Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Patata frijitu ontziratuak: Zaporetsu bezain kalorikoak

Formatoetan, batetik bestera alde handiak (Los Leones laginaren 40 gramotik Anizvi eta Vicente Vidal markakoen 250 gramoetara) dituztela, ontziratutako patata frijituen zortzi lagin aztertu dira. Prezioan ere dezenteko aldea dago: merkeenak Anizvi (596 pezeta kiloko) dira eta garestienak Los Leones (850 pezeta kiloko). Jakina denez, aperitibo herritartu horren osagaiak xehe bezain urriak dira: patatak, olio edo landare-koipeak eta gatza.

Laburbilduz

  • Ontziratutako patata frijituen zortzi lagin aztertu dira; formatuak 40 gramotik (Los Leones) 250 gramora (Anizvi eta Vicente Vidal) doaz. Merkeenak Anizvi dira (596 pezeta kiloko) eta garestienak Los Leones (850 pezeta kiloko).
  • Ongi landutako produktua da hau, araua zorrotz betetzen du (gatz eta hezetasunari dagokionez) eta ongi etiketaturik merkaturatzen da. Adierazi bezala, lagin guztiek landare-olio eta -koipeak darabiltzate.
  • Oso kalorikoak gertatzen dira (100 gramoko 500 kaloriatik gora) eta gantz (guztiaren %30tik %40ra bitartean) eta gatz (%0,6-%1,7) asko dute. Neurriz hartzea komeni da, loditasuna edo hipertentsio arteriala nozitzen duten pertsonek, bereziki. Produktuak dauzkan gantz gehienak osasungarriak (insaturatuak eta poliinsaturatuak) diren arren, Crecs eta Lays laginetako gantz saturatuen (hauek kontsumitzea eta arazo kardiobaskularrak maizago izateko arriskua lotzen dute adituek) kopurua altua da: guztirako gantzaren %40tik gorakoa, alegia.
  • Patata handienak El Gallo Rojo laginekoak ziren eta txikienak, berriz, Vicente Vidal. Osoenak, Los Leones eta patata hautsi gehien zekartzan lagina, Lay´s. Akats (erredurak, orban berdeak eta beltzuneak, gaizki zuritutakoak, etab) gutxien agertzen zutenak Crecs izan ziren eta okerrenak, aldiz, El Gallo Rojo.
  • Dastaketan, Lay's (8 puntu) izan zen denean hoberena: itxura, ukitua eta zaporea. Gerturatu baizik ez zitzaion egin, 6 punturekin, Vicente Vidal. Gainerakoek (Anizvi laginak suspenditu egin zuen, 3 punturekin), aprobatu hutsa besterik ez zuten lortu. Akatsik ohikoenak: gantz ugari, zapore motela edo behar bezain gazia ez agertzea.
  • Aukera egokiena, Vicente Vidal. Merkeak (656 pezeta kiloko), dastaketan puntuazio politak irabazi eta osasuntsuenen artean agertzen dira. Zapore eta ukituari garrantzi handia emanez gero, aukera politena Lay´s da. Baina garestiak izateaz gainera, gazienak eta gantz saturatu gehien dutenak dira marka horretakoak.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto