Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Organoak ematea: Elkartasunezko egintza batzuentzat, bigarren aukera besteentzat

 Ontziratutako elikagaien etiketek oso informazio baliagarria ematen diote kontsumitzaileari: bertan azaltzen diren datuei esker, hartzen dituen produktuen ezaugarriak ez ezik, elikagai horren prezio eta kalitatearen arteko erlazioaz nolabaiteko ezagutza izan dezakeelako.

Kontsumitzaileak lehentasunez elikadura ekonomikoa bilatzen baldin badu, prezioa nagusituko zaizkio gainerako ezaugarriei. Dieta orekatu eta osasuntsuari jarraiki elikatzea aukeratu badu, ordea, behar baino gehiago ordaindu gabe, etiketa arretaz irakurtzea ezinbestekoa izango du.

Noski, produktuak dastatu eta, kontsumo-aldizkarien bitartez, norberak ezin har litzakeen (eta etiketak agertzen ez dituen) ezaugarri edo prestazioez informazioa biltzea ere garrantzi handiko kontua da.

Nolanahi ere, etiketak ematen digun informazioa balio duen hainbestean preziatu behar dugunez, arduraz irakurri behar dugu: bera da indarrean dagoen legeriak elikagai jakin bati ezarritako baldintzak betetzen dituen seinale, fabrikatzaileak kontsumitzailearen aurrean hartu duen konpromisoaren adierazgarria. Arauak, oro har, etiketa argia eta zorrotza izan behar duela xedatzen du, ezaugarri, osaketa, izaera, kopuru, jatorri edo fabrikatzeko moduari dagokionez, kontsumitzailea akatsera inola ere eroan gabe. Ontziratutako elikagaiei buruz bi informazio-mota ematen da: orokorra (denek agertu behar dutena) eta nutrizioari buruzkoa; honakoa aukerazkoa izanik, denek ez dute eskaintzen. Erosi duzunaren funtsezko ezaugarriak ezagutzeko balio dizu informazio orokorrak. Nutrizionalak -betebeharrekoa ez den arren, komenigarria da oso-, elikagaiaren nutrizio-ezaugarriak jakinaraziko dizkio kontsumitzaileari: kaloriak, nutrikariak, zuntz-kopurua, bitamina-mota eta kopuruak, mineral-gatzak, etab.

Funtsezko organoren baten konponezinezko hondamena nozitzen duten hamaika pertsonarentzat (epe ertain edo laburrera, heriotza mehatxu segurua dutelarik), transplantea da azken irtenbidea, bakarra. Horregatik du berebiziko garrantzia organoak emateari dagokion guztiak.

1999 urtean Estatu espainolean guztira eman ziren 1.334 organoei esker (kasuen %85ean, hildako pertsona berari organo bat baino gehiago atera zitzaizkion) ia 3.500 transplante egin ahal izan zituzten sendagileek. Urte osoan zehar, hildako senitarteen organoak emateari zortzi familiatik bik bakarrik uko egin zioten arren, emaileen kopurua oraindik ere ez da organo baten zain daudenen premiak asetzeko bezain bestekoa. Halaz ere, organoak emateaz ari garela, Estatu espainiarra da mundu osoan tasa garaienetako bat agertzen duena (milioi biztanleko, 33 emate: horren aurrean, EEBBek 22 dituzte, 16 Frantzia eta Portugalek, eta 15 Suitzak). Transplanteak egin eta teknologiaren inguruko guztian ere, askoz egoera egokiagoan daude bertako hiritarrak eta, gainera, aldez edo moldez, Estatuan ezin erabil daitezkeen organoak atzerrira igortzen dituzte. Horiek direla eta, munduak "eredu espainiarra" jarraitu behar duela esaten omen da, elkartasunezko ariketa den organoak emate hori atzeraka baitoa atzerrian.

Zergatik ematen dira horrenbeste organo?

Eredu horren arrakasta 1979an estrainekoz eman zen Transplanteei buruzko Legean eta 1980ko Errege Dekretuan garatu ziren ondorengo arautegietan datza: bertan, organoak emateko baldintza aurrerazaleak jasotzen ziren, hala nola doakotasuna, hildako emailearen ustezko adostasuna eta emaniko organoen hartzaileekiko berdintasun-printzipioa (ezin egin daiteke diskriminaziorik sexu, arraza, adin edo egoera sozioekonomikoagatik, alegia). Baina transplanteak egiteko premia gorantz zetorrela eta, medikuntzan eta biologian eginiko aurrerakuntzek erakusten zutenez, araudi haiek egun-eguneko panorama sozial eta biomedikora egokitzeko berrikuntza aplikatu beharra zegoen. Joan den urtarrilaren 5ean indarrean sartu den 2070/99 Errege Dekretu espainiarrak aurreko legeari erantsi dizkion hobekuntzetako bat, adibidez, organoen premiaz edo erabilgarritasunaz publizitatea egiterik debekatzea izan da. Bi berritasun nabarmenduko ditugu hemen: batetik, emaile biziak (hau da, bizirik dagoela, transplantea egiteko bere organoa -giltzurrunak edo bihotza, adibidez- ematen duena) organo hori emateko prest dagoela sinatuko du epailearen aurrean eta zeinahi unetan iritziz aldatu ahal izango da, organorik atera aurretik; sinatu duenetik 24 ordu igaro behar dira, gutxienez, organoa atera arte. Bestetik, bihotza gelditzeagatik hildako pertsonei ere organoak erauztea ahalbideratu da oraingoan; lehen, aldiz, heriotza entzefalikoa gertatzen zenean bakarrik erauz zekizkiokeen organoak hildakoari. Arau berriak, beraz, bihotza gelditzearren jazoriko heriotza diagnostikatzeko irizpide berriak ezarri ditu.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto