Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Etxebizitza erostea da milioika pertsonaren lehentasuna eta erabaki ekonomiko garrantzitsuena, hamar, hamabost edo urte gehiagoz eragin nabarmena izango baitu erabaki horrek bere bizitza kalitatean eta poltsikoan.
Salerosketa kontratuan edo beste agiriren batean etxea emateko dataren bat jaso baldin bada, jaso izanaren egiaztagiria duen telegrama bidali beharko zaio sustatzaileari, hitzartutako epean etxea entrega dezala eskatzeko eta atzerapenik izan bada, kalte eta galerak alegatuz. Kasu horretan:
Era fede-emailean (notarioaren bitartez, adibidez) eskatu egin beharko zaio sustatzaileari kontura emandako kopuruak itzuli eta kalte eta galerengatiko ordaina ematea. Kopuru horien ordainketa bermatuta dago legeria zaharrarekin eta Eraikuntzaren Ordenazioko Lege berriarekin. Bankuko abalaren kontratuak bermatu egiten zuen itzulketa (aurreratutako kopuruagatiko interesak barne) aurreko araudiarekin. Lege berria ezarriz, aseguruko kontratuak (gehi %6ko interesak) ere bermatu egiten du kopurua itzultzea.
Eroslea sustatzailearen maileguan subrogatzera behartzen duten kontratuetako klausulak Kontsumitzaileen Defentsarako Lege Orokorrean jasotzen diren kontsumitzailearen eskubideen kontrakoak dira. Horregatik, klausula horiek baliogabe jo litezke epaitegien aurrean, Asturiasko Entzutegian 1999ko martxoaren 5eko epaian gertatu bezala.
515/1989 Errege Dekretuak ezartzen duenez, eraikitzaile eta sustatzaileak derrigortuta daude ondorengo informazioa etxebizitza berrien balizko erosleen esku jartzera:
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa