Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Ontziratutako elikagaien etiketek oso informazio baliagarria ematen diote kontsumitzaileari: bertan azaltzen diren datuei esker, hartzen dituen produktuen ezaugarriak ez ezik, elikagai horren prezio eta kalitatearen arteko erlazioaz nolabaiteko ezagutza izan dezakeelako.
Kontsumitzaileak lehentasunez elikadura ekonomikoa bilatzen baldin badu, prezioa nagusituko zaizkio gainerako ezaugarriei.
Dieta orekatu eta osasuntsuari jarraiki elikatzea aukeratu badu, ordea, behar baino gehiago ordaindu gabe, etiketa arretaz irakurtzea ezinbestekoa izango du. Noski, produktuak dastatu eta, kontsumo-aldizkarien bitartez, norberak ezin har litzakeen (eta etiketak agertzen ez dituen) ezaugarri edo prestazioez informazioa biltzea ere garrantzi handiko kontua da. Nolanahi ere, etiketak ematen digun informazioa balio duen hainbestean preziatu behar dugunez, arduraz irakurri behar dugu: bera da indarrean dagoen legeriak elikagai jakin bati ezarritako baldintzak betetzen dituen seinale, fabrikatzaileak kontsumitzailearen aurrean hartu duen konpromisoaren adierazgarria. Arauak, oro har, etiketa argia eta zorrotza izan behar duela xedatzen du, ezaugarri, osaketa, izaera, kopuru, jatorri edo fabrikatzeko moduari dagokionez, kontsumitzailea akatsera inola ere eroan gabe. Ontziratutako elikagaiei buruz bi informazio-mota ematen da: orokorra (denek agertu behar dutena) eta nutrizioari buruzkoa; honakoa aukerazkoa izanik, denek ez dute eskaintzen. Erosi duzunaren funtsezko ezaugarriak ezagutzeko balio dizu informazio orokorrak. Nutrizionalak -betebeharrekoa ez den arren, komenigarria da oso-, elikagaiaren nutrizio-ezaugarriak jakinaraziko dizkio kontsumitzaileari: kaloriak, nutrikariak, zuntz-kopurua, bitamina-mota eta kopuruak, mineral-gatzak, etab.
Datu hauez -interesgarrienak berauek baitira- gainera, kasu gehienetan bestelakorik ere agertzen da etiketan, hala nola kontserbatzeko baldintza bereziak, baliatzeko era, enpresaren izena, produktuari dagokion fabrikazio-lotea eta jatorria, Europar Batasunaz kanpotik baldin badatoz.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa