Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Pista gorri batean (eskarmentuko eskiatzaileentzat prestaturikoan) behera zetorren eskiatzaile batek biraketa egin zuen haur batzuk ez harrapatzearren eta bere aurretik zihoan emakumea jo zuen. Biktimak demanda jarri zuen izandako kalte fisikoengatik, hainbat hilabetez bajan egon behar izan baitzuen. Lleidako Lurralde Entzutegiak, 1999ko azaroaren 4ko epai bidez, komenigarri jo zuen erreklamazioaren egileari kalte-ordaina ematea eta baja egun bakoitzeko sei mila eta bostehun pezetako kopurua (877.500 pezeta) ezarri zuen. Entzutegiak argumentu honetan oinarritu zuen epaia: eskia arriskuko kirola izanik, eta kirol hori egiteak arriskua onartzea dakarren arren, demandatuak ez zuen behar adina arreta jarri kolpea saihesteko, izan ere, haurrak ez harrapatzea helburu izateak ez du kentzen pistako beste erabiltzaileekin ere arreta bera jarri beharra. Lleidako Entzutegiak dio eskia praktikatzen duenak arriskuak borondatez bereganatzeak ez duela esan nahi kirol hori edozein modutan eta arretarik gabe praktikatzea.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa