Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Komunitateko igerilekua ez da segurua eta instalazioak urriak dira

Gure urbanizazioan igerilekua daukagu, baina nire iritziz oinarri-oinarrizko instalazio eta segurtasun neurriak falta ditu (ez dago flotagailurik ere). Sarrerako atea beti irekita egoten da eta, beraz, haur txikiak bakarrik ere sar daitezke. Igerilekua pribatua denez inolako segurtasun eta higiene neurririk hartu beharrik ez dagoela esaten du bizilagunen elkarteak. Jokabiderik zuzenena zein den adieraztea eskatzen dizuet.

1961eko ekainaren 12tik, familiakoak ez diren gainerako igerileku pribatu guztiak 1960ko maiatzaren 31ko igerileku publikoei buruzko Aginduari loturik daude, batez ere pertsonen segurtasunari eta alderdi tekniko eta osasun arloari dagokionez, agindu horretan zainketa eta osasun kontrolaz ezarritako guztian. Araudi horren arabera, eta zainketa eta zerbitzuaz arduratuko den langileari dagokionez, igeriketan aditu diren langileak eta urpeko asfixia kasuetarako arnasketa artifizialean trebaturikoak izan beharko dira igerilekuetan. Sarrerako arauei dagokienez, hamalau urtetik beherakoei ez zaie bakarrik sartzen utziko eta animaliarik ere ez da onartuko; erabiltzaileek xaboiz garbitu eta dutxatu egin beharko dute igerilekuan sartu aurretik. Igerileku bakoitzeko lau izkina salbamenduko flotagailuak izan beharko dira, igerilekutik 50 metro baino hurbilago. Osasun arloko ikuskapena dagokion Osasun arduradunek egingo dute. Agindu horretan bestelako alderdiak ere arautzen dira igerilekuetako instalazio eta materialei buruz.

Irakurleak azaltzen duen kasuan eman beharreko urratsei buruz, behar diren neurriak hartzeko Bilerarako deia egitea eska dakioke (idatziz) bizilagunen elkarteko presidenteari, igerileku kolektiboei dagozkien segurtasun eta higiene arloko arauak betetzeko. Bilera deituko ez balitz, edo hori egin ondoren behar den erabakirik hartuko ez balitz, presidenteari idatziz kexa aurkezteko aukera dago, desadostasuna azaltzeko eta aldi berean, herrialdeko edo udaleko Osasun arduradunei gaiaren berri eman eta administrazioak berak arau-hausterik dagoen erabaki dezan.

Horren ondorioz, baliteke Osasun sailak bizilagun elkarteari epe bat ematea, instalazioetako akatsak zuzen ditzan. Horri buruz, Jabetza Horizontaleko Legearen 10.2 artikuluaren arabera, etxebizitza orokorrek jabeek ahalik eta lasterren bete behar dituzte agintaritza eskudunaren aginduak eta hark agindutakoa bete ez edo arrazoirik gabe atzeratzen duten jabeek, banaka erantzun beharko dute administrazio bidetik ezar daitezkeen zigorren aurrean. Hau da, igerilekua egokitu egin beharko da araudiak ezartzen dituen baldintzetara.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du