Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Kontsumitzaile batek patata frijitu poltsa bat erosi zuen bere hirian, Gijonen. Produktu horrek publizitateko promozio bat zuen eta erosleak auto bat irabazi zuen. Saria bide judizialetik eskatu beharra izan zuenez, demanda jarri zuen Gijongo epaitegian pataten fabrikatzaile eta saltzailearen eta publizitateaz arduratu zen erakundearen aurka. Baina bi horiek (fabrikatzaileak eta publizitate enpresak) auziaz erabakitzeko gaitasuna Bartzelonako epaitegiak zuela adierazi zuten.
Eskuduntzari buruzko auzia Auzitegi Goreneraino iritsi zen eta honek, 1999ko urriaren 4ko epai bidez, eskudun aitortu zuen Gijongo epaitegia. Gorenaren aburuz jokoko kontratua salerosketa kontratuaren menpe dago eta ondorioz, saria emateko lekua ere kontratu nagusia (salerosketakoa) egin den lekuak izan behar du. Gorenak dio gainera erosketa lekua egiaztatuko duen inolako erosketa-txartel edo ticketik ezin dela eskatu, kontratu honen ezaugarriak direla eta ez baita ticketik eskatzen eta gordetzen. Patatak Gijonen erosi zirela frogatzea ez dagokio erosleari, saltzaileari baizik, banaketa-loteen egiaztagirietan oinarrituta (gorde baditu) edo bestelako frogak erabiliz.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa