Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Neskato bat igogailutik irtetera zihoala, igogailua martxan jarri zen atea zabalik zuela eta hanka trabatuta, igogailuaren zulora erori zen neskatila. Epaitegi Gorenak, 1999ko abenduaren 22ko epaian, igogailua eraiki eta instalatu zuen enpresa jo zuen erantzule, Kode Zibileko 1902. artikuluan oinarriturik, enpresak horrelakorik gerta ez zedin behar diren neurriak eta arreta jarri beharra zuelako. Gorenak, horrenbestez, epaileak jarritako zigorra berretsi egin zuen eta 45 milioiko kalte-ordaina ezarri. Epaitegi Gorenaren aburuz, istripua nola izan zen ikusita eta neskatoa makinaren menpe geratu izanak, nabarmen uzten du igogailuaren fabrikazio akastuna, eta instalazio desegokia batez ere. Itxitura eta segurtasunezko mekanismoek ez zuten behar bezala funtzionatu, igogailuak ez baitzuen martxan jarri behar atea zabalik.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa