Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Haur programazioa: Kalitate tekniko kaskarra eta arreta gutxi hedatzen diren baloreen inguruan

Telebistak merezi du jasotzen duen kritika

Lolo Rico. Telebistako haur programazioko aditua

  Telebistako irudiari duen balioa ematen diot, bere zeinu sistemaren anbiguotasuna eta zinemaren -zazpigarren artearen- aldean duen kalitate kaskarra ere aitortzen dudan arren. Hizkera propiorik sortzen asmatu ez izana da telebistaren drama. Izan ere, denbora eta espazioari lotutako kontuetan izan ezik, ez du asmatu hizkera propiorik sortzen eta denbora eta espazioaren zentzuan ere aldatu egin du gure izaerak berezko duena eta gure ametsetako denbora eta espazioaren ikuspegiaren antza hartu du. Zineak bezala, telebistako irudi elektronikoek ere eragina dute gugan, nolabait esatearren gure adimena horien arabera egokituta baitago. Distantzia geografikoaren eta denboraren hesiak gaindituta lehen pentsaezina zena ikusteko aukera dugunez, gure pentsamendua eta munduaren pertzepzioa nabarmen desberdina da beste mende batzuetako gizakienaren aldean.

Telebistak eta bertako programek sentimenduetara bidaltzen gaituzte etengabe, baina ez Descartesek esan zuen bezala "arimaren emozio eta izpirituaren mugimenduren batek eragin, eutsi eta indarturiko gisa", batez ere instintiboa denari eragiten dioten aldartearen aldaketa gisa baizik. Bultzatu beharrean, zentzuak kontrolatu egin behar lituzke horiek, ikuspegi estetikotik zein etikotik hautatu ahal izateko. Gaur egun ikus-entzunezkoetan teknika menperatzea da nagusi, baina sormena gutxitu egin da. Telebistan, agian Estatu Batuetako industriako materialez hornitzen delako (zinema eta telesail komertzial hutsez, horien artean haur eta gaztetxoei zuzendutako kalitate txar-txarreko filmez), moda-modan dago hori.

Telebista edozein etxetako altzaria da. Etxe askotan etengabe piztuta izaten da, irudiak, hitzak, musika eta soinu efektuak emitituz. Telebistaren aurrean garatzen da eguneroko bizitza eta telebista ikusteak ez du inolako mugimendu, arreta edo ahaleginik eskatzen; telebista ikustea keinu automatiko bihurtu da eta zenbat eta gehiago ikusi, beldur naiz orduan eta gaitasun gutxiago izango dugula gogoetarako eta iritzi kritikorako. Ume askok metraileta hotsez lagundurik jaten du mokadu bakoitza, polizien sirena eta borroken hotsekin lokartzen da eta marrazki bizidunetako ahots bizien erritmoan egiten ditu etxeko lanak.

Telebistan sartuz egiten dute jolas, pantaila txikian gertatzen diren ekintzetan beren buruak proiektatuz eta bertako pertsonajeekin identifikatuz. Pantailaren bidez, telebistaren erritoa sartzen du eguneroko bizitzan. Eta errito hori indartu egiten du existitzen den eta hurbil den arren zer teknika duen eta nola funtzionatzen duen ez dakigun horren magiak. Inork ez dio jartzen bere buruari helburu gisa telebista ikustea. Hala ere, gizakiaren edozein ekintzak helburu kontzientea izan behar du. Automatismoak ez du helbururik izango edo helburua ez da behintzat ekintza arrazionalaren izaera berekoa izango. Kontraesanaren aurrean gaude hemen: beraz, bere eginkizuna betetzen du telebistako aparailuak, irudiak eta soinuak emititzea alegia eta eguneroko bizitzako altzari bihurtu du ohiturak. Telebista pizturik izatea ekintza hutsala da. Hala ere, gai honetaz ezer ez dakitenentzat uhinen transmisioa oraindik ere misterioa denez, magikotasun eta lilura sentimendua inkontzientean geratzen da. "Irudiak menpera ditzaket", esaten dio haurrak bere buruari zapping egiten ari denean (horregatik izaten dute hain gogoko tresna eskuan izatea), "eta, beraz, nire pertsonaje gogokoenek adina botere daukat.

Haiek baino gehiago, aise lortzen baitut pertsonaje horiek nire esanetara jartzea. Parte hartzen dut mirakuluan". Eta "mirakuluak" kutsatu egiten du mundu erreala, etxeko eremua eta eskolakoa, familiakoak eta irakasleak ordezkatuz. Izan ere, konturatu gabe, telebistaren eta ikuslearen arteko harremana handitu egiten da. Mirarizkoa zena, gero eta errealago bihurtzen da, irrealtasuna baitoa sortuz, izateko eta ikusteko modu berri bat ematen diguna. Horrela, "joko" horren erritualak axolagabekeria sentiarazten dio haurrari inguruko guztiaren eta bertan bizi direnenganako. Makina fetitxe bihurtu da, oso harreman estua sortzen da eta espazio eta denbora errealari ametsetakoa nagusitzen zaio.

Telebistak, gertaera batzuk kontatu eta beste batzuk nahita ezkutatzen ditu, bere isiltasuna kontatzeko modu zehatza dakienaren eraginkortasunarekin ezkutatu ere -askorentzat telebista "ateratzen dena" besterik ez da existitzen-; horrez gain, baina, telebistak sortu egiten ditu gertaerak, benetan gertatzen ez diren errealitatearen itxurak egin edo gure mundua aldatu egiten du, eta errealitatea hutsal eta ikuskizun bihurtzean. Programa jakin batek salbuespen bihurtzeko asmoa izan arren, hutsal bihurtzen da telebistako parrillan sartzean. Errealitate hutsaldua da, guztion eskura jarria, kontzientziak bateratu eta prekariotasun intelektualean guztiok berdintzen gaituena. Niretzat, ez dago ia desberdintasunik telebistako programen eta publizitatearen artean. Telebista-altzariak merkatuarekin bat datorren fikziozko pertsonaje bihurtzen gaitu guztiok (batez ere haurrak eta nerabeak, defentsa gutxiago baitute), mundu erreala deuseztatuz eta mundu horrekiko konpromisorik hartzea eragotziz.

Mundua ulertzeko eta gainerako gizakiekin erlazionatzeko funtsezko kodea, beste kodeentzat eredu gisa balio duena, hitza da. Gizakia izaki hiztuna da oraindik. Tradizioz, idazmenaren bidez iristen zen pertsona pentsamendura. Orain irudiaren bitartez iristen gara batez ere. Baina telebistak ahozko unibertso bat ere sortu du, oinarri-oinarrian harridura, interjekzio eta esaldi zatikatu eta hautsiz osatua, irudien abiadak ezinezko egiten baitu lengoaiaren egitura bere lege propioen arabera garatzea. Gazteek telebistako jerga imitatzen dute eta nerabeen hizkerarik arruntena da horren emaitza: hautsia, baliabidetan ezin pobreagoa, zatikatua, akastuna eta masifikatua.

Bestalde, telebistak informazio asko ematen duela dirudi. Baina ematen dituen ezagutzak loturarik gabeak eta sailkatuak dira eta eragotzi egiten dute jakintza egituratua eskuratzea. Prozesu intelektual sekuentziala behar du, tradizioz idazketarekin lotua eta telebistak jakintza iturri ia bakar gisa aldatu egiten duena, fragmentazioan eta instantekotasunean oinarritzean. Barruan sartzen den guztia haragia bezala xehe-xehe egiten duen makinaren parekoa da telebista eta tratamendu berbera ematen dio metrailetak etengabe tiroka dituen akziozko filmari, publizitateari edo munduko goseari buruzko erreportaje bati.

Dena bateraturik geratzen da haragi xehatu formarik gabean eta produktu bakoitza telebistako emisioa den osotasun homogeneo horretako zati bihurtzen da. Egunean zehar hainbeste irudi kateatu eta pilatzen da ezen, ezinezko baita sailkatu eta irakurketa arrazional eta koherenterik egiterik. Nagusi dira akzioko eszenak, ekintza indarkeria eta agresibitatearekin parekatzen duen azpiproduktuan, ia kirol ikuskizun bihurtzeraino. Horrela, gure sentsibilitatearentzat jasanezin liratekeelako errealitatean ikusi nahi ez genukeena -kaleko borroka bat, besterik gabe-, telebistan onartu egiten dugu, egiazko zentzua galdu egiten duelako; indarkeria ezereztu egin da. Jarraipenik gabeko hainbeste irudi ikusteak (horrelakoak izaten dira haurren programa-edukiontziak, irizpide komertzialekin pentsatuak; audientzia erakartzea baita funtsezko helburua); irudiak ikusteak, beraz, ezinezko egiten du zorroztasunez ikusi eta errealitatea bereiztea, bi eragiketa horietarako ezinbestekoa baita ezagutzen den hura objektibo eta unibertsal bihurtzeko gaitasuna, jarrera kritiko eta epaitzailez bereganatzeko.

Horrela, gure sentsibilitatearentzat jasanezin liratekeelako errealitatean ikusi nahi ez genukeena -kaleko borroka bat, besterik gabe-, telebistan onartu egiten dugu, egiazko zentzua galdu egiten duelako; indarkeria ezereztu egin da. Jarraipenik gabeko hainbeste irudi ikusteak (horrelakoak izaten dira haurren programa-edukiontziak, irizpide komertzialekin pentsatuak; audientzia erakartzea baita funtsezko helburua); irudiak ikusteak, beraz, ezinezko egiten du zorroztasunez ikusi eta errealitatea bereiztea, bi eragiketa horietarako ezinbestekoa baita ezagutzen den hura objektibo eta unibertsal bihurtzeko gaitasuna, jarrera kritiko eta epaitzailez bereganatzeko. Ikusten ari garenaz gogoeta egiteko ezintasunak zailago egiten du ezagupenak behar bezala gorde eta zergatiak eta efektuak analizatzea. Haurrei, zoritxarrez, irudiak dekodifikatzeko zailtasunak eragotzi egiten die errealitatea eta fikzioa bereiztea eta moteldu egiten da pertsona jantzi, pentsakor, kritiko eta aske gisa garatzeko prozesua.

Publizitatea haur programazioan

Telebista kateek publizitatez betetzen dute haurrei zuzenduriko programazioaren %9,5 batez beste (programen aurreko eta ondorengo tarteak barne). Estatu mailako kateek sartzen dute publizitate gehien haur programazioan. Tele 5 da lehena, haur eta gazteentzako programazioaren denboraren %17,3 eskaintzen baitie iragarkiei. Bi puntu portzentualetara Antena 3 dago, eta tarte berera La 2 katea, TVE 1 kateak baino puntu bat gehiagorekin. Erkidegoetako kateen artean, ETB 1 kateak sartzen du publizitate gehien haur programazioaren barruan eta hurrengoa oso urruti dago, zazpi puntura, hain zuzen Kataluniako Canal 33 telebista katea. Atzetik Telemadrid eta Canal Sur bi puntuko aldearekin. Ranking horren amaieran Valentziako telebistako Canal 9 eta TVG galiziarra daude, haur programazioaren %2,5 eta %1,8 besterik ez baitiote eskaintzen, hurrenez hurren. Canal Plusen kasuan, haur programazioaren zati handi bat estatu mailan abonatuek baino ikusi ezin duela, publizitate portzentajea (%4,3) hurbilago dago telebista autonomikoen kasutik estatukoetatik baino. Emisioaren etenaldi kopuruari dagokionez, Canal 9 Valentziakoa izan zen bat ere etenik izan ez zuen bakarra. Atzetik Canal 33, eten gutxien egiten duenetakoa. Txanponaren beste aldea Telemadrid eta Antena 3 dira, horiexek eteten baitute programazioa sarrien publizitateari leku egiteko.

Iragarki onartezinak eta horien kokapena programa eta kateka.

Azterturiko telebista kateen %54k emititzen du haur eta gazteentzako programazioan onartezin kontsideratzen den iragarkiren bat. Botiken iragarkiak agertzen dira, baina zorrotz zaintzen da alkoholdun edariak eta tabakoa iragartzeko debekua. Haur eta gazteen programaziorako onartezin kontsideratu dira botiken iragarkiak. Hain zuzen ere gomendio orokorrak "botikak haurren eskueratik urruti" edukitzea bada, hori edozein une edo euskarritan errespetatu behar dela uste dugu, txikienei zuzendutako telebista programazioa barne. ETB 1, Galiziako Telebista, Antena 3 eta Tele 5 kateek bakarrik emititu zuten botiken iragarkiren bat haurrentzako programazioaren barruan. Bistan da sexua esplizituki agertzen duten irudiak baztertu egin behar direla haurren programazioren ordutegitik. Hala ere, Canal 33 kateak Sputnik musika programaren etenaldi bakarrean bikote bat "era azeleratuan amodioa egiten" erakusten duen telefoniako iragarkia sartu zuen.

Kateen programazioan emititu behar diren filmei buruzko publizitatean, indarkeriazko irudiak edo gaztetxo bat arrisku egoeran erakusten dutenak ere iragarki onartezin kontsideratu dira haur eta gazteen programaziorako. Horretan akatsa egin dute Telemadrid, Antena 3 eta Tele 5 kateek. Azken horretan iragartzen den film batean adin txikiko bat arriskuan ageri da, hain zuzen bahiturik dagoelako.

ETB 1:

  • "Barre Busa" : botika
  • "Barre Busa": beste botika bat
  • KTM (astelehena): Oraldine (botika)
  • Superbat (larunbata) Dragoi Basatia": Oraldine (botika)

TVG:

  • "Xabarin Club" (ostiral arratsaldea): Oraldine (botika)
  • "Xabarin Club" (ostiral arratsaldea): Frenazeltz (botika)
  • Xabarin Club (ostiral arratsaldea): Frenazeltz (botika)

CANAL 33:

  • Sputnik (igandea): Jazzfree, telefoniari buruzko iragarkia da, bikote bat ohean nabarmen amodioa egiten, presaka-presaka.

>ANTENA 3:

  • Nada es para siempre (astelehena): Micebrina (elikadura-osagarriak).
  • Nada es para siempre (larunbata): Ceregumil (elikadura-osagarriak)
  • Club Megatrix (larunbata): Micebrina (konplexu indartzaileak)
  • Club Megatrix (larunbata): eztarriko minarentzako tonikoa (botika)
  • Club Megatrix (larunbata): eztarriko minaren kontrako pastillak (botika)
  • Club Megatrix (larunbata): Micebrina (elikadura-konplexuak)
  • Club Megatrix (larunbata): Ceregumil (elikadura-konplexuak)
  • Club Megatrix (larunbata): La jungla de cristal 2"filmean indarkeria handiko irudiekin.

TELEMADRID:

  • Cyberclub (larunbata), "Los superhéroes": "El planeta de los simios" filma iragartzen da, jazarpen eta torturen irudiekin.
  • Cyberclub (igandea), "Los superhéroes": "El planeta de los simios" filma iragartzen da, gizakiei egindako iseka eta torturen irudiak azaltzen dituena.
  • Cyberclub (igandea), "James Bond Junior": "El planeta de los simios" filma iragartzen da, gizakienganako jazarpen, tortura eta irainak erakusten zituena.
  • Cyberclub (igandea), "Fantasías animadas de ayer y hoy": "El planeta de los simios" filma iragartzen da, jazarpen, irain eta torturak erakusten dituena.
  • Cyberclub (igandea), "Tom y Jerry Kids": "El planeta de los simios" filma iragartzen da, jazarpen, irain eta torturak erakusten dituena.
  • Cyberclub (igandea): "El planeta de los simios" filma iragartzen da, gizakienganako jazarpen, irain eta torturak erakusten dituena.

TELE 5:

  • Walker" 1: Ceregumil (botika)
  • Walker" 1: "Tiempo límite" filma iragartzen da, haur baten bahiketari buruzkoa.
  • "Walker" 1: "Sin escape" filma iragartzen da, oso irudi bortitzak dituena.
  • "Walker" 1: "Asesinos" filma iragartzen da, indarkeria handiko irudiekin.
  • "Walker" 1: Bio Centuri (botika). Bi aldiz agertu zen iragarkia.
  • "Walker" 2: "Tiempo límite" filma iragartzen da, haur baten bahiketari buruzkoa.
  • "Walker" 2: "Sin escape" filma iragartzen da, indarkeria handikoa.
  • "Walker" 2: botika bat iragartzen da, Aspirina, bi aldiz.
  • "Nikita": Oraldine (botika)
  • "Nikita": Ceregumil (botika)
  • "Nikita": Couldina (botika)
  • "Nikita": "Sin escape" filma iragartzen da, indarkeria handikoa.
  • "Nikita": "Asesinos" filma iragartzen da, oso irudi bortitzekin.
  • "Al salir de clase": "Sin escape" filma iragartzen da, oso irudi bortitzekin.
  • "Pokemon" 1: "Tiempo límite" filma iragartzen da, haur baten bahiketari buruzkoa.
  • "Pokemon" 4: "Tiempo límite" filma iragartzen da, haur baten bahiketari buruzkoa.
  • "Rin Tin Tin" 2: "Tiempo límite" filma iragartzen da, haur baten bahiketari buruzkoa.
  • "Superhuman samurai" 2: "Tiempo límite" filma iragartzen da, haur baten bahiketari buruzkoa.
  • Club Disney (larunbata): "Tiempo límite" filma iragartzen da, haur baten bahiketari buruzkoa.
  • Club Disney (igandea): "Tiempo límite" filma iragartzen da, haur baten bahiketari buruzkoa.
  • Club Disney (igandea): "Sin escape" filma iragartzen da, oso irudi bortitzekin.

Publicidad encubierta y su ubicación por programa y cadena

Ezkutuko publizitatea eta horren kokapena programa eta kateka
Ezkutuko publizitate gisa hartzen da kamerak argi eta garbi kontsumoko objektu bat marka eta guzti agertzen denean edo produktu edo markaren batekin identifikatzen den anagramaren bat agertzea, inork aipatu ez arren. Tele 5, Club Disney programan zehar, Nestlé txokolate tableta bat agertzen da. ETB 1en, KTM programan zehar, pilotari baten kamiseta jartzen da mahai gainean eta bertan BBVA finantza entitatearen anagrama. TVGn, Xabarin Club programan zehar, Pescanova marka agertzen da.

Publizitate konbentzionala (babeslea edo iragarkia) haur programaren barruan txertatua

Publizitate hau programaren hariaren barruan egiten da, publizitate tarteei itxoin gabe, programaren atal edo edukia balitz bezala. TPH Club (La 2), Barre Busa (ETB1), Club Super 3 Canal 33koan eta Antena 3eko Club Megatrix-en ikusi da.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto