Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Elikagaien etiketak: nola irakurri?: Informazio oso erabilgarria

Ontziratutako elikagaien etiketek oso informazio baliagarria ematen diote kontsumitzaileari: bertan azaltzen diren datuei esker, hartzen dituen produktuen ezaugarriak ez ezik, elikagai horren prezio eta kalitatearen arteko erlazioaz nolabaiteko ezagutza izan dezakeelako.

Kontsumitzaileak lehentasunez elikadura ekonomikoa bilatzen baldin badu, prezioa nagusituko zaizkio gainerako ezaugarriei.

 Dieta orekatu eta osasuntsuari jarraiki elikatzea aukeratu badu, ordea, behar baino gehiago ordaindu gabe, etiketa arretaz irakurtzea ezinbestekoa izango du. Noski, produktuak dastatu eta, kontsumo-aldizkarien bitartez, norberak ezin har litzakeen (eta etiketak agertzen ez dituen) ezaugarri edo prestazioez informazioa biltzea ere garrantzi handiko kontua da. Nolanahi ere, etiketak ematen digun informazioa balio duen hainbestean preziatu behar dugunez, arduraz irakurri behar dugu: bera da indarrean dagoen legeriak elikagai jakin bati ezarritako baldintzak betetzen dituen seinale, fabrikatzaileak kontsumitzailearen aurrean hartu duen konpromisoaren adierazgarria. Arauak, oro har, etiketa argia eta zorrotza izan behar duela xedatzen du, ezaugarri, osaketa, izaera, kopuru, jatorri edo fabrikatzeko moduari dagokionez, kontsumitzailea akatsera inola ere eroan gabe. Ontziratutako elikagaiei buruz bi informazio-mota ematen da: orokorra (denek agertu behar dutena) eta nutrizioari buruzkoa; honakoa aukerazkoa izanik, denek ez dute eskaintzen. Erosi duzunaren funtsezko ezaugarriak ezagutzeko balio dizu informazio orokorrak. Nutrizionalak -betebeharrekoa ez den arren, komenigarria da oso-, elikagaiaren nutrizio-ezaugarriak jakinaraziko dizkio kontsumitzaileari: kaloriak, nutrikariak, zuntz-kopurua, bitamina-mota eta kopuruak, mineral-gatzak, etab.

ZeNolako datuak agertu behar ditu ontziratutako elikagaien etiketak?

  • Estatu espainolean produktuak duen izena: z du zerikusirik aurkezpen edo marka komertzialarekin, izenarekin baizik. Esate baterako, ez da gauza bera jogurra eta esne-postrea, edota fruta-zukua eta fruta-nektarra. Elikagai batzuen etiketan berariazko kalitatea, barietatea, kategoria komertziala (apartekoa, lehena, bigarrena, etab.) eta kalibrea ere adierazi behar da. Barazki eta fruta freskoen jatorria ere adierazi beharrekoa da.
  • Osagai-zerrenda: kopuru-ordenuaren arabera aipatzen dira osagaiak, pisu gehienekoa aurrena agertuz. Horrelaxe dakigu zer erosi dugun. Ardi-esnez eginiko gazta batzuek esne- edo ahuntz-esnea ere badutela etiketan egiaztatuko du erostunak, esaterako.
  • %1,2 baino alkohol gehiago duten edarietan, alkohol-gradua ere adierazi beharra dago.
  • Ontziratutako produktu solidoen kopuru garbia pisutan agertzen da, elikagai likidoena, aldiz, bolumenetan.
  • Iraungitze-datak, oso galkorrak diren produktuak hartzeko azken hil eta eguna adierazten ditu.
  • Kontsumitzea komeni den data agertzen da, hil eta eguna adierazita, produktuaren iraunaldia 3 eta 18 hilabete bitartekoa baldin bada. Hori baino iraupen luzeagoa duten produktuetan, "... urtearen amaiera baino lehenago kontsumitzea komeni da" dio etiketak.

Datu hauez -interesgarrienak berauek baitira- gainera, kasu gehienetan bestelakorik ere agertzen da etiketan, hala nola kontserbatzeko baldintza bereziak, baliatzeko era, enpresaren izena, produktuari dagokion fabrikazio-lotea eta jatorria, Europar Batasunaz kanpotik baldin badatoz.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto