Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Kakao disolbagarria: Zaporetsu bezain kalorikoak

Kakaodun elikagai prestatuak, banan-banan

Cola Cao

  • 646 pezeta kiloko. Prezioak prezio, kalitate-prezio erlaziorik egokiena da hau. Lekale kola-malteatuaren (galirin eta kola-hurraren estraktuarekin, besteak beste) krema dauka. Etiketa okerra: kakaoaren portzentajea ez du adierazten. Dastaketan, hoberena, 8 punturekin: oso balorazio ona lortu zuen, lurrinaren sakontasun eta kakao-zaporearen atseginagatik. Disolbagarritasun zailekoa da, nolanahi ere.

Vissento

  • 310 pezeta kiloko. Aukera polita, denetan merkeena delako.
  • Bere formulan gari-fekula eta laktosa sartu dituen arren, desgantzaturiko kakaoa bigarren osagarria da, kopuruz. Sakarosa (%45) eta karbohidrato (%83) gutxien, proteina gehien (%9) eta hezetasun handienekoa da. Dastaketan txarrena, 3 puntu baizik ez: itxura ondo baloratu zen arren, disolbatutakoan zuen zaporea motel-motela zen.

Dulcinea

  • 618 pezeta kiloko.
  • Galirina sartu du osakeran. Elikagaiak daukan kakao-portzentajea adierazten badu ere (%23, gutxienez), izen aproposaren ("kakaodun elikagai prestatua", alegia) ordez, "kakao-disolbagarri"-tzat jotzen du bere burua. Dastaketan, bigarren hoberena (6 punturekin), itxuragatik ez ezik, kakao-usain eta zaporeagatik ere. Disolbatzeko unean, ordea, ez zen egokia.

Nesquik

  • 590 pezeta kiloko.
  • Sakarosa gehien daukan bigarrena (%77), Nocilla laginaren ondotik, baina honek bezainbeste teobromina dauka (0,43 zati milioiko): horrek esan nahi du bi laginok besteek baino kakao gehiago daukatela. Etiketan ez du kakao-kopururik adierazten. Osagaien artean landare-olioa sartu duen bakarra. Dastaketan (5 puntu), disolbatu aurreko kolorea, usaina eta disolbagarritasuna atsegin izan zitzaizkien epaimahaikideei; disolbatutakoan, ordea, zaporea eta usaina moteldu egin ziren.

Nocilla

  • 673 pezeta kiloko, denetan garestiena.
  • Sakarosa (%78), eta karbohidrato (%88) gehien daukana. Teobromina ere ugari dauka (0,42 zati milioiko), Nesquik laginak bezalatsu: kakao-proportzio handiagoaren adierazle da hori. Etiketa, oker: kakao-portzentajerik ez du adierazten. Dastaketan, 4 puntu baino ez: besteek ez bezalako itxura, ilun eta bikortsuagoa. Kakao-usain eta zapore motel samarrak, disolbagarritasun egoki-egokia.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto