albora utzita. Erabilitako ahozko espresioa ere izan da kontuan eta baita egitura gramatikalak eta hiztegia ere. Hitz betegarriak erabiltzeko ohitura ere kezkagarria da gazteen artean eta era negatiboan baloratu da.

Kapitulu honen balorazioan, errealizazio eta produkzioari buruzkoan bereziki, txosten hau egiteko aholkularitza teknikoa eskaini duen adituaren iritzi subjetiboa ere sartu da.

Aztertu den bigarren atal nagusia Baloreak eta kontrabaloreak dira; 11 aldagairen arabera kalifikatu da: sexuagatiko bereizkeria zenbat aldiz agertzen den, gizarte bazterkeria, armak zenbat aldiz agertzen diren, indarkeriazko eszena kopurua, eszena horiek etengabe edo noizean behin agertzen diren, hitzezko indarkeria edo soinu bidezko efektuena zein maiztasunekin agertzen den, emakumea indarkeriazko egoeren biktima zenbat aldiz den, jokaera arrazistak, besteak barregarri uztea eta kontsumo jarrerak bultzatzen diren, programaren barruan publizitate amuak agertuz edo ezkutuko publizitatea eginez, -kameran agertu, baina ahoz iragartzen ez dena -.

Sexu bazterkeria eta bazterkeria soziala eta jarrera arrazista ugari agertzea zigortu egin da, jarrera horiek onartzea telebista katearen aldetik zabarkeria izugarria baita. Irizpide berbera jarraitu da, programetan zein telesailetan, besteak lotsagarri uztea bultzatzen denean. Adituen ustez horixe izan liteke gazteen delinkuentziaren jatorrietako bat. .

CONSUMERek ezin izan du albora laga indarkeria eta irudi oldarkorren maiztasuna, ez eta hiltzeko edo zauritzeko balio duten armak agertzea ere, zientzia fikziozkoak barne. Hitzezko indarkeria eta soinuzko efektuetatik datorrena ere aztertu da eta emititzea bezala baloratu da ez emititzea.

Azken urteotan komunikabideek azaleratu duten gizarteko eta etxeko errealitate latzaren eraginez, bereziki kontuan eduki beharrekoa da emakumea indarkeriazko edo oldalkeriazko egoeren biktima azaltzen duten kasuak. Telebistaren bidez jarrera negatiboak islatzeak, beraz, eragin kaltegarria izan dezake adin txikikoaren balore eskalan eta, ondorioz, bere gaur egungo bizitzan eta etorkizunean. Telebista kateek haur programazioaren bidez egiten duten kontsumorako gonbitea ere aztertu da, ezkutuko publizitatea eta programen barruko publizitate amuak aztertuta.

Ezkutuko publizitatea ere baloratu da, hau da, kontsumoko gai bat argi eta garbi marka edo produktu bat identifikatzen duen anagrama irudietan agertzen den unea, inork produktuaren aipamenik egin beharrik gabe. Programan zehar, haur edo gazteentzako tarte gisa eta etenaldien zain egon gabe egiten den publizitatea ere ez da albora laga.

Aztertu den hirugarren eta azken atala telebista kate bakoitzak emititzen dituen publizitate amuak dira. Horretarako, haur programazioan zehar haurrek jasotzen duten publizitate guztia aztertu da, programa edo telesaila hasi aurretik, tartean eta ondoren emititzen dena. Iragarkien iraupena, eten kopurua, programaren harian ematen den publizitatea eta haur eta gazteei zuzendutako programazioan onartezin diren iragarkien kopurua ere neurtu da.

Onartezin jo dira botikak iragartzen dituzten iragarkiak, botikak une oro eta edozein euskarritan haurren eskueratik urruti egon behar dutela uste dugulako. Halaber, desegoki kontsideratzen dira ikuslea erakartzeko erabiltzen diren sexu irudiak ere eta baita katearen programazioko film jakin bat iragartzeko indarkeriazko irudiak erabiltzea ere; alderdi hori zigortu egin da telebista kate bakoitzaren balorazioa egiterakoan. Ezkutuko publizitatea eta programaren barruan egiten dena ere kontuan izan da atal honetan. Ezkutuko publizitatearen agerpena kontuan izan da, hau da, kamerak produktu edo marka bat identifikatzen duen anagrama edo markaren objektua argi eta garbi hartzen duen unea, inork berariaz aipatu beharrik gabe. Programaren barruan egin den publizitatea ere ez da albora laga; hau da, publizitate tarteetara itxaron gabe eta programako atala balitz bezala, publizitatea egitea.

KONPARAKETAKO TAULA

Telebistetako haur programazioa, azterturik
Katea Izena del programa Interesa eta kal. teknikoa Baloreak eta kontrabaloreak Amaierako nota Amaierako balorazioa
Guztira Guztira
TVE 1 TPH Club 5,02 1,75 3,38
PEQUE PRIX 5,60 9,33 7,46
EL CONCIERTAZO 6,55 10 8,27
(EL MAGO DE LOS SUEÑOS) 6,88 6,75 6,81
(LA FAMILIA ADDAMS) 5,63 6,9 6,26
(CONOR- EL RUGIDO) 6,88 0 3,44
TVE 1re bataz besteko nota 6,09 5,79 5,94 Ona
CANAL SUR La Banda del Sur 3,45 2,01 2,73
(EL CAPITAN FUTURO ) 4,17 3,70 3,93
(ASTERIX Y OBELIX) 4,38 6,20 5,29
CANAL SURen batez besteko nota 4,00 3,97 3,98 Txarra
LA 2 TPH Club 5,74 8,70 7,22
(DIBUJOS ANIMADOS) 6,25 10,00 8,12
YAKUTAKE 4,09 4,60 4,34
TVE 2ren batez besteko nota 5,36 7,80 6,56 Ona
TELEMADRID Cyberclub 3,38 3,36 3,37
TELEMADRIDen batez besteko nota 3,38 3,36 3,37 Txarra
ANTENA 3 Club Megatrix 3,80 2,43 3,11
(NADA ES PARA SIEMPRE) 3,23 0,00 1,61
(SALLY LA MAGA) 5,21 5,10 5,15
ANTENA 3en batez besteko nota 4,08 2,51 3,29 Oso Txarra
CANAL PLUS Pim Pam Plus 5,06 0,00 2,53
NO VA MAS 5,48 4,00 4,74
(FRIENDS) 5,83 6,20 6,01
CANAL PLUSen batez besteko nota 5,46 3,40 4,42 Erdipurdikoa
TELE 5 Club Disney 5,36 2,65 4,00
(POKEMON) 2,71 0,00 1,35
(RIN TIN TIN ) 4,17 3,40 3,78
(SUPERHUMAN SAMURAI ) 3,33 0,20 1,76
(WALKER ) 4,58 0,00 2,29
(NIKITA) 4,58 0,00 2,29
(AL SALIR DE CLASE) 2,92 4,00 3,46
TELE 5ko batez besteko nota 3,95 1,46 2,70 Oso Txarra
CANAL 9 Babala Club 4,29 5,27 4,78
(SCOOBY DOOBY "¿DONDE ESTAS?") 5,63 10,00 7,81
(EL PRINCIPE DE LA ALHAMBRA) 7,50 4,00 5,75
CANAL 9ren batez besteko nota 5,81 6,42 6,11 Ona
TVG Xabarin Club 4,49 2,95 3,72
TVGen batez besteko nota 4,49 2,95 3,72 Txarra
ETB-1 Superbat 4,50 0,60 2,55
(DENNIS) 5,63 0,00 2,81
(GIJOE) 5,63 4,90 5,26
(LAZKAO TXIKI) 5,73 0,00 2,86
(PARKER LEWIS) 6,67 10,00 8,33
KTM 4,35 2,80 3,57
BARRE BUSA 4,76 6,10 5,43
ETB-1en batez besteko nota 5,30 3,49 4,40 Erdipurdikoa
CANAL 33 Club Super 3 4,79 8,22 6,50
DRAGON BOLA 5,42 0,00 2,71
YO TENGO DOS PADRES 5,94 10,00 7,97
CINTURON NEGRO 5,83 10,00 7,92
EL JUEGO DE VIVIR 5,63 10,00 7,81
SPUTNICK 5,12 10,00 7,56
CANAL 33ren batez besteko nota 5,45 8,04 6,75 Ona
Batez besteko nota 4,65 Erdipurdikoa
Publizitatea haurren programetan
Azterturiko haur programazioaren denbora analizada Kontabilizaturiko iragarkien denbora guztira Publizitatearen portzentajea haur programazio osoarekiko
TVG 475minutu 9minutu %1,8
Canal 9 480minutu 12minutu %2,5
Canal Sur 547minutu 18,5minutu %3,4
Telemadrid 450minutu 17,5minutu %3,9
Canal Plus 360minutu 15,5minutu %4,3
Canal 33 640minutu 37,5minutu %5,8
ETB 1 550minutu 66,5minutu %12,1
TVE 1 630minutu 78minutu %12,3
LA 2 355minutu 48minutu %13,6
Antena 3 740minutu 116minutu %15,7
Tele 5 950minutu 164minutu %17,3
Batez bestekoa guztira %8,4

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto