Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Organoak ematea: Elkartasunezko egintza batzuentzat, bigarren aukera besteentzat

Transplanteen etorkizuna eta konparaketako taula

El trasplante, paso a paso

  • Balizko emailea identifikatzea. Entzefalo-heriotza edo bihotza geraturik hil da pertsona bat ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean. Historia klinikoa aztertu ondoren, transmititzeko moduko gaixotasunik ez duela izan egiaztatuko da, aurrenik.
  • Organoen ebaluazioa. Organoa emateaz kontradierazpenik ez badago, organo horien azterketa -ekografiez, radiografiez, etab- egingo da, nola funtzionatzen duten eta guztietatik, transplantatzeko egoera egokian zein dauden zehazteko.
  • Entzefalo-heriotza edo bihotza eta arnasketa gelditu direla berrestea. Transplanteetan ez diharduten hiru sendagilek egiaztatuko dute heriotza. Era artifizialean, zendutakoaren odol-zirkulazioa mantentzen da.
  • Familiarekin elkarrizketa. Trasplanteen koordinatzaileak senideekin hitz egingo du ondoren: haien esanetara jarriko da, ahal den guztian laguntzeko eta organoak emateko aukera planteatuko die (nahiz, batzuetan, eskaintza hildakoaren familiartekoek egiten duten). Senitartekoek onartzen badute, baimena idatziz emango da. Ondoren, Transplanteen Erakunde Nazionalari koordinatzaileak albistea jakinaraziko dio: bada emaile bat, prest.
  • Sendagile-taldea osatu eta hartzailea aukeratzea. Balizko hartzailea aukeratzeko hainbat irizpide hartzen dira kontuan: klinikoak (larrialdia), inmunologikoak (odol-multzoaren elkargarritasuna), antropometrikoak (tamaina), lurraldezkoak (organoa zein herritara igorri behar den) eta erauzitako organoaren zain balizko hartzaileek zenbat denbora eman duten.
  • Sendagile-taldea lekuz aldatzea. Eskuarki, sendagile-talde berak organoa erauzi eta transplantatu egiten du. Gibel-transplante batzuk bakarrik egiten dituzte eragiketa horiek bi sendagile-taldek.
  • Erauzketa eta azken balorazioa. Organoak erauzi dituen fakultatibo-taldeak bertan baloratuko du horren bideragarritasuna eta arterietako ebakiak egitean sor daitezkeen arazoak. Transplantea egiteko unera arte, organoa zaintza-disolbakin batean kontserbatzen da, 4° C-ko tenperaturan.
  • Organoa jasoko duen hartzailea prestatzea. Organoa balekoa dela jakinaraziko zaio gaixoa dagoen ospitaleko taldeari, zein ordutan iritsiko den zehazturik, hartzailea prestatzen has dadin.
  • Transplantea egitea. Kirurgi-taldeak -hiru espezialista bihotz-transplantean, bi giltzurrunenean eta lau gibelarenean, batez beste- egingo du, azkenik, ebakuntza eta eragiketa.

Emaile agiria lortzeko

  • Francisco izeneko gizonezkoari gibel eta bihotzaren transplantea egin zioten batera, organismoak bi giltzurrun-transplante errefusatu ondoren.
    Hamalau urtez dialisia egunero egin beharra nozitu eta gero, Franciscori giltzurrun bat transplantatu zioten, baina hamar egun besterik ez zuen iraun. Esan gabe doa epe laburregi hori igarota, giltzurrun ezarri berria ostera erauzi behar izan ziotela. Handik hiru urtera beste bat hartzeko aukera izan zuen: oraingo transplantearen emaitzak sei urte bakarrik iraun zion; orduan huts egiten hasi zenez, kendu egin behar izan zitzaion. Azkenean, transplante bikoitza egin zioten gizonari: giltzurruna ez ezik, gibela ere aldatu behar oraingoan, berea zirrosiak jota baitzegoen, potasio eta urea-desmailen, odol-transfusioen eta beste hainbat arrazoiren ondorioz.
  • Cristóbal Salvadorek55 urte ditu eta giltzurruna 1983an transplantatu zioten (berari egin zioten, arrakastaz egin ere, Espainiako hasiera-hasierako transplanteetako bat). Hungarian 1999ko irailean egin zen Transplantedunen Munduko Txapelketako 5.000 metroko lasterketan brontzezko domina irabazi zuen Cristobalek; 400 metrokoan laugarren sartu zen, eta 1.500 metroko proban seigarren tokian. Bartzelona'98 Transplantedunen Txapelketan ere hartu zuen esku, arrakasta handiagoz: brontzezko eta zilarrezko dominak eraman zituen. Kirolbidearen osagarri, sei maratoi eta hainbat lasterketa herrikoitan parte hartu izana. Cristobalek onartzen duenez, duela zortzi urte arte, kirolean batere jardun gabea zen. Bizia salbatu zion transplanteari esker hasi zen kiroletan -atletismoa, parakaidismoa, hipika eta senderismoa egiten-: orain, jarduera hori ezinbestekotzat jotzen du, transplantedun guztiek hil arteraino hartu behar izaten duten botika-kopuru eskerga nolabait orekatzeko.
  • Xabier Les Costa ere giltzurrun-transplantedun atleta da: bere iritziz, organo txertatua daukan jendea ez da besteak ez bezalakoa. Hori frogatzeko, Sydney'97 Transplantedunen XI. Txapelketan esku hartuta, urrezko hiru domina ekarri zituen etxera: 100 metroko lasterketan, 200 metrokoan (munduko marka hautsita, gainera) eta luzerako jauzian irabazle gertatu baitzen.
    Gibela, bihotza, birikak, giltzurrunak edo antzeko organoak gaixotasun kronikoak jota daudenean, gaixoak jarduera askori uko egin behar izaten dio, kirolari adibidez. Baina, organo salbatzailea hartu duenez geroztik osasuna hobetzen hasten da eta, horrekin batera, ebakuntza egin aurretik galarazi edo debekatuta zeukan guztia egiteko indar eta kemenak zuzpertzen zaizkio transplantedunari. Kirola biziki mesedegarri gertatzen zaie horrelako gaixoei, muskulu-tonu eta arintasunean aurrera egin dezaten eta, aldi berean, hainbat adierazle metaboliko eta funtzional (glukosa, arteria-presioa, kolesterola...) hobetu daitezen. Ziklosporinari (errefusa galarazten duen inmuno-suntsitzaileari) esker, gainera, organorik hartu duten gehientsuentzat gizartean berriro integratzea eta goi mailako kirolean aritzea, aukera ez ezik, errealitate ere bilakatzen da.

KONPARAKETAKO TAULA

Organoak emateari gutxitan egiten diote uko familiek *
URTEA 1999 1998 1997 1996 1995 1994 1993
% UKAPENAK 21,8 21'3 21'7 24'8 24'8 23'6 25

* Estatu espainoleko Transplanteen Erakunde Nazionalak emaniko datuak: organoak emateko moduan zeuzkaten hildakoen senitartekoek emakidari uko zenbat aldiz egin dioten adierazten dute.

Organo-emate eta -transplanteak, zifretan
1998 1999 Gehikuntza
KONTZEPTUAK 1.250 1.334 6,7%
GILTZURRUN- TRASNPL. 1.996 2.023 1,3%
GIBEL- TRASNPL. 899 960 6,8%
BIHOTZ- TRASNPL. 394 336 -3,7%
BIRIKA- TRASNPL. 128 135 5,5%
PANKREAS- TRASNPL. 28 25 -10,7%

* Estatu espainoleko Transplanteen Erakunde Nazionalak agerturiko datuak

Organo-emateak, sexuen arabera:
Sexo %
Gizonezkoa 63,4%
Emakumea 36,6%

* Estatu espainoleko Transplanteen Erakunde Nazionalak agerturiko datuak

Donantes infantiles (niños hasta 13 años)

Kopuru absolutua eta guztirako emaileekiko portzentajeak
Urtea Nº Emaile kopurua % Guztiarekiko
1999 57 4'4%
1998 70 5'6%
1997 52 4'5%
1996 64 6'2%
1995 70 6'7%
1994 76 7'8%
1993 78 8'9%
1992 83 10%

* Estatu espainoleko Transplanteen Erakunde Nazionalak agerturiko datuak

Organo-emaileak, erkidegoka (1999)
CC.AA Nº Total Emateak, milioi biztanleko
Andaluzia 235 31,9
Aragoa 40 33,9
Asturias 37 34,3
Baleares 23 30,3
Kanarias 49 30,6
Kantabria 30 57,7
Gaztela-Mantxa 28 16,4
Gaztela eta Leon 64 25,6
Katalunia 225 36,9
Valentzia Erk. 144 36
Estremadura 24 22,4
Galizia 89 32,5
Errioxa 5 19,2
Madril 189 37,6
Murtzia 30 27,5
Nafarroa 16 30,8
EAE 106 50,7
Estatuan, guztira 1.334 33,64

* Estatu espainoleko Transplanteen Erakunde Nazionalak agerturiko datuak

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto