Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Ontziratutako elikagaien etiketek oso informazio baliagarria ematen diote kontsumitzaileari: bertan azaltzen diren datuei esker, hartzen dituen produktuen ezaugarriak ez ezik, elikagai horren prezio eta kalitatearen arteko erlazioaz nolabaiteko ezagutza izan dezakeelako.
Produktu batek zenbat eta nolako nutrikariak dituen zehazki ezagutzeko unean, biziki baliagarria da. Estatu espainolean nutrizioari buruzko etiketa xedatzen duen arautegia -ur mineralei eta osagarri dietetikoei aplikatzen ez zaiena- arautua duenez, etiketa hori agertzea ez da nahitaezkoa, agerpenean nutrizio-alorreko ezaugarriak -hala nola "kaltzio ugarirekin aberastua", "kolesterol gutxi dauka" edo "A eta E bitaminez osatua"- aipatzen dituzten produktuetan izan ezik. Nutrizio-alorreko etiketaren formatoak bi dira une hauetan: eskematikoenak, ordenu honetantxe, balio energetikoa, proteina, karbohidrato eta gantzen kopurua besterik ez du adierazten. Besteak, zabalagoa izaki, azukreez, gantz-azido saturatuez, zuntzaz eta sodioaz ematen dio informazioa kontsumitzaileari. Halaz ere, bi etiketetako edozeinek eman dezake bestelako osagaien (kolesterol, bitamina, mineral-gatz, almidoi eta abarrez) gaineko informaziorik. Era berean, elikabide osasungarri eta orekatua segitzeari dagokionez, nutrikari jakin bat egunean hartzea komeni den guztirako kopuruaren portzentajeetan adierazita, bitamina eta mineral-gatz zehatzen kopuruak ere ager daitezke.
Bai establezimendu komertzialetan ontziratu gabe dauden produktuek, bai kontsumitzaileak hala eskatuta ontziratzen direnek ere, etiketan edo saltokian ezarritako letreroan, nahitaez agertu beharreko datuek erakutsi behar dituzte:
Elikagaiak halako edo bestelako gaitzak prebenitzeko edo sendatzeko propietateak dituela adieraztea debekatuta dago eta gainera arautegia urratzea da. Ez dugu sinetsi behar, hortaz, "hezurrak indartzeko" edo "kolesterola erregulatzeko lagungarri" bezalako molderik, esne edo antzeko produktuez ari direla. Onartezinekoa da, era berean, elikagai batek ezaugarri bereziak dituela azaltzea, horrelako produktu guztiek ezaugarri horiexek dituztenean. Horrela bada, legez koloratzaile zein kontserbatzailerik ezin balia ditzakeen elikagaiaren etiketak horrelakoak ez dauzkala adieraztea arauaz kontrakoa da.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa