Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Haur programazioa: Kalitate tekniko kaskarra eta arreta gutxi hedatzen diren baloreen inguruan

Marrazki bizidunak

 Asko dira onak.CONSUMERek onentzat aukeratu dituenak Micky Mouse, Tom eta Jerry eta Pantera Arrosa dira. Micky saguaren marrazki bizidunek, kalitate handia izateaz gain, estilo jakin bat markatu dute eta badirudi betiko direla. Tom eta Jerry: Diseinu eta animazioaren aldetik kalitate paregabea. Marrazki bizidunen sail honek bete betean biltzen ditu animazioko arauak: batak besteari egiten diotena egiten diotela, sekula ez da ezer gertatzen. Biktima berehala pizten da. Ez dago zauririk, ez odolik, ez heriotzik. Protagonisten ekintzek ez dute eragin txarrik eta ez dago errudunik. Pantera Arrosa, berriz, nahasmenaren eta zorroztasunaren ordezkari da. Gainera, hainbat irakurketa maila egiteko aukera eskaintzen du.

Marrazki bizidunetan gomendagarri ez direnen artean, Pokemon, Pesadillas eta Power Ranger aipatu behar. Pokemon-en kasuan, ezinbestez bi identifikazio ereduren artean aukeratu behar dute haurrek eta zein baino zein okerragoak dira: Pokemon-ak edo horien jabeak. Zomorrotxoekin identifikatu ohi dira, jabeen agresibitatez betetako aginduak bete behar dituzten zomorroekin. Azkenean jabeak guraso eta irakasleekin lotzen dituzte umeek. Eta izu-ikaraz bizi dezakete Pokemon-tarren arteko borroken eta pertsona helduen gogoko izateko lehian aritzeko sentitzen duten behar bortitzaren arteko paralelismoa.

rudi errealeko telesailak

CONSUMERen aburuz, eta kalitate teknikoko eta baloreen transmisioko irizpideak ezarri ondoren, honako hauek dira telesail onenak: La familia Adams (baikorra da, graziaz desmitifikatzen ditu beldurra eta bere sinboloak eta umore handikoa da. Eta barre egitea oso osasungarria da) eta Pipi Calzaslargas, literatura tradiziorik onenean oinarritua eta produkzio osokoa, haurrek oso gustuko dute; eredutzat hartzen dute Pippi eta ikuskizuna amaitzen denean berriro ere bera izatera itzultzen da haur bakoitza, baina gehienetan pixka bat aske, alai eta biziago. Aurreko biak salbuetsita, gainerako telesailak erdipurdikoak edo txarrak dira. Eskasenen artean, "Nada es para siempre", "Al salir de clase" eta Nikita daude, denak ere gazteentzakoak. Lehen biak antzekoak dira: ordubeteko telesail dramatikoak, bideo euskarrian. Telesail horietako gidoietan ez da talenturik antzematen eta gazte protagonistek istorio sinestezinak bizi izaten dituzte. Elkarrizketak irrealak dira, protagonistak ez dira bat ere sinesgarriak eta, orokorrean, telesailak ere ez dira sinesgarriak. Eta haurrei eskaintzen zaizkien ereduak kaxkarinak eta azalekoak dira. Nikita desberdina da. Zinemako euskarrian egina dago eta baditu baliabideak eta bitarteko teknikoak. Ongi egina dago eta akzioa etengabea da. Anbiguotasun etikoa -pertsonaje onak gaiztoak bezain gaizto dira- eta emakumearen tratamendua ez dira gomendagarriak. Gainera, indarkeria fisiko eta psikologiko argia nagusitzen da agertzen diren pertsonajeen artean. Egia esan, gidoiek zuzen betetzen dute asmoa: jite erotikoko komiki baten moldaketa da Nikita.

Gurasoentzako aholkuak

  • Haurrek telebistaren aurrean ematen duten denbora kontrolatu egin behar da, baina ez erlojua eskuan hartuta, programazioa aztertuta baizik. Hautatu programak kalitatearen, edukien interesaren eta haurraren atseginaren arabera eta haurrari aukeratzen utzi adina eta behar den irizpidea baldin badauka.
  • Haurrek ez dute telebista bakarrik ikusi behar, ez beti behintzat.
  • Gurasoek informazioa bilatu behar dute seme-alabek ikusten dutenaz. Eta pazientziaz eta arrazoi sendoz argumentatu programa bat eurentzat zergatik den edo ez den egokia. Eta desegokitzat jotzen ditugun emisio edo eszenak ikusten badituzte (dena delako arrazoiagatik), eurekin egotea da onena: horrela erantzun egin ahal izango diegu haurren zalantzei edo ikusten ari direnari buruz komentarioak egin.
  • Telebistaren erabilera larregikoaren aurrean, eskaini haurrei irakurgaiak, ekintzak, jolasak, etxeko elkarrizketa giroa, lagunekin egoteko aukera.
  • Haurren logelan ez da telebistarik izan behar.
  • Izan gaitezen seme-alabentzat eredu eta egin dezagun telebistaren erabilera zentzuduna. Irakurri, seme-alabei entzuteko eta eurekin hitz egin eta jolas egiteko astia hartu.
  • Ez eduki telebista piztuta haurrak jaten, jolasean edo etxeko lanak egiten ari denean. Ez eta lotarako ere.
  • Telebista ez da sartu behar sari eta zigorren mekanismoan.

Programak epaitu eta aukeratzeko:

  • Fikzioa bada - filma edo marrazki bizidun nahiz irudi errealeko telesaila- aztertu egin beharko da kontatzen den istorioa, jorratzen den gaia, garapena eta akzio dramatikoa. Baita irudiaren aldetik duen kalitatea ere. Eta, azkenik, haur programazioaren inguruko publizitatearen kopurua eta kalitatea. Edukiei dagokienez, pertsonajeak nolakoak diren aztertzea komeni izaten da. Azter ditzagun portaerak: bortitza edo oldarkorra da? Atsegina eta tolerantea? Sexista? Jarrera diskrimitzaileak izaten ditu? Eta sortzen digun erreakzioa eta proposatzen den identifikaziorako modeloa nolakoa den aztertu. Gauza bera egin daiteke publizitatearekin ere. Komenigarria izaten da atera ditugun ondorioak haurrei komentatzea -zorroztasun larregi gabe eta era atsegin batean- eta eurak ere gogoeta egitera gonbidatuz, telebista era arrazional eta kritikoan ikusi behar baita eta hori ere ikasi egiten da.

Haurrentzako telebista askoz hobeto egin daiteke

  • Telebistak leiho handi bat irekitzen du mundura eta haurrentzat tresna sozializatzaile, informatzaile eta entretenigarri paregabea da (erosoa eta merkea delako eta etxe guztietan dagoelako), ongi erabiliz gero. Eta haurrentzat programa interesgarriak, atseginak eta guraso eta hezitzaileek ezarri nahi duten balore sistemarekiko kontraesanik gabeak (edo gutxienez ez txosten honetan agertu diren bezain kontraesakorrak) baldin badira. Eta ez dezala haurren hizkera hondatu edo espresibitatea murriztu eta umeak kontsumismo neurrigabera bultzatu. Horretan badute erantzukizuna emisoreak, telebista kateak eta bertako profesionalek. Hona hemen hobetzeko moduko zenbait kontu:
  • Telebista kateek interes eta ardura handiagoa jarri behar lukete Club Megatrix, Club Disney eta antzeko edukiontzien kalitate orokorra zaintzeko, arreta handiagoa programak elkarri josteko gidoietan eta hizkuntza lasaiago, landuago eta zuzenagoa erabili. Eta aurkezleak hobeto zuzendu.
  • Eta telesail eta programen blokeak bereiztu "programa zakuen" barruen, adinaren arabera: eskolaurrea, haurrak eta gaztetxoak.
  • Publizitateak (eta helduentzako programazioaren iragarkiek) errespetatu egin behar dituzte ikusle txikienen adina, mentalitatea eta beharrak. Eta programaziotik ongi bereiztu kortinila edo errotulu baten bitartez, haurrak argi ikus dezan publizitate hutsa dela. Programen barruan ez da publizitaterik sartu behar.
  • Telesailen kalitate tekniko eta estetikoa, marrazki bizidun zein irudi errealekoena, hobetu eta zaindu egin behar litzateke, edukien interesa eta baloreen aberastasuna bezala. Gaur egun gure telebistetan ematen dena baino kalitate hobeko produkzioa eskaintzen du merkatuak.
  • Marrazki bizidunetako telesailak eta irudi errealekoak orekatuta eman behar lirateke, irudien intentsitatea eta abiadura kontuan izanda, ikusleari atsedena emateko erritmoa zainduz.
  • Moteldu edo kontrolatu egin behar litzateke alferrikako indarkeria edo arinkeria eta, zeharkakoa izan arren, arrazakeria, xenofobia, desberdina denaren diskriminazioa edo sexismoa bultzatzen duen edozer.
  • Bultzatu egin behar lirateke zenbait balore: adiskidetasuna eta giza harremanak, elkartasuna, bakea, baikortasuna, tolerantzia, umorea, eskuzabaltasuna, sormena, kultura...

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto