Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Emakume batek begiko ebakuntza arrunt bat izan zuen, katarata sendatzeko kristalinoa kentzea hain zuzen ere. Ebakuntzaren ondorioz, ezkerreko begia galdu zuen arren, erietxeak ez zion azalpen koherenterik eman. Gorenak horrela deskribatzen ditu gertakariak, 1999ko abenduaren 9ko epaian eta, beraz, gaixoari hamaika milioi eta erdiko kalte-ordaina ematera zigortu zuen Andaluziako Osasun Zerbitzua. Arrazoibide juridikoari dagokionez, medikuaren obligazioa jarduerari edo bitartekoei buruzko dela eta ez emaitzei buruzkoa (ebakuntza arrakastaz egitea) argudiatu zen. Bestalde, medikuen jardueraren eta kaltearen artean kausalitaterik ez dela egiaztatu zela eta horrenbestez, errurik gabe utzi zituen medikuak. Baina ez Andaluziako Osasun Zerbitzua, erakunde hori zigortu egin baitzuen emaitza proportziorik gabea zelako, eta horrela, medikuen zabarkeriarik aipatzen ez den arren, horiek erabili zituzten bitartekoak oso urriak zirela esaten da.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa