Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Pertsona batek Administrazio Publikoaren aurkako demanda jarri zuen, administrazioak loteriako txartel bat galtzeak eragin zituen kalteengatik. Jokalariak eskatzen ziren baldintza guztiak bete zituen eta dokumentazioa Administrazioaren esku zenean, txartela galdu egin zen. Administrazioaren erruz gertatu zen galtzearen ondorioz, txartela baliogabe jotzea erabaki zen. Ondorioz, txartelaren jabeak ezin izan zituen zegozkion bi sariak jaso. Epaitegi Gorenaren ustez (1999ko abenduaren 15eko epaia) jokalariak -eskakizun guztiak bete zituenez - ez zuen betebehar legalik txartela indargabe uzteak eragiten zizkion kalteak jasateko. Gainera, ordezkagiria zuzena zen: ordaindu eta aurkeztu zela egiaztatzen zuen zigiluak eta zenbakiak bat zetozen sarituekin, eta beraz, tramitazioaren ondoren gertatutako gorabeherek (establezimendu hartzailean eta administrazioan txartela galtzeak) ezin zuen eragin saria eskuratzeko eskubidea galtzerik. Sariak eta 1986ko otsailetik dagozkien interesak ordaintzeko agindua eman zion Epaitegi Gorenak Administrazioari. Administrazio Publikoaren ondare-erantzukizun printzipioa tarteko.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa