Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Etxebizitza erostea, gaur: Hipoteka-mailegu merkeak aspaldiko kontua ziren

Etxebizitza erostea da milioika pertsonaren lehentasuna eta erabaki ekonomiko garrantzitsuena, hamar, hamabost edo urte gehiagoz eragin nabarmena izango baitu erabaki horrek bere bizitza kalitatean eta poltsikoan.

Alde itzelak prezioetan

Iaz %11 egin zuen gora etxebizitza metro karratuaren prezioak 1998koaz konparatuz, KPI (kontsumorako prezioen indizea) eta soldaten igoeraren gainetik. Igoera desberdina izan da Estatuko erkidego bakoitzean. Leku batzuetan azken prezioa %20 baino gehiago hazi zen iaz (Balearetan %29 eta Euskal Autonomia Erkidegoan %20) eta beste batzuetan, Gaztela-Mantxa, Murtzia eta Extremaduran, %5 besterik ez.

Etxebizitza berriaren metro karratuaren batez besteko prezioa 192.700 pezetan jarri zen 1999an Espainian, Tinsa (Higiezinen Tasaziorako Elkartearen) arabera; hirien arteko desberdintasunak izugarriak dira, hala ere: Donostia da hiririk garestiena, metro karratua 382.000 pezetan. Atzetik Gasteiz, 334.000 pezetan eta Madril, batez beste 254.500 pezeta metro karratua. Ranking horretan hurrengo agertzen diren hiriak metro karratuko 192.700 pezetatik gora daude (estatu guztiko batez bestekoa) eta gehienak penintsularen erditik iparraldera daude. Horrela, Madrili hurbiletik jarraitzen dio Bartzelonak: 249.000 pezeta metro karratuko. Burgos da prezio altuenei begira bosgarren hiria, 235.000 pezetarekin eta atzetik Santander (216.000 pezeta) eta Oviedo (208.000 pezeta). Bilbo, Iruñea eta Sevillan antzeko balioak dituzte metro karratuko, 200.000 pezeta inguruan.

Etxebizitzak merkeen dituzten estatuko hiriak Badajoz, Lugo eta Caceres dira, guztietan ere batez beste 110.000 pezeta inguru metro karratuak. Bestelakoa izan behar luke etxebizitza erabiliaren prezioak, baina errealitateak erakusten digunez, sarritan konpentsatu egingo du etxebizitza berria erosteak (eskaintzarik baldin badago, jakina). Etxebizitza erabiliaren metro karratua 307.000 pezeta ingurukoa da Donostian, 272.000 pezeta Gasteizen eta 225.000 pezeta Madrilen. Etxebizitza erabili merkeenak Badajoz, Castelló eta Lugon aurkituko ditugu, metro karratua 76.000 eta 83.000 pezeta artean baitabil. Ikus daitekeenez, etxebizitza berri eta bigarren eskukoen prezioak oso homogeneoak dira hiri guztietan. Eta etxebizitza mota bietan bat datoz merkeenak eta garestienak.

Maileguen prezioak ere gora

Etxebizitzaren kostuari zergak eta notario zein erregistroko gastuak gehitu behar zaizkio. Eta, kasurik gehienetan, kreditua, zenbatekoa eta interesena. Bost urtean zehar maileguak etengabe merkatzen izan ondoren, badirudi amaitu dela interes tasa eta hipoteka-mailegu merkeen garaia. Diruaren prezio ofizialaren igoerak (Europako Banku Zentralak martxoaren erdi aldera erabakiak) egiaztatu egin zuen Europako interes tasen goranzko joera eta atea zabalik dago datozen hilabeteetan gehiago igo daitezen. Urtebete baino gutxiagoan, Euromibor, hipoteken merkatuko erreferentziako indize nagusia, 1,5 puntu hazi da, %2,6tik %4,11ra. Adituek diotenez, %4,5 inguruan jarriko da diruaren prezioa urte amaieran eta Asociación Hipotecaria Española (AHE) delakoaren hipotesiaren arabera, %4,75era iritsiko da Mibor-a (gaur egun %4koa da). Iazko ekainean, tipo aldakorreko hipoteka-maileguentzako erreferentziazko indizeak -Espainian kontrataturiko hiru milioi hipoteken %90- historiako mailari baxuenak izan zituen. Mibor-a, hipoteka aldagarrien %60an erabiltzen dena eta Euromibor-a, Mibor-a ordezkatuko duen Europako indizea, %2,6ra arte jaitsi zen 1999an eta mailegu entitateek ezartzen duten onura-diferentziari gehituta, interes tasak %3,75 eta %4,2 artean kokatu du.

15 urtean ordaintzeko 12 milioiko mailegu batean, prezio horrek 87.264 pezetako kuota esan nahi zuen 1999an. Baina aurreikuspenak betetzen badira, hipoteka beraren prezioa %5,75 arte igoko da aurten eta hileko koota 99.648 pezetakoa izango da, eta %14tik gorako igoera du: pezetatan, ia 12.500. Kontuan izanik aurten soldatak %2 eta %3 inguru igoko direla, esan beharrik ere ez dago nolako ahalegina egin behar duen familia askok hileroko hipoteka-maileguari erantzuteko.

Edozein modutan ere, interes tasen igoera gorabehera, finantzetako adituek baztertu egiten dute gaur egun duela 4 urtekoak bezalako egoerarik gertatuko denik. Garai hartan diruaren prezioa %9ra iritsi zen Espainian eta hipoteka-maileguak %10-12 inguruan zebiltzan. Itxura denez, seguru esan daiteke ez dela errepikatuko duela zortzi urte iritsi zen %15eko interes tasa kostubidezkorik; izan ere, euroak eta Europako Banku Zentralak derrigortu egiten dute estatuko ekonomia inflazioko desorekak eta defizita saihestera, eta horregatik interes tasek ez dute horren gorabehera handirik izango.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto