Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Patata frijitu ontziratuak: Zaporetsu bezain kalorikoak

Formatoetan, batetik bestera alde handiak (Los Leones laginaren 40 gramotik Anizvi eta Vicente Vidal markakoen 250 gramoetara) dituztela, ontziratutako patata frijituen zortzi lagin aztertu dira. Prezioan ere dezenteko aldea dago: merkeenak Anizvi (596 pezeta kiloko) dira eta garestienak Los Leones (850 pezeta kiloko). Jakina denez, aperitibo herritartu horren osagaiak xehe bezain urriak dira: patatak, olio edo landare-koipeak eta gatza.

Ontziratutako patata frijituak, banan-banan

Vicente Vidal

  • 250 gramoko ontzia, 656 pezeta kiloko.
  • Kalitate-prezio erlaziorik egokiena. Osasuntsuenetakoak: gantz-eduki ertaina (%36), insaturatua gehientsuena, eta gatz gutxi (%0,6). Kalitate onekoak: unitate hautsi eta akastun gutxi. Dastaketan, 6 puntu, bigarren onena: "Oso itxura atsegina, xigortu kolorekoak. Zapore atsegin baina motel eta geza samarra. Ukitu kraskatsua eta ez oso gantzatsua."

Lay's

  • 170 gramoko ontzia, 724 pezeta kiloko.
  • Aukera politena, erosi nahi duzuna zaporea eta ukitua baldin bada. Zaporetsuen eta gazienak dira (ia-ia %1,7 gatz). Gantz-eduki ertaina, baina gantz saturatu gehiegi (%50). Ale hautsi eta akastun ugari. Dastaketan onenak, 8 puntuz: "Itxura atsegina, orbanik gabea, oso zapore atsegina, gazi xamarra. Ukitu kraskatsua, gantz gutxirekin."

Pérez

  • 170 gramoko ontzia, 735 pezeta kiloko.
  • Beste aukera polit bat. Osasuntsuenetako bat. Koipe gutxien daukatela (%31), gantz saturatu gutxi dute. Gatz gutxi (ia %0,7). Unitate akastun gutxi. Dastaketan, 5 puntu: "Xigortu-kolore motela, patata-zapore sakona, ez geza samarra. Ukitu kraskatsua eta, izatez, ez oso gantzatsua."

El Gallo Rojo

  • 175 gramoko ontzia, 680 pezeta kiloko.
  • Gantz asko (39%) baina insaturatua, gehienbat. Patatarik handienak izaki, unitate asko hautsi (%39) eta akastunak. Dastaketan: 5 puntu: "Tamaina handia eta xigortu-kolore sendoa. Itxura oliotsua. Patata-zapore sakona, baina geza samarra. Ukitu kraskatsua baina izaera gantzatsu nabarmena."

Dora

  • 170 gramoko ontzia, 688 pezeta kiloko.
  • Gantz asko (38%), baina insaturatua, gehienbat. Unitate hautsi gehien zeuzkana (%46). Dastaketan, 5 puntu: "Tamaina ertaina eta xigortu-kolorea. Patata-zapore sakona baina geza samarra. Ukitu kraskatsua eta, izatez, ez oso gantzatsua."

Anizvi

  • 250 gramoko ontzia, 596 pezeta kiloko. Merkeen eta osasuntsuenetakoak, baina dastaketan etsipena eragin zuten. Gantz gutxi (%31), insaturatua, bereziki. Gatz-eduki apala (%0,7). Dastaketan, 3 puntu baizik ez: "Itxura ez oso xigortua, zapore-sakontasun apalekoa, gatz gutxi-gutxi duena. Ez oso kraskatsua eta gantz urrikoa."

Los Leones

  • 40 gramoko ontzia, 850 pezeta kiloko, garestienak (kontuan izan horren tamaina, gainontzeko laginena baino askozaz ere txikiagoa). Gatz- eta gantz-eduki ertainak (insaturatua, batez ere). Oso unitate hautsi gutxi, (%11). Dastaketan: 5 puntu: "Tamainaz txiki eta xigortu kolorekoak. Zaporea, ez oso sakona. Ukitu bereziki kraskatsua eta gantz gehiegirik gabea."

Crecs

  • 150 gramoko ontzia, 773 pezeta kiloko, bigarren garestienak.
  • Gantz-eduki ertaina (%35) baina horietako asko, saturatuak. Unitate akastunak, oso gutxi (%8-%15) eta hautsiak ere bakanak. Dastaketan, 5 puntu: "Tamainaz txiki, patata-zapore sakona eta gatzaren agerpena, nabarmena. Ukitu kraskatsua, ez oso gantzatsuak".

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du